Polizia autonomikoak jarritako trabak gaindituz, Aiaraldeko herriko plaza jendez lepo bete zen ostiralean salbuespeneko politika arbuiatu eta Gorostiaga sendiari babesa erakusteko. Pablo Gorostiagarekin gertatu dena salatzeko kontzentrazioa deitu zuen Herrirak Laudion. Liskarrak izan ziren Ertzaintzarekin Pabloren argazkia pankartan zegoelako. Alkateak eztabaida izan zuen haiekin eta Pabloren semea identifikatu zuten.
Showing posts with label sakabanaketa. Show all posts
Showing posts with label sakabanaketa. Show all posts
Sakabanaketaren amaiera eskatzeko elkarretaratzea izango da ostiralean Laudion
Espetxe politikak ez du atsedenik ematen, bere aplikaziotik eratorritako eskubide urraketa lazgarria etengabekoa baita. Horren eredu argia dira Aranjuezen dagoen Asier Aginako presoaren bi senideek pairatutako istripua –bizkarreko lesioak eragin dizkiena- eta Pablo Gorostiagak hiltzera zihoan bere emaztea azkeneko aldiz bisitatzeko aukera ez izatea. Laudioko bizilagunak, 70 urte baino gehiago ditu eta Herrera de la Manchako espetxe urrunean preso, koman zegoen bere bikotea zen Judith Uriarte bisitatu ahal izateko baimena eskuratu zuen duela astebete baino gehiago. Baina, baimen hori izan eta trasladatua izateko denbora nahikoa izan arren, Gorostiagak ezin du Judith Uriarte berriro ere bizirik ikusi ahal izan.
Gertatutakoa erabat krudela eta arbuiagarria izateaz gain, euskal jendartearen gehiengo baten bake eta konponbide nahiaren kontra jotzen du. Aginakoren senideek pairatutako ezbeharra zein Gorostiagak sufritutako egoera bortitzak, sakabanaketa politikoan dute sorburua. Giza eskubideak urratzen dituen neurri arbitrarioa da dispertsioa, euskal jendartearen baitan gehiengo zabal baten nahiaren kontrakoa eta nazioarteko hainbat eragile eta instituzioek salatutakoa. Irakurketa sinplea da, euren eskubide zibil guztiak indarrean dituzten presoen senide eta lagunek astebururo ehunka kilometro egitera behartuta egongo ez balira, istripu, zauri eta heriotza arrisku modu nabarmenean jaitsiko litzateke. Eta, Gorostiaga Euskal Herrian egongo balitz, Judith Uriarte bizirik agurtzeko aukera izango zukeen.
Sufrimendu eta eskubide urraketa guztiekin amaitzeko garaia da. Bake eta konponbidearen bidean, euskal jendartean erronka kolektibo erraldoia du begien aurrean: Sakabanaketa politikarekin behingoz amaitzea. Astebururo, milaka euskal herritarren pairatu behar duten minari, arriskuari eta giza eskubideen urraketari aurre egitea. Europar Batasunaren testuinguraren baitan, edozein oinarri etiko eta giza eskubideen aurka jotzen duen salbuespen neurri honen aplikazioa ez da onargarria. Hortaz, ezinbestekoa da, sakabanaketaren aurkako ahalik eta borondate gehien biltzea, amankomuneko lan espazioak sortzea eta bizitza soziala dagoen gune guztiak aldarri honekin blaitzea.
Horiek horrela, gertatutako salatu eta berriro ere gerta ez Darin eskatzeko, Herrirak elkarretaratzea deitu du ostiral honetan Laudion. Hitzordua 19:30ean izango da Plazan, “Sakabanaketarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira” lemapean.
Presoen bi senitarteko zauritu aurtengo zazpigarren auto istripuan
Aranjuezko kartzelan preso den Asier Aginako durangarraren amak eta lehengusinak izan zuten auto istripua atzo, astelehena, aurrez-aurreko bisitara bidean. Ezbeharra goizeko 10etan izan zen Madrileko Guadalix de la Sierra udalerriaren parean, errepidearen estugune batean lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera zituenean. Senide biak ospitalera zuzendu ostean eta zegozkien probak egin eta gero, jasotako kolpeak eragindako lesio zerbikal eta lunbarra diagnostikatu zieten. Aurrez-aurreko bisita gabe geratu ziren eta kotxeak kalte handiak izan zituen.
Honakoa sakabanaketaren ondorioz, senide eta lagunek aurten pairatzen duten zazpigarren istripua da; 17 lagunek izan dituzte istripu hauek. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso zegoela orain ia hiru hilabete hilik aurkitutako Anjel Figueroa Fernandez algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
Euskal preso politikoen senide eta lagunak milaka kilometro egitera behartuak direla astebururo dispertsio politikaren eraginez, Etxerat elkarteak salatu duenez. Istripuak, osasunaren hondatzea, eta 16 kasutan ere, heriotza errepidean..., hau da, egungo espetxe politikak dakarren kalte-ordaina legez dagokigun bisita eskubidea gauzatzeko. Etxeratek dispertsioan oinarritutako espetxe politikarekin bukatzea eta senide zein presoei dagozkien eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzen du.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Herrira mugimendua: "Yusteren hitzek milaka euskal herritarrenganako errespetu falta izatez gain, sufrmenduaren estrategian sakontzen dute"
Herriraren aburuz, Espetxetako Zuzendaritzako idazkari nagusi den Angel Yustek Espainiako Kongresuan gaur egindako adierazpenak onartezinak dira. Are gehiago, sufrimendua eta oinazea besterik eragiten ez duen salbuespeneko espetxe politika honen ondorio zuzenak pairatzen dituzten milaka euskal herritarrenganako errespetu falta ikaragarria suposatzen dute.
Yusteren hitzek sufrimenduaren estrategian sakontzen dute eta bai presoen bai euren ingurune hurbil osoa arriskuan jartzen duen errusiar erruletaren apología garbia dira. Izan ere, ezin dugu ahaztu sakabanaketak edo espetxe barruan emandako osasun asistentzia desegokiak hamarnaka euskal herritarren bizitzarekin amaitu dutela.
Indarrean dagoen espetxe politikak giza eskubideak era nabarmean urratu eta ondorio atzeraezinak eragiten ditu. Giza eskubide guztiak errespetatu eta konponbidea zein bake justu bat lortu ahal izateko ezinbestekoa da espetxe politikaren aldaketa. Hala eskatzen dute euskal jendartearen gehiengoak zein nazioarteko hainbat eragile eta instituzioek.
Horiek horrela, euskal herritarren gehiengoaren nahien aurka jotzen duten adierazpen eta probokazioen aurrean, nahitaezkoa da espetxe politikaren aldaketa erdiesteko adostasun berriak josi eta sentsibilitate ezberdinetako pertsona, eragile edo sektoreen arteko akordioak lotzea. Bide horretatik, zein konpromisoa eta mobilizazioaren bitartez, lortuko baitugu espetxe politikak suposatzen duen oztopo lazgarria gainditzea.
Yusterena bezalako adierazpen arduragabeek ez dute justifikaziorik, sufrimendua eta giza eskubideen urraketak atzean uzteko garaia da. Euskal jendartearen gehiengo zabalaren nahia bakea eta konponbideari aukera bat ematea da. Bide horretan, espetxe politikaren aldaketa gako nagusienetako bat izanik, Herrirak mobilizazioak deitu ditu ostiral honetan Euskal Herriko hiri eta herri guztietan. Hortaz, herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu.
Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira
Eskerrik asko
Herrira
Etxerat: "Angel Yustek gaur Espainiako Kongresuko Barne gaietako Batzordean egindako adierazpenen harira"
Argazkian, sakabanaketak eragindako istripu bat salatzeko Etxeratek emandako prentsaurrekoa / © Etxerat
Gaur, Angel Yustek sakabanaketa senide eta lagunon ardura dela esanez emandako erantzunak, argi eta garbi erakusten du senide eta lagunon aurka diseinatutako salbuespeneko neurri bat dela.
Oso larriak dira gaur Yustek egindako adierazpenak. Sakabanaketa ez da gure ardura, baizik eta ezartzen zaigun behar bat da. Gure senide eta lagunak, maite ditugunak, ikusteko dugun eskubidea eta eurak gurekin komunikatzeko duten eskubidea urratzen duen obligazio bat da. Eta beraz, gure bizitzak arriskuan jartzera behartuak gaude, gure osasuna milaka kilometrotako bidaietan galduz, desgaste ekonomiko izugarria jasanez. Zenbait kasutan euren mendekuzko politika honek hildakoak ere eragin dituelarik, sakabanaketak 16 biktima eragin baititu. Eta sakabanaketa justifikatzen dutenek edo honen aurka geldirik daudenek senide eta lagunoi ezartzen zaigun kondena lazgarriarekin bat egiten dute, gure eskubideak guztiz zapalduz.
Hortaz, gure eskubideak urratu eta sufrimendua areagotu besterik eragiten ez digun sakabanaketa euskal gizarte osoaren ardura da. Eta ardura honen banaketa honetan, uste dugu alderdi politiko orok interesa agertu beharko lukela salbuespeneko espetxe politika hau eta dituen ondorioak ezagutzeko.
Senide eta lagunok, sakabanaketa ezartzen hasi zenetik onartu genuen berau salatzeko eta salbuespeneko neurri honek suposatzen duen eskubide urraketa agerian uzteko ardura. Etengabe egin ditugun eta egiten ditugun salaketek, ordea, ez dute oihartzunik izan, ez bada gu kriminalizatzeko izan. Horregatik, Amaiurri eskertu nahi diogu guri isiltzen diguten hau, publiko egiteagatik.
Eta noski onartzen dugu gure ardura dela sakabanaketaz hitz egitea, nahiz eta ez den gure ardura soilik. Orduan, Yuste jaunak sakabanaketaren inguruan gurekin hitz egin nahi duela, esan nahi al du?
Galiziako Curtis eta Bonxe espetxeetara zihoazen lau euskal preso politikoren senide eta lagunek istripu bat izan dute
Ostiralean, 20:30 inguruan, beste ehunka senide bezala, Zigor Blancoren neskalaguna, Josu Amantesen lagun bat, Jesus Gomezen lagun bat eta Txomin Troitiñoren lagun bat bidaiatzen ari ziren, euren gertukoak Curtis (A Coruña) eta Bonxe (Lugo) espetxeetan bisitatu ahal izateko. Leongo Astorga autopistan zihoazela txakur handi bat gurutzatu zitzaien errepidean, eta eurek gelditzen saiatu ziren, baina, ezin izan zuten saihestu eta bere aurka kolpatu ziren. Autoan zihoazen lau pertsonek ez zuten minik hartu, baina, kotxeak kalte materialak izan zituen. Istripua izan zuten lekura Guardia Zibila joan zen parte egiteko; baina, partea egin ostean, ordubete inguruz bertan izan zituzten paperak eskatuz, eta autoan zeramaten guztia (presoentzat ziren paketeak barne) goiti-behera miatzeko. Ondoren, bidaiaren jarraitu ahal izan zuten, eta larunbatean bisitak egin ahal izan zituzten euren senide eta lagunekin.
Honakoa sakabanaketaren ondorioz, senide eta lagunek pairatzen duten seigarren istripua da; hamabost lagunek izan dituzte istripu hauek. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso zegoela orain ia hiru hilabete hilik aurkitutako Anjel Figueroa Fernandez algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
Etxerat elkarteak adierazi duenez, egoera honek ezin du horrela jarraitu! "Senide eta lagunok sakabanaketaren ondorioak pairatzera kondenatuak gaude. Nahiz eta, gure gertukoak etxetik gertu izateko eskubidea dugun. Berehala amaitu behar da da sakabanaketarekin. Euskal preso politikoek Euskal Herrian egon behar dute euren eskubidea delako, baina, baita gure eskubidea delako ere!", salatu dutenez.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Larunbatean salbuespen neurrien aurkako herri mobilizazioa izango da Bilbon
Herrira mugimenduak agerraldi masiboa egin du gaur Bilbon Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko. Bertan, Nagore Garciak eta Beñat Zarrabeitiak hartu dute hitza, mezu argi bat helaraziz: Berriro gerta ez dadin. Ez dugula heriotza eta sufrimendurik nahi, konponbidea eta bakea eraikitzeko garaia da. Zentzu horretan, espetxe politika oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Xabier Lopez Peña eta Anjel Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina, sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak.
Bide horretan, ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea. Helburu horrekin, Herrira mugimenduak honako mobilizazioak deitu ditu:
- Apirilak 4, osteguna: 12:00etan elkarretaratzea Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean. Kexa formal bat entregatuko diogu kontsulari.
- Apirilak 5, ostirala: Elkarretaratzeak Basauri, Galdakao, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Donibane Garazi, Baiona, Donibane Lohitzune, Maule eta Hasparnen.
- Apirilak 6, larunbata: Herri mobilizazio isila Bilbon. “Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea” lemapean. Hitzordua 17:30ean Casillatik.
Egunon guztioi,
Gaurkoa, Xabier Lopez Peñaren heriotza eta euskal preso politikoek modu iraunkor eta bortitzean pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko mobilizazio ezberdinen berri emango dizuegu. Protesta hauen bitartez mezu argi bat helarazi nahi dugu: Inoiz gehiago ez. Berriro gerta ez dadin. Ez dugu heriotza gehiagorik nahi, ez dugu sufrimendu gehiago nahi. Bide horretan, Espainiak eta Frantziak egun mantentzen dituzten jarrera extremistak alboratu eta euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak eten behar dituzte.
Espainiar eta frantziar espetxetan, zigor amaigabeak, bizi baldintza gogorrak eta salbuespen neurriak gaixotasun iturri dira. Presoek pairatzen duten egoeren ondorioz, diagnostikoak eta patologiak okerrera egiten dute. Osasun asistentzia egokia jasotzeko zailtasunak, tratamendu egoki bat izateko ezintasuna, funtzionarioen presioa, erasoak, zigorrak eta isolamenduan emandako egunek egoera gaiztotu eta zaildu besterik ez dute egiten.
2008ko maiatzean atxilotu zutenik, Xabier Lopez Peña Paris inguruko espetxetan sakabanakatuta egon da. Beti, euren senide eta gertukoengandik 1.000 kilometrotara, bizi baldintza eta erregimen berezituarekin, bihotzean zituen arazoak konpontzeko tratamendu egokirik gabe eta konfidantzako medikuen asistentzia jasotzeko aukera barik.
Preso eman dituen bost urte hauetan, Frantziar Estatuak ez du inolaz ere bere osasun asistentzia egokia jasotzeko eskubide errespetatu. Eta bere bizitzako azken hiru asteetan egin ziotena, giza eskubideen urraketa lazgarria izateaz gain, erabat ez gizatiarra da:
• Ez familiak ez beste inork ez zuen bere ingresoaren berri izan erietxera eraman eta zortzi egun igaro ziren arte. Alarma gorria berarekin espetxean zeuden gainontzeko euskal preso politikoek eman zuten. Xabier Lopez Peñaren senideek Pariseko Ospitale guztietan bilatu behar izan zuten. Hau da, martxoaren 11a eta 19a bitartean, Xabier Lopez Peña desagertuta egon zen. Bakarrik, isolatuta, espainiar eta frantziar poliziaz inguraturik.
• Aurkitu zutenetik, ez senideek ez abokatuak ezin izan dute bere osasun egoeraren berri zehatzik izan. Izan ere, Fleury Merogiseko espetxeko eta Pitié-Salpetriere erietxeko arduradunen jarrera ulergaitza da. Xabier Lopez Peñaren egoera zein zen uneoro izkutatu dute, ez dute parte mediku bakar bat ere jakinarazi eta senideekin izan beharreko kontaktua oztopatzen saiatu dira. Familiak ez du Xabier Lopez Peña bizirik ikusteko aukerarik izan eta bere heriotzaren berri gertatu eta 12 ordutara jakin zuten. Momentuz, ez diete gorpua ikusten utzi eta autopsian ez zen familiaren konfidantzazko medikurik izan.
• Gertakari guzti hauek Euskal Herritik 1000 kilometrotara jazo izanak, indefensio eta sufrimendu gehigarria suposatu du Xabier Lopez Peñaren ingurune hurbileko guztientzat. Horiek horrela, Frantziako administrazioaren jarrera erabat salagarria iruditzen zaigu eta kasu honek dituen hainbat puntu ilunen inguruko argipenak eskatzen ditugu. Eta eskari nagusi bat, berriro gertatu ez dadila.
Xabier Lopez Peñak pairatutako eta bere senideak sufritzen ari direna, espainiar eta frantziar Estatuek espetxe politikaren bitartez euskal preso politikoen aurka erabiltzen duten dohaneko biolentziaren argazkia da. 2013ko martxoak, zoritxarrez, irudi lazgarri gehiago utzi dizkigu: Anjel Figueroaren heriotza, Muret, Puerto III eta Sevillako espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak edo Jabi Martinez Izagirre presoaren senideek Jaenetik bueltan izandako istripua.
Mendekua, giza eskubideen urraketaren eta sufrimenduaren politika da. Euskal jendartea zigortu eta konponbidea eta bakea erdiesteko bidea blokeatzeko helburu zitalak dituena.
Egoera oso larri baten aurrean gaude eta ebidentea da Espainiako Alderdi Popularrak eta Frantziako Alderdi Sozialistak abian mantentzen duten errusiar erruletak edozein momentutan biktima berriak eragin ditzake. 15 dira larri gaixo dauden presoak, zigor luzeekin eta horietako bosti 197/2006 doktrina aplikatu diete. Horrekin batera, era orokortu batetan euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriek tragediarekin jolasten duten etengabe.
Ez dugu sufritzen jarraitu nahi, ez heriotza gehiagorik nahi, beraz salbuespen neurriekin amaitzea exijitzen dugu. Gatazka konpontzeko espetxe politikaren aldaketa beharrezkoa da, ezinezkoa da espetxe politikaren ankerkeriaren bidez egoera are gehiago okertzea.
Espainia eta Frantziako gobernuek giza eskubideekiko duten errespetu faltaren aurrean, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalei zein instituzioei ezberdinei aurrera urrats bat emateko eskaera egiten diegu. Horrela, guztion artean, amakomuniko premiazko neurriak adostu eta espetxe politikaren aldaketa eragiteko.
Azkenik, euskal jendarteari neurri anker eta ez gizatiar hauen aurkako jarrera eta indignazioa kalean adierazteko deia luzatzen diegu. Modu kontundente bezain baketsuan, berriro gerta ez dadin aldarrikatu eta giza eskubideen errespetua, konponbidea eta bakeari baiezko borobila emateko.
Mila esker
Herrira
Jabi Martinez preso politiko usansoloarraren bi lagunek istripua izan dute Jaengo espetxetik bueltan
Jaengo espetxean preso dagoen Jabi Martinez Izagirre usansoloarra bisitatzetik Euskal Herrira bueltatzen ari ziren bi lagunek istripua izan dute Madrilen. Ezbeharra Cabreran suertatu da txingorraren eraginez beste kotxe batek atzetik jo ondoren. Zorionez, Martinezen bi lagunek ez dute zauri larririk izan, baina autoa erabat txikituta geratu da. Istripuaren ondorioz, Usansolorako bidea taxian egin behar izan dute, horrek dakarren gastu ekonomiko itzelarekin.
Jabi Martinezek 2010an aske geratu behar zuen, baina 197/2006 doktrinaren aplikazioa medio, zigorra 2022 urtea bitartean luzatu zioten. 2013an zehar, euskal preso politikoen senide eta lagunek pairatzen duten bigarren istripua da gaurkoa. 1989an sakabanaketa modu masiboan abiarazi zutenetik 400 baino gehiago dira euskal preso politikoen senide eta lagunek errepidean pairatu dituzten ezbeharrak.
Herrira mugimenduaren ustez, garaia da ondorio atzeraezinak eragin eta giza eskubideak nabarmen urratzen dituzten salbuespeneko neurriekin amaitzeko. Euskal preso politikoen senide eta lagunek ezin dute astebururo euren bizitzak arriskatzen jarraitu. Egoera honek sufrimendua, samina, antsietatea, beldurra eta gastu ekonomiko itzela eragiten ditu milaka pertsonengan. Horiek horrela, salbuespenen neurriekin amaitzea giza eskubide guztien errespetuan sakondu eta bakea eta konponbideari aukera bat ematea suposatzen du. Euskal jendartearen gehiengoak era masiboan babesten dituen eskakizunak dira. Ondorioz, agertoki berriak sortzeko konpromisoen biderkaketarako ahalegin guztiak egingo dituela berresten du Herrirak.
Mitxel Turrientes preso lasartearraren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Herrera espetxean preso dagoen Mitxel Turrientes lasartearraren hiru lagunek sakabanaketak 2013. urtean eragindako lehen istripua pairatu zuten, atzo gauean, bisitara zihoazela, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Burgos parean zihoazenean, errepidean kazkabarra eta izotza zegoen, eta ondorioz kotxearen kontrola galdu zuten. Zorionez, hiru lagunak ez ziren zauritu, baina, autoak kolpe handia zuen. Gauzak honela, bisitarik egin gabe eta autoa Burgosen utzita itzuli behar izan zuten etxera, taxi batean.
Aipatu bezala, honakoa sakabanaketak 2013. urtean eragin duen lehen istripua izan da. Baina, 2012. urtean bakarrik 13 istripu eragin zituen, eta sakabanaketa martxan jarri zenetik 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
"Asteburu honetan bertan guztiok autoa hartu eta errepidera irteteko beldurrez gaude, baina, milaka senide eta lagunek astebururo bezala autoa, furgoneta, autobusa, trena edo hegazkina hartu eta milaka kilometro egin ditugu edo egingo ditugu gertukoak ikusi ahal izateko. Beste behin gure bizitzak arriskuan jarriz. Baina, gertaera hauek argi erakusten dute sakabanaketarekin berehala amaitu behar dela. Ezin dugu horrela jarraitu. Gure senide eta lagunen eta gure eskubidea delako, euskal presoak Euskal Herrian egon behar dute", adierazi du Etxeratek.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Aipatu bezala, honakoa sakabanaketak 2013. urtean eragin duen lehen istripua izan da. Baina, 2012. urtean bakarrik 13 istripu eragin zituen, eta sakabanaketa martxan jarri zenetik 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
"Asteburu honetan bertan guztiok autoa hartu eta errepidera irteteko beldurrez gaude, baina, milaka senide eta lagunek astebururo bezala autoa, furgoneta, autobusa, trena edo hegazkina hartu eta milaka kilometro egin ditugu edo egingo ditugu gertukoak ikusi ahal izateko. Beste behin gure bizitzak arriskuan jarriz. Baina, gertaera hauek argi erakusten dute sakabanaketarekin berehala amaitu behar dela. Ezin dugu horrela jarraitu. Gure senide eta lagunen eta gure eskubidea delako, euskal presoak Euskal Herrian egon behar dute", adierazi du Etxeratek.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Sakabanaketarekin amaitzeko urrats erabakiorrak emateko garaian gaudela azpimarratu du EPPK-k
Bere apustu politikoa lehenik sakabanaketarekin amaitzea dela adierazi du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), "Euskal Herrian denok biltzeak beste baldintzak sortu eta aukera berriak erraztuko dituelako alde guztientzat". 1996ko otsailaz geroztik Euskal Herriratzeko etenik gabeko dinamikan murgilduak diren arren, orain, euskal jendartearen eta eragile sozial, politiko eta instituzionalekin batera "urrats erabakiorrak emateko garaian" gaudela aipatu du plazaratutako agirian EPPK-k: " Jokoan duguna ez da gure egoeraren hobetzea, jokoan dagoena prozesuaren bideragarritasuna da, etsaiak temati eta arduragabeki zapuztu nahi duena eta lor dezan inork permititu ezin duguna", gaineratu duenez.
2013ra begira dinamiko berriak iragarri ditu EPPKk:
- Gaur barau eguna egingo dute espetxe guztietan sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriratzea aldarrikatzeko.
- Urtarrilaren 12an, Bilbon deitua den mobilizazio erraldoiaren egunean komunikazio greba burutuko dute, bisita oro bertan behera utziz. "Senide eta lagunekin, herritarrekin, Bilbon izango gara. Hitzordu garrantzitsu honek auzo herri eta maila orotan, dinamika iraunkor eta eraginkorra ekarri behar du. Guztiok mobiliza gaitezen deialdi berezia egin nahi dugu, guztion esku dago eta egoera iraultzea", azaldu dutenez.
- Urtarriletik aurrera hileko hirugarren ostiralean doktrinapean bahiturik direnak berehala kaleratzeko eta kondizionalean daudenak ere kaleratzeko ekimenak burutuko dituzte. Hileko azken ostiralean Euskal Herriratuak izateko ekimenak.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria:
Hilabete luzeak joan dira gatazka politikoaren gakoak aldatu direnetik. Egoera politiko berria plazaratu eta aukera politiko berrietarako baldintzak ezarri direnetik. Aieteko adierazpenak, ETAren erabakiak, euskal jendartearen eta nazioarteko eragileen inplikazioak ibilbide berria erakutsi digutenetik.
Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan ibilbide hori indartuta atera da. EH Bilduk indartsu okupatu ditu jezarlekuak ardura handia bereganatuz. Lehendakari berriak, ordezkatzen duen Euskal Herriaren nahi eta eskaerei positiboki erantzuteko erronka du, gatazkaren konponbidean herritarren interesen alde erabakitasunez ekiteko. Orain aukera ezin hobea du sakabanaketa amaitarazi, espetxe politika aldarazi eta prozesua indartzeko. Hautua egin, herritarren mandatu eta babesarekin Frantzia zein Espainiako gobernuei aurre egiteko.
EPPK-k zuzenean dagokion eremutik, marraztutako norabidean ekarpena egin du. Posizionamendu politikoa gaurkotuz, Gernikako akordioa izenpetzetik gaurdainoko ibilbidean prozesu politikoan sakonduz. Barne zein kanpo antolakuntza, zuzendaritza eta mintzakidetzarekin sendotuz eta zabalduz. Bitartekarien bidez, eragile sozial eta politikoekiko hartuemanak berreskuratuz. Iazko urte bukaerako ekimenekin eztabaida politikoan kokatuz eta mugimenduak eraginez. Aldi berean, euskal gizarte eta eragileekin batera, Josu Uribetxeberriaren etxeratzea ahalbidetu zuen borrokaldia gauzatu eta garaipen bikaina lortuz. Beraz, muturreko neurrien aurrean irmo eta prozesuaren garapena sustatzeko urratsak ematen. Zailtasunen gainetik, urtebetean emandako urratsak hor dira. Jarritako oinarriak jauzi berrietarako baldintzetan kokatzen gaitu.
Kontrara, Espainiako eta Frantziako Gobernuak bere horretan dira, irekitako prozesuan inplikatu baino, aurreko egoeran bageunde bezala itsuki, enfrentamendu armatuaren gakoetan ainguratuta. Lehena, gako antiterroristan oinarritutako diskurtso eta posizio itxienarekin; bigarrena, bere menpeko euskal lurraldetan aurrekaririk gabeko adostasun zabal eta aukera politikoen beldur bailitzan, errepresio gosez oldarturik, Espainiarekiko lerrokatzea irudikatzen. Biak bortitz oso.
Bi biek gatazkaren ondorioei heltzeko inongo asmorik gabe, espetxe politika blokeo politikoaren ardatz bilakatu nahi dute. Prozesuaren kontrako aingura. Espainiaren kasuan, bizi duten krisi politiko orokortua saihesteko euskarri politiko gisa. Beste garaipen edota arrakastarik eskaintzerik ez duten honetan, tinkotasun adierazle gisa.
Aldiz, inolako aitzakiarik ez dute sakabanaketa mantentzeko, ez politiko are gutxiago legalik. Estatuoi dagokie salbuespeneko egoera eta neurri oro indargabetzea. Sakabanaketarekin amaitzea, euskal presoak Euskal Herriratzea. Marko legal antiterrorista eta bere ondorioak indargabetzea, auzi politikoekin amaitzea. Estrasburgoko erabakiaren aurka preso eta bahituri gisa mantentzen dituzten kide guztiak berehala askatzea, gaixotasunekin direnak etxeratzea...
Gure helburua libre bizitzea da, Euskal Herri librean. Borrokatzeagatik espetxeratu gaituzte eta borrokatzen segitzen dugu. Hain zuzen, euskal militante politiko eta herritar bezala gure herriaren erainkuntzan parte hartu nahi dugulako kaletik. Gure indarra gainerako herritarrenari erantsi nahi diogulako. Euskal jendarteak hori ulertzen du eta positiboki barneratu du.
Helburu horri begira Kolektiboaren apostu politikoa lehenik sakabanaketarekin amaitzea da. Euskal Herrian denok biltzeak beste baldintzak sortu eta aukera berriak erraztuko dituelako alde guztientzat. 1996ko otsailaz geroztik Euskal Herriratzeko etenik gabeko dinamikan murgilduak gara. Orain, euskal jendartearen eta eragile sozial, politiko eta instituzionalekin batera urrats erabakiorrak emateko garaian gaude. Jokoan duguna ez da gure egoeraren hobetzea, jokoan dagoena prozesuaren bideragarritasuna da, etsaiak temati eta arduragabeki zapuztu nahi duena eta lor dezan inork permititu ezin duguna.
Agiri honen bidez, 2013ari begira dinamika berritua iragartzera gatoz:
- Abenduaren 29an barau eguna egingo dugu espetxe guztietan sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriratzea aldarrikatzeko.
- Urtarrilaren 12an, Bilbon deitua den mobilizazio erraldoiaren egunean komunikazio greba burutuko dugu, bisita oro bertan behera utziz. Senide eta lagunekin, herritarrekin, Bilbon izango gara. Hitzordu garrantzitsu honek auzo herri eta maila orotan, dinamika iraunkor eta eraginkorra ekarri behar du. Guztiok mobiliza gaitezen deialdi berezia egin nahi dugu, guztion esku dago eta egoera iraultzea.
- Urtarriletik aurrera hileko hirugarren ostiralean doktrinapean bahiturik direnak berehala kaleratzeko eta kondizionalean daudenak ere kaleratzeko ekimenak burutuko ditugu. Hileko azken ostiralean Euskal Herriratuak izateko ekimenak.
Euskal Presoak, Euskal Herrira!
Amnistia eta autodeterminazioa!
Herrira mugimendua: "Espainiako Gobernuaren jarrera probokazio hutsa eta egiazko arduragabekeria da"
Argazkian, Oihartzunak musika taldea azaroko azken ostiralean jotzen Algortan.
Egunotan, 8 eta 9 urte beteko dira Karmele Solaguren eta Sara Fernandez sakabanaketaren ondorioz hil zirenetik. Besarkada beroa igorri nahi diegu haien senitartekoei eta espetxe politika honen zorigaiztoko kalteak pairatu dituzten lagun guztiei. Presoen eskubideak urratu ez ezik, haien ingurune sozial eta afektibo osoari eragiten baitio espetxe politikak. Horrekin batera, maitasunezko mezu bat helarazi nahi diegu, bihotzez, asteburu honetan bisita bat burutu ahal izateko milaka kilometro egitera doazen guztiei.
Ez da oso atzera egin behar, duela bi asteburu Tafallako hiru lagunek istripua larria izan baitzuten Leonen, Galiziara zihoazela Inés del Río eta Josu Bravo bisitatzera. 2012ko hamahirugarren istripua izan zen. Aurten, 40 lagunek jasan dituzte auto istripuak sakabanaketaren ondorioz.
Herrira mugimendutik alerta deia egin behar dugu, presoen familiek etengabe jasaten duten arriskuaren aurrean. Presioa eta zigorra gero eta handiagoak dira, nekea ere bai, eta azken asteotan bi salaketa ezagutu ditugu. Biak ala biak, oso larriak, senideen aurkako jazarpena agerian uzten dutenak: Enara Rodríguez hiltzeko ahalegina eta Izaro Arruarteren kontrako mehatxu eta presioak.
Espainiako Gobernuaren jarrera probokazio hutsa eta egiazko arduragabekeria da. Probokazioa da, sakabanaketaren helburu bakarra egoera horretan daudenengan kalte, amorru eta ezintasun handiagoa sortzea delako. Eta arduragabekeria da, astebururo errepidean hildako gehiago izateko aukerak ugaltzen dituelako.
Finean, benetan larria da gobernuek, bake prozesua oztopatu nahian, sakabanaketaz, familia hauen oinazeaz eta haien giza eskubideen urratzeaz baliatzen segitzea.
Eta sakabanaketa lehenbailehen amaitu beharra dagoela diogu, egoera eta politika hauek luzatzeak zuzenean espetxe politikak eragindako biktimen kopurua handitzea ekarriko duelako.
Gobernuak muturreko jarrera hori hartu duela ikusirik, hau da, boikotarena, herritarrei errezeta bikoitza proposatu nahi diegu:
- Bat: akordio sozial zabal bati heltzea, salbuespen neurriak desagertzearen eta presoen eta familiartekoen giza eskubideak errespetatzearen alde.
- Bi: akordio hori kalean ikusaraztea, gobernuei giza eskubideen gaian eta bake prozesua bultzatzeko egin beharreko presioa areagotzea.
Hori dela-eta, datorren urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrak berebiziko garrantzia du oraingo blokeo-egoera gainditzeko. Helburu garbi bat dugu: Bilboko kaleek nabarmen erakustea akordio sozial zabal hau, sakabanaketari eta salbuespen-neurri guztiei amaiera emateko borondatea. Eta helburu hori lortzeko, Bilboko kaleek gainezka egin dezaten, bost aste ditugu buru-belarri lanean aritzeko.
Manifestazioan modu aktiboan parte hartzeko eta aurretiazko kanpaina aportazio pertsonal eta kolektiboz betetzeko deia egiten dizuegu. Horretarako, www.urtarrilak12.com webgunea sortu dugu. Denok, nork bere esparrutik, zerbait egin dezakegu urtarrilaren 12ko uholde handia sortzeko.
Lainoa nahinora doa. Baina gu, gu herrira goaz!
Herrira mugimenduak azaroko azken ostiralean plazaratutako irakurgaia.
Herrira: "Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian”
Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:
- Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna helarazi nahi diegu une zail hauetan.
- Sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.
- Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina astebururo beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.
- Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu, eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera uztea eskatzen du.
- Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.
- Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira. Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen mobilizazioa besteak beste.
- Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira mugimendutik.
Herrira mugimendua
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Argazkian, horrela geratu zen autoa.
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Istripua atzo goizean gertatu zen Leon inguruan. Euria hasi zuen eta errepidea irristakor jarri zen, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuten eta erdibitzailearen aurka joan ziren. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa ziren, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak zituen. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan zuten burutu atzo Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, ezta gaur A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Istripua atzo goizean gertatu zen Leon inguruan. Euria hasi zuen eta errepidea irristakor jarri zen, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuten eta erdibitzailearen aurka joan ziren. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa ziren, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak zituen. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan zuten burutu atzo Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, ezta gaur A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.
Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
"Dispertsio politikaren ondorio zuzenak jasaten ditugu astebururo presoen senide eta lagunok. Milaka kilometro egin behar izaten ditugu, horrek eragiten duen neke fisikoa eta gastu ekonomikoak izugarriak direlarik. Ez dago inongo arrazoirik sakabanaketa politiko hau aplikatzeko. Gure senide eta lagunek etxetik gertu egoteko eskubidea dute, eta eskubide hori ezin da urratu. Gure senide eta lagunak etxera hurbildu behar dituzte berehala, eta ez dugu hau ez gauzatzeko inongo baldintzarik onartzen. Ezin dugu senide eta lagunok gure bizitzak arriskatzen jarraitu errepideetan. Euskal presoak Euskal Herrian behar dute izan", adierazi du Etxeratek.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Patas berriro eraman dute Algecirasera
Gorka Garcia Sertutxa "Patas" preso politiko algortarra joan den astean eraman zuten berriro Algeciraseko kartzelara, Algortatik 1.058 kilometrotara. Patas Madrilgo Valdemoro espetxera eraman zuten uztailaren bukaeran, irailaren 17 eta 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa bat egiteko, 2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea egotzita. Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat.
Sakabanaketarik ez!
Patas askatu! Preso eta iheslariak herrira!
Txomin Lesende preso elorriotarraren senideek sakabanaketak eragindako hamabigarren istripua pairatu dute
Pasa den larunbatean, hilaren 15ean, Elorrioko Txomin Lesende presoaren amak, bi arrebek, eta hauetako baten 4 urteko haurrak istripu bat izan zuten, Badajozeko espetxera bisitan zihoazela, Etxerat elkarteak jakinarazi dueenez. Istripua Ruta de Plata izeneko autobian gertatu zen. Lesenderen senideek kotxearen kontrola galdu zuten. Zoritxarrez autobiako erdibitzailearen zati bat falta zenez, beste noranzkoa gurutzatu zuten, eta azken momentuan lubeta baten mugan gelditu ziren.
Azkenean espetxera iristea lortu zuten. 11:00etan zuten aurrez aurreko bisita atzeratzea lortu zuten, eta 18:00etan bisita hori burutu ahal izan zuten. Zorionez senideak ondo daude.
"Sakabanaketa politikak 2012. urtean eragin duen hamabigarren istripua da honakoa. Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio larriak izaten dituena gainera. Horren erakusle, azken urteetan errepidean bizia galdu duten 16 senide eta lagunak. Baina, argi dugu gutako edonor izan daitekeela errepidean bizitza galtzen duen hurrengoa. Gainera, senideok astebururo milaka kilometro egiten ditugu kezka hau buruan dugula, eta honek etengabeko tentsioan bizitzea eragiten digu", salatu du Etxeratek.
Sakabanaketa amaitu!
Presoak herrira!
Mikel Egibar, euskal preso politikoa: "Sakabanaketa: burdin nahaspila. Noiz arte?"
Burdinen artean askatasunaren oihuak ihes egiten du. Sakabanaketak sorrarazitako burdin nahaspiletatik bizitzaren edo heriotzaren oihuak negar zotinka ihes egiten du. Askotan errepidetako istripuak zortearekin edo patuarekin lotzen dira. Baina sakabanaketaren ondorioz gertatzen diren istripuak patuarekin lotu al da? Ez borobila. Sakabanaketak duen helburuetariko bat presoen zein beraien senideen artean izua sortzea da, eta horretarako noizbehinka derrigorrez istripuak egon, egon behar dira. Oraingo honetan, bi ume eta ama bat izan dira Estatuaren “ lorpena ”. Zorionak zuen koldarkeriagatik!
Azken urte honetan, asko gara Euskal Herriko egoera politiko soziala guztiz indarberritzeko konpromisoa hartu dugunok. Iraganean bizitako sufrimendua ez errepikatzeko belaunaldi berria bultzatu behar dugu. Espero dut Eñautek eta Iratik bizitza osorako beraien azalean eramango duten orbainek belaunaldi berri horren partaideak izateko ez diela oztoporik jarriko; beraiek, txikitatik pairatzen ari baitira Estatuaren biolentzia gordina. Nahiz eta jakin istripu honen arduraduna zein den, ez diot inori barkamenik eskatzen; ez baitut sinisten sentimendu bat erretorika politikoaren bitartez bere zentzua manipulatzen denean. Barkamenik ez, beraz, baina bai errekonozimendua; Estatuak errekonozi dezala sakabanaketa dela gatazka biolentoaren tresna bat, eta nire senide zein bortizkeria hori pairatzen duten euskal preso politiko guztien senideek jaso dezatela gutxiengo errekonozimendua.
Ez nuke lerro xume hauek bukatu nahi nire esker ona adierazi gabe. Mila esker lagunak, etxekoak, kideak, ingurukoak, herrikoak, Zaragoza bertatik jasotako elkartasuna: zuen elkartasun eta maitasunik gabe garratzagoak izango ziren bizitako une ilunak.
Eta azken hitza, zuretzat, Iosu: animo eta mila esker guztiagatik.
Mikel Egibar, euskal preso politikoa
Istripu larria izan zuten Mikel Egibarren senideen egoera, Iñaki Erroren espetxe baldintzak eta Martuteneko espetxeko gertaera
1.- Pasa den abuztuaren 7an Zuerako espetxetik bueltan Mikel Egibar euskal preso politikoa bisitatzetik zetozen adin txikiko alabak eta semeak alta medikoa jaso dute. Alabak abuztuaren 21ean eta semeak 22an. Emaztea Donostiako Ospitaleko plantan aurkitzen da, ingresaturik.
Mikel Egibar presoaren senideek Donostiako Ospitaleko tratamendu medikua jaso dute. Egibarren alaba, pasa den abuztuaren 11ean ekarri zuten Miguel Servet Ospitaletik Donostiako Ospitalera. Bertan bizkarreko bosgarren ornoa zanpatua eta lekuz mugitua zuenez, “Korsea” jarri diote eta lau hilabetez inmobilizatua egon behar du. Bitartean Ospitaleko tratamendua jaso eta errebisioak egin beharko dizkiote bere zaurien garapena ikustatzeko. Errekuperazioa luzerako izango du. Alta medikoa pasa den abuztuaren 21ean jaso zuen.
Egibarren semeak berriz, eskubiko hankako humeroa hautsia du eta ebakuntza abuztuaren 16ean egin zioten. Ebakuntzaren emaitzak onak izan dira. Abuztuaren 14ean ekarri zuten Zaragozako Klinikatik Donostiako Ospitalera. Alta medikoa abuztuaren 22an jaso zuen, naiz eta tratamenduan jarraitu eta errebisio medikoak egin behar dizkioten. Berak ere errekuperazioa luzerako izango du.
Azkenik, kotxe istriputik kaltetuen atera zena, Mikel Egibarren emaztea, Donostiako Ospitaleko plantan aurkitzen da. Pasa den abuztuaren 20ean ekarri zuten Zaragozako Miguel Servet Ospitaletik, non UCIko eremuan aurkitzen zen zainketa berezietan. 16 egun daramatza ingresatuta. 13 egun eman ditu Zaragozako Miguel Servet Ospitaleko Harrera Berezietako Unitatean. Medikuen esanetan, bere osasunaren garapena hobera egiten ari da, naiz eta Ospitalean denbora luzea eman beharko duen. Tratamendu antibiotikoa, errehabilitazioa eta masailean egin beharreko ebakuntza aurre ikusita dagoen, naiz eta bere osasun egoera egonkortu arte itxaron beharko duten aipatu ebakuntza egiteko.
2.- Zendutako bere ama ikustera ekarri zuten Iñaki Erro preso politikoaren inguruko informazio berritua.
Iñaki Erro Zazu euskal preso politikoa atzo iritsi zen Almeriako espetxera. Moduluan aurkitzen da. Ostiraletik asteazkenera arte trasladoan izan zuten Iruñeatik Almeriaraino.
Zendu zitzaion bere ama bisitatzeko denbora Iruñeako espetxean eman zuen. Bertan egin beharreko aurrez aurrekoak galdu egin zituen. Baita ere bere ama zendu izanagatik eskatutako bisita ez ohikoa. Naiz eta espetxean aurrez aurreko eta bisita ez-ohikoa egiteko eskaerak egin, espetxean etzuen erantzunik eman.
Iruñeako espetxean zegoela, 15 egun ingresoetako moduluan izan zuten Erro, lehenengo graduan. Bertan, etzuen ezer edukitzeko aukerarik izan, ezta irrati txiki bat ere… Bere eremuko patioa oso oso txikia omen zen, miaketak egiten zizkioten patiora sartu eta irteteko, eta leku guztietara funtzionarioek jarraituta joan behar zuen. Bere egoera latza zela eta, espetxeko zuzendaria eta zerbitzu buruarekin hitz egitea lortu zuen, non telefono deiak egitea lortu zuen Errok. Hasierako egunetan, ez bisitarik, ez telefono deirik, ez ezer. Bere ama zendu zen aste berdineko igandean bere senideekin bisita egitea lortu zuen. Hurrengo astean, aurrez aurrekoak burutzeko eskaera egin zuen, baino espetxeak etzion eskaerari erantzun ere egin.
3.- Martuteneko espetxean aurkitzen Jose Angel Biguri presoak eta bere senideek tratu desegokia jasan behar izan zuten espetxeko funtzionarioen aldetik eta Biguriren izeba bat zigortua izan zen hiru hilabetez, bisitarik egiteko eskubiderik gabe.
Pasa den abuztuaren 18an, Jose Angel Biguri presoak eta bere senideek arazoak izan zituzten kartzelako funtzionarioekin. Biguriren amak 82 urterekin, izebak 76 urterekin eta beste bi senideek bis familiarra burutu behar zuten. Abuztuaren 18an, Biguri eta bere senideak bis a bisa egiteko gelan elkartu ziren. Bertan funtzionario bat gerturatu zitzaien, gelaz aldatu behar zutela esanez, Biguri lehen graduan zegoela eta beste gela bat zegokiela, non komunikazioa interbenituta eta grabatua behar duen izan. Bigurik erantzun zion hirugarren aldia zela gela hura eskatzen zutela, bere amak mugitzeko dituen zailtasunengatik (bisitetarako beste gelak goiko solairuan daude eta Biguriren amak ez du bertara igotzeko gaitasunik). Orain arte bisita gela berbera erabiltzeko aukera izan dute eta ez dute inolako arazorik izan funtzionarioen aldetik.
Funtzionarioarekin eztabaidatu ondoren, zerbitzu buruarekin egoteko aukera izan zuten. Honek bi aukera posible zituztela esan zien Biguri eta bere senideei; Biguriren ama bis a bisera ez sartzearena (goiko gelan burutzea, alegia), bisita hura beste egun batean burutzea (senideek 160 kilometro egin behar izan dituzte Martuteneko espetxeraino), edota bis a bisa egin beharrean bisita normala egitea. Kartzelarien jarrera itxia ikusirik, Bigurik eta bere senideek bisita normala egitea erabaki zuten (aurrez aurrekorik gabe geratu ziren).
Behin bisita normalaren gelan zeudela, funtzionario batek gelaz aldatzeko esan zien, elkarrizketak grabatzeko zinta amaitua zegoelakoan. Egoera horretan, zerbitzu arduradunarekin beste eztabaida bat izan zuten, funtzionarioen lekuz kanpoko jarreraren eraginez.
Ondorioz, abuztuaren 21ean, Jose Angel Biguri presoari kartzelak jakinarazi dio 76 urteko bere izebak hiru hilabetetan ezingo duela inolako bisitarik burutu berarekin.
Sakabanaketa politikak beste istripu bat eragin du. 2012ko hamaikagarren istripua
Euskal Herritik 462 kilometrora aurkitzen den Frantziako Uzerche-ko espetxean bakarturik dagoen Mattin Olzomendi preso politikoaren bikotea eta lagun batek istripua izan zuten pasa den larunbatean bisitatik bueltan zetozela.
Istripua, Bordele herriko errotonda batean izan zuten. Kotxe erretentzio batean zeudenean, atzetik beste kotxe batek kolpatu zien eta ondorioz kotxeak kalte materialak ditu. Zorionez, Olzomendiren bikotea eta laguna ondo aurkitzen dira. Etxerako bidea kotxe berdinean amaitu ahal izan zuten.
Sakabanaketa politikak 2012. urtean eragin duen hamaikagarren istripua da honakoa. "Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio larriak izaten dituena gainera. Horren erakusle, azken urteetan errepidean bizia galdu duten 16 senide eta lagunak, eta pasa den asteko asteartean Mikel Egibar prestaren emazteak eta adin txikiko seme-alabak izandako istripu larria. Ezin dugu horrela jarraitu, senideok gure bizitza etengabe arriskuan jartzen dugu, eta kasu honetan argi erakusten du sakabanaketak ez duela inor kanpoan uzten", salatu du Etxerat elkarteak.
Etxerat: "Gu ere heriotza zigorrera kondenatuta gaude"
Argazkian, prentsaurrekoa eman du gaur Etxerat elkarteak.
Gaur larritasun handiko prentsaurreko honetarako dei egin behar izan dugu egoeraren larritasunak honela eskatu duelako. Beste behin, sakabanaketa politikaren ondorio lazgarriak salatu behar ditugu. Beste behin diogu, behin eta berriro ohartarazi izan dugulako politika ondorioak jasaten ari garela. Gure bizitzak etengabe arriskuan jartzen ari garela, eta jada heriotza ugari eragin duen politika honen hurrengo heriotza gutako edonorena izan daitekeela.
Azken istripua atzo bertan pairatu behar izan zuten Mikel Egibarren bikote eta seme-alabek. Zuerako espetxetik etxera itzultzen ari zirela. Suhiltzaileek atera behar izan zituzten euren autoetatik eta zuzenean bikotea eta hamalau urteko semea Clínico de Zaragoza Ospitalera eraman zituzten; hamabi urteko alaba, berriz, Miguel Servet Ospitalera eraman zuten. Badirudi alaba ondo dagoela, nahiz eta egoerak urduritasun handia eragin dion. Bikoteak eta semeak ondorio larriak jasan dituzte. Bikotea intubatuta eta sedatuta dute. Traumatismo kraneoentzefalikoa du. Arnasa hartzeko arazoak ditu, izan ere, masailezurra txikituta du. Semeak humeroa puskatua du, eta toraxean, buruan, eta masailezurrean kolpeak ditu. Biei ebakuntzak egingo dizkiete.
Azken egun hauetan errepikatu dugu gure senideak heriotza zigorrera kondenatuak daudela. Iosu Uribetxebarria da horren adibide. Hiltzera doa eta preso jarraitzen du. Baina, gauza bera gertatzen da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoekin ere. Hau nahikoa ez, eta badirudi gu ere heriotza zigorrera kondenaturik gaudela. Edozein unetan, edozein errepidetan edota edozein espetxe aurrean bizitza gal dezakegu, bai Algecirasen, Bapaumen, edota Zueran ere. Sakabanaketak kilometroetatik haratago eragiten baitu.
Sakabanaketa eta istripua irudikatzen dugunean, senide helduak irudikatzen ditugu, baina, istripu honek argi eta garbi erakutsi du ez duela bereizketarik egiten. Atzokoan bi haurrek euren bizitza arriskuan izan zuten. Eta honen aurrean sakabanaketa babestu eta mantentzen duten alderdi zein instituzioek zer dute esateko? Zergatik derrigortzen dira umeak aita ikusteko ehunka kilometro egitera?
Gauzak honela, alderdi politikoei eta instituzioei behingoz arduraz eta zentzuz jokatzeko exijitzen diegu. Jada hamasei senide eta lagunek bizia galdu dute errepideetan, eta hala ere, sakabanaketak bere horretan jarraitzen du. Adin txikiko senide batek hil behar al du behingoz ardura politikoz jokatzeko eta sakabanaketarekin amaitzeko? Eta eman beharreko pausuak eta exijentziak burutzeko? Zerren zain zaudete?
Mikel Egibar preso zizurkildarraren senideek istripu larri bat pairatu dute
Mikel Egibar euskal presoaren bikoteak eta seme-alabek istripu larri bat pairatu dute, bisitatik bueltan zetozela. Mikel Egibar zizurkildarra da eta Zuerako espetxean aurkitzen da egun. Istripua gaur eguerdian gertatu da, Zaragoza inguruan. Kamioi batekin izan dute istripua eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik.
Hirurak ospitalean aurkitzen dira. Bikotea eta hamalau urteko semea Zaragozako Klinikan aurkitzen dira; eta hamabi urteko alaba Miguel Servet ospitalean aurkitzen da. Bikoteak eta semeak jasan dituzte istripuaren ondorio larrienak; larri daude, baina, egonkor. Alaba ere egonkor dago.
Sakabanaketa politikak 2012. urtean eragin duen bederatzigarren istripua da honakoa. " Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio larriak izan dituena gainera. Ezin dugu horrela jarraitu, senideok gure bizitza etengabe arriskuan jartzen dugu, eta kasu honetan argi erakusten du sakabanaketak ez duela inor kanpoan uzten, ezta umeak ere", salatu du Etxerat elkarteak.
Guzti hau salatzeko eta ardurak eskatzeko bihar bertan larritasunezko prentsaurreko bat eskainiko du Etxerat elkarteak, Bilboko Abando Hotelean, 11:00etan.
Sakabanaketarik ez!
Preso eta iheslariak herrira!
Subscribe to:
Posts (Atom)