tag:blogger.com,1999:blog-24423273947686901062024-02-19T08:42:13.943+01:00Algortako HerriraAlgortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.comBlogger681125tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-67236295222932315852013-10-03T17:08:00.000+02:002013-10-03T17:09:49.642+02:00Kalean dira Oskar Sanchez eta beste 13 atxilotu

Argazkian, Roberto Noval
zigarro bat askatasunean gozatzen, atzean Oskar Sanchezek bere amarekin
hitz egiten duen bitartean / © Bilboko Sortu.

Oskar Sanchez 24 urteko itzubaltzetarra, dagoeneko kalean da, lagun eta senideekin, Ukberri.net agerkariak baieztatu duenez. Berarekin batera, Roberto Noval eta Herriraren aurkako sarekadan
atxilo hartutako beste 12 pertsona kalean utzi ditu Eloy Velasco
Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Aretoko epaileak, 15:15ak aldera.
Haietako lauri askatasun baldintzatua emateko 20.000 euroko fidantza
bana ezarri die. Auzitegiko iturrien arabera, Jon Garai, Nagore Garcia,
Manu Ugartemendia eta Jesus Mari Aldunberri lirateke horiek, nahiz eta
abokatuek baieztatzerik izan ez duten. 14 lagunek hamabostero sinatu
beharko dute, ezin izango dute Estatu espainoletik irten, pasaportea
kendu egingo diete eta debekatu diete "ETAko presoak kontrolatzeko zein
terrorismoa goratzeko jardueretan parte hartzea". Guztiak auziperatu
ditu Velascok, erakunde armatuko kideak izan, finantziazio ilegala
burutu eta terrorismoa goratu dutelakoan.

Deklarazioak
goizeko 9:30ean ziren hastekoak, baina Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko
epaileak beranduago galdekatzen hasi da eta 18 atxilotuetatik 14 hartu
ditu bazkaltzeko etenaldia egin arte. Atxilotuen senide, lagun eta
auzokideekin batera, Amaiurreko diputatuak izan dira auzitegiaren
aurrean, zain. Sanchez eta galdekatutako beste kide guztiek ukatu egin
dituzte euren aurkako akusazioak. Itzubaltzetarra, Eneko Ibarguren,
Imanol Karrera eta Ekain Zubizarretaren kasuetan Miguel Angel Carballo
fiskalak berak aske uzteko eskatu du. Epaileak atxilotuetako hamar libre
uztea erabaki du azkenean, eta beste lauri bermea jarri die. Ibon
Meñika, Ane Zelaia, Gorka Gonzalez eta Jose Antonio Fernandez
17:00etatik aurrera eroango dituzte epailearen aurrera. Velascok talde
armatuko kideak izatea, talde armatua finantzatzea eta terrorismoaren
goratzea leporatu zien Herrirako kideei. Erakundearen jardueren etena
berretsi du epaileak. Epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta
Askatasuna erakunde ilegalizatuen jarraipentzat jo du Herrira
mugimendua.

Auziaren sekretua atzo bertan behera utzi ostean, eta atxilotuak
komunikazio egoeran egonda, abokatuak izan dira auziperatuekin
galdeketetan. Atzo eta herenegun ere, Guardia Zibilaren Tres Cantos
komisarian izan ziren. Orduan deklaratzeari uko egin ziotenHerrirako
kide guztiek, trato "zuzena" jaso zutenek. Bitartean, Uribe Kostan eta
Euskal Herrian jarraitzen dute atxilotuen, Herriraren eta euskal presoen
aldeko mobilizazioek.

Aiert Larrarte abokatuak zabaldu zuenez, atxilotuak "ongi, atseden
hartuta eta lasai" izan dira. Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu
itzubaltzetarra astelehenean goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten
Hernanin, Herrirak bertan duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han
izan zuten, guardia zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Egun
horretako iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna
Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere
mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.
Asteartean, berriro ere Itzubaltzeta / Romon, 400 lagun batu ziren eta
atzo beste 300. gaur ere manifestazioa izango da 20:00etan, Itzubaltzeta
/ Romoko Kolas plazatik.

Mobilizazioak:

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek Herrira
herri-mugimenduaren aurkako operazio judizial, polizial eta mediatikoa
arbuiatzeko eta, gaurdaino bezala, Herrirarekin izandako harremanei
eutsiko dietela jakinarazteko agerraldia eman zuten atzo.
Prentsaurrekoan mobilizazio bateratuak iragarri zituzten ostiral
honetarako, urriak 4, eguerdiko 12etan lantoki eta herrietan.
Horrenbestez, eskualdean, Erandio, Getxo zein Sopelako udaletxeen
aurrean; eta Leioako Bulebarrean egingo dituzte ordu erdiko
kontzentrazioak, Eskumaldeko LABek zehaztu duenez. Gainera
arratsalderako zenbait mobilizazio izango dira eskualdean. Era berean
larunbaterako deituta dagoen nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute: 17:30ean abiatuko da martxa, Bilboko Casillatik.

Deialdi batzuk

Osteguna, urriak 3

· Itzubaltzeta / Romo. Manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik.

· Madril. Elkarretaratzea, 20:00etan, Puerta del Sol delakoan.

Ostirala, urriak 4

· Leioa. Elkarretaratzea, 12:00etan, Boulevard-ean.

· Neguri. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Sopela. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Erandio. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Itzubaltzeta / Romo. Mobilizazioa, 20:00etan, Kolas plazan.

· Leioa. Manifestazioa, 20:00etan, Boulevard-etik.

· Algorta. manifestazioa, 20:00etan, Telletxetik.

Larunbata, urriak 5

· Itzubaltzeta / Romo. Jende katea, 13:00etan, Kolas plazatik.

· Bilbo. Nazio manifestazioa, 17:30ean, Casillatik.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-16344432928041865702013-10-03T11:36:00.000+02:002013-10-03T11:36:26.208+02:00Algortan ere izango da mobilizazioa bihar

Eguerdian, elkarretaratzea izango da 12:00etan, udaletxe aurrean, euskal gehiengo sindikalak deituta. Iluntzerako, berriz, mobilizazioa deitu du Algortako Herrira bilguneak, 20:00etan, Telletxe plazan.

Gaur goizeko 9:30etik aurrera, Oskar Sanchez Setien itzubaltzetarra eta Herriraren kontrako operazioan
atxilotutako beste 17 lagunek deklaratzen hasi behar zuten Madrilen. Baina, oraindik, horren berririk ez daukagu. Eloy
Velasco epaileak hartuko ditu Espainiako Auzitegi nazionaleko 6.
Aretoan, talde armatuko kideak izatea, talde armatua finantzatzea eta
terrorismoaren goratzea leporatuta. Orduan libre uztea ala espetxeratzea
erabaki beharko du. Epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta
Askatasuna erakunde ilegalizatuen jarraipentzat jo du Herrira
mugimendua. Auziaren sekretua bertan behera utzi ostean, Velasco atzo
zen defentsa abokatuei sumarioaren liburukiak ematekoa. Izan ere,
komunikazio egoeran egonda, abokatuak gaur izango dira
auziperatuekin. Atzo eta herenegun ere, Guardia Zibilaren Tres Cantos
komisarian izan ziren. Orduan deklaratzeari uko egin zioten Herrirako
kide guztiek, trato "zuzena" jaso dutenak. Bitartean, Uribe Kostan eta
Euskal Herrian jarraitzen dute atxilotuen, Herriraren eta euskal presoen
aldeko mobilizazioek.

Itzubaltzeta / Romon, atzoko
manifestazioaren ostean, Oskar Sanchezen senideak, lagunak eta hainbat
auzokide hasi ziren prestatzen Madrilerako bidaia, nobedadeak ahalik eta
gertuen ezagutzeko eta Sanchezekin egon ahal izateko. Horrekin batera,
gazte itzubaltzetarraren amak mezua luzatu zien plazan bildutakoei.
Herenegun bezala, eskerrak eman zizkien egun zail hauetan sendiak jaso
duen laguntasuna, babesa eta maitasunagatik. Harro agertu ziren
Oskarrekin eta egundoko lagun eta lankide dituela berretsi zuten.

Deialdi batzuk:

Osteguna, urriak 3

· Itzubaltzeta / Romo. Manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik.

· Madril. Elkarretaratzea, 20:00etan, Puerta del Sol delakoan.

Ostirala, urriak 4

· Leioa. Elkarretaratzea, 12:00etan, Boulevard-ean.

· Neguri. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Sopela. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Erandio. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

. Algorta. Mobilizazioa, 20:00etan, Telletxe plazan.

· Itzubaltzeta / Romo. Mobilizazioa, 20:00etan, Kolas plazan.

· Leioa. Manifestazioa, 20:00etan, Boulevard-etik.

Larunbata, urriak 5

· Itzubaltzeta / Romo. Jende katea, 13:00etan, Kolas plazatik.

· Bilbo. Nazio manifestazioa, 17:30ean, Casillatik.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-27800303038002684762013-10-02T15:45:00.002+02:002013-10-02T15:45:22.783+02:00Herrirako kideen atxiloketa salatuko du ostiral eguerdian euskal gehiengo sindikalak

Gaur, 18:30ean, Etxe Merkean jarri du hitzordua
Itzubaltzetako Herrira bilguneak, ostiral eta larunbateko mobilizazioak
prestatzeko. Gaur ere manifestazioa izango da, 20:00etan, Kolas plazatik
abiatuta. Algortako Herrira bilguneak deialdi horrekin bat egin du eta
herritarrak bertan parte hartzera deitzen ditu.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazio judizial, polizial eta mediatikoa
arbuiatzeko eta, gaurdaino bezala, Herrirarekin izandako harremanei
eutsiko dietela jakinarazteko agerraldia eman dute. Prentsaurrekoan
mobilizazio bateratuak iragarri dituzte ostiral honetarako, urriak 4,
eguerdiko 12etan lantoki eta herrietan. Horrenbestez, eskualdean,
Erandio, Getxo zein Sopelako udaletxeen aurrean; eta Leioako Bulebarrean
egingo dituzte ordu erdiko kontzentrazioak, Eskumaldeko LABek zehaztu
duenez. Era berean larunbaterako deituta dagoen manifestazio nazionalean
parte hartzeko deia luzatu dute: 17:30ean abiatuko da martxa, Bilboko
Casillatik.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-46658075100419649852013-10-02T15:34:00.001+02:002013-10-02T15:34:16.995+02:00Deklaratzeari uko egin diote Oskar Sanchez eta gainontzeko atxilotuek

Argazkian, atzoko manifestazioa
Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik
bederatzik uko egin diote gaur goizean Guardia Zibilen aurrean
deklaratzeari: Amaia Esnal, Ekain Zubizarreta, Jesus Mari Aldunberri,
Eneko Ibarguren, Jose Antonio Fernandez, Roberto Noval, Ibon Meñika,
Beñat Zarrabeitia eta Oskar Sanchezi; azken hori, Itzubaltzeta / Romoko
24 urteko laguna. "Berria" egunkariak zehaztu duenez,
atzo gauean deklaratu behar zuten Guardia Zibilaren aurrean, Nagore
Garcia, Manu Ugartemendia, Fran Balda, Jon Garai, Sergio Labaien, Imanol
Karrera, Eneko Villegas, Gorka Gonzalez eta Ane Zelaia, baina horiek
ere hitz egiteari uko egin zioten. Sumarioa gaur goizean ireki
dutela-eta abokatuak Espainiako Auzitegi Nazionalera joan dira epaileak
atxilotuei zehazki zer leporatzen dien jakitera. Bihar 09:30ean hasiko
dira deklaratzen Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean,
iturri judizialek jakinarazitakoaren arabera, eta arratsaldera arte
luzatuko da. Inkomunikatuta ez dauzkatenez, gehienez ere 72 ordura luza
dezake Guardia Zibilak atxiloaldia. Gainera, dei baterako eskubidea dute
atxilotuek, baina guardia zibilek berek deitu zieten senideei
atxilotuta zeuzkatela esateko. Aiert Larrarte abokatuak Euskadi Irratian hitz
egin du eta adierazi du egoerarekin "kezkatuta", baina atxilotuak "ongi,
atseden hartuta eta lasai" daudela.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-79998573147849200522013-10-02T12:19:00.001+02:002013-10-02T12:24:39.204+02:00Auzokideek emandako elkartasuna eskertu dute Oskar Sanchezen senideek

Argazkian, atzoko manifestazioa Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Bart gaueko 9ak aldera hasi dira deklaratzen Guardia Zibilaren aurrean Herrirako 18 kide atxilotuak. Agerraldia Madrilgo Tres Cantos komisarian izan da eta inputatuek konfiantzazko abokatua izan dute alboan. "Busturialdeko Hitza" aipatuz Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez, Nagore Garciari, Manuel Ugartemendiari, Gorka
Gonzalezi, Ane Zelaiari, Francisco Baldari, Jon Garairi, Sergio
Labaieni, Imanol Karrerari eta Eneko Villegasi galdeketa egitea zeukaten
aurreikusita. "Biharko egunean [gaur, asteazkena] zehar, Oskar deklaratuko
duela jakin izan dugu" esan zieten Itzubaltzetako Herriraren kideek Oskar
Sanchezen alde atzo iluntzean manifestatu ziren 400 pertsonei. Aurretik
zabaldu bezala, atxilotuak bihar pasako dira Eloy Velasco
epailearen aurretik, "egun horretan amaitzuko baita legeak ezartzen duen
72 orduko gehienezko epea". Herrirak gatibu itzubaltzetarraren senideek
eta gertuko lagunek emandako mezua ere zabaldu zien plazan batutakoei:
"gure eskerrik beroenak, zuei, guztioi, itzelak zarete eta ematen
diguzuen elkartasun eta indar honekin muga guztiak apurtuko ditugu”.
Horrekin batera, gaurko eta datozen egunetarako mobilizazio gehiago
iragarri dituzte.

Herriraren arabera, "anitzak izan dira euskal
preso eta iheslari politikoen alde buruturiko ekimenak eta Euskal
Herriak jasan duen eraso berri hau borroka horretan jarraitzeko beste
arrazoi bat besterik ez da. Argi utzi dute herri honek egunero erakusten
duen elkartasunak urduri jartzen dituela eta beraien urduritasunak gora
egingo du, mantentzen duten blokeoa apurtu arte", ohartarazi zutenez.

"Herrira herri izaera duen mugimendua izan da jaiotzetik eta heldu da
ordua tantaz tanta itsasoa sortzeko. Heldu da herri gisa erantzuteko
ordua. Horretarako, hainbat ekimen egingo ditugu", iragarri zuten euskal
presoen aldeko militanteek. Hasteko, gaur eta bihar, "Oskar
eta besteak libre egon arte", manifestazioa izango da azken egunotako
ordu eta leku berean, 20:00etan, Kolas plazatik. Ostiralean, ordea, auzo
eta herri guztietan ekimenak izango direla aurreratu dute. Azkenik,
larunbat goizerako, 13:00etan "Itzubaltzetako herri osoa piztuko duen
ekimenara gonbidatu" dituzte auzokideak. "Giza kate erraldoia" osatuko
dute preso eta iheslari politiko guztien eskubideen alde, Aurrezki
Kutxa, Gobelondo eta Kalamua kaleetatik. Arratsean Bilbon izango da nazio manifestazioa, 17:30ean Casillan abiatuko dena.

Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu itzubaltzetarra astelehenean
goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan duen
bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia zibilek
lokala miatzen zuten bitartean. Egun horretako iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.

18 atxilotuei ETAko kideak izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatzen dizkie Velasco epaileak.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-70208175295580688732013-10-01T16:58:00.001+02:002013-10-01T17:08:22.709+02:00Oskar Sanchez eta beste atxilotuak etzi eramango dituzte epailearengana

Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu
itzubaltzetarra eta Herrirako kidea etzi goizean, osteguna, eramango
dute epailearen aurrean deklaratzera, konfiantzako abokatuak lagunduta, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez.
Sanchezekin batera, Herriraren aurkako polizia-operazioan
atxilotutako beste 17 pertsona ere eramango dituzte Eloy Velasco
epailearengana, Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek
albiste-agentziei adierazi dietenez. Gauzak horrela, Guardia Zibilak
gehienezko 72 orduko atxiloaldia agortuko du Herrirako kideekin.
Bitartean, Sanchez Guardia Zibilak Madrilgo Tres Cantos herrian duen
Komandantzian dago, komunikazio egoeran. 18 atxilotuei ETAko kideak
izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea
leporatzen dizkie Velasco epaileak. Arratsaldeko 8etan, Sanchezen aldeko
manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik.

Itzubaltzetarra
atzo goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan
duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia
zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Atzo iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-1718241003594051652013-10-01T16:30:00.000+02:002013-10-01T16:30:00.585+02:00Larunbatean danok Bilbora!

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-85909196828930509902013-10-01T16:09:00.002+02:002013-10-01T16:09:30.998+02:00Gaur danok Itzubaltzetara! Oskar eta besteak askatu!

Kartela jaitsi eta zabaldu! (jpg)Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-3119552219169171062013-10-01T16:00:00.002+02:002013-10-01T16:27:48.871+02:00Tantaz tanta, euskal presoen eskubideen alde. Tantaz tanta, konponbidearen alde

Argazkian, gaur Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldi jendetsua / cc-by Ukberri.net

Prentsaurreko honetan agertzen garen alderdi
politiko, sindikatu eta erakunde sozialok iritzi publikoari helarazi
nahi diogu Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioari
buruzko iritzi bateratua, batetik, eta gertakari hori dela-eta
elkarrekin emango dugun erantzunaren berri, bestetik.

Hasteko aipatu beharra daukagu hemen bildutako erakundeok Herrirarekin
normaltasunez ditugula harremanak, eta horri eutsi egingo diogula. Asko
partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen
zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste
militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten
digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen
senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Halaber, ez dugu ezkutatu
nahi beldur garela azken orduotan egoitza polizialean jaso dezaketen
tratua medio.

Erabat arbuiatzen dugu ekintza judizial, polizial eta mediatiko hau
gidatu duen erabaki politikoa. Izan ere, erabaki honek eskubide eta
askatasun demokratikorik funtsezkoenak urratzen baititu. Herrira gurean
erakunde aski ezaguna dugu: bere ekintza publikoa da; gure inguruko
erakunde sozial eta politiko asko eta askorekin dago harremanetan, eta
haiekiko lankidetza bilatzen du; bere ekimen guztiek hiru ezaugarri izan
dituzte, eta uneotan ezinbestekoa da horiek nabarmentzea: baketsuak
izan dira, elkar ulertuz pluraltasuna izan dute helburu, eta betiere
giza-eskubideen defentsa izan dute ardatz.

Horrenbestez, guretzat begi-bistakoa da bidegabekeria honek helburu
politiko bat, edo hainbat, duela. Lehena, ageri-agerikoa, euskal preso
politikoen eskubideen defentsa kriminalizatzea. Noiz, eta
argitaratzekotan denean espainiar estatuak presoekiko ezarri duen
zigorren luzapen krudelari buruzko epaia. Kriminalizazioa medio
espainiar gobernuak aldez aurretik zuritu nahi du bere jokabidea,
giza-eskubideen auzitegi europarrari kargu hartuko bailioke
estatu-arrazoiaren aurkako

epai bat emanez gero.

Bigarrenik, operazio honekin sine die luzatu nahi dute itun
antiterroristaren aro politikoa, hots, makrosumario eta ilegalizazioek
markatu duten aroa. Gure herriko esparru zabal baten lan politikoa
eragoztea da xedea, hark irtenbideen aldeko jarrera izanagatik, ataka
antirrepresiboan kateatuta gera dadin eta bere garapena galarazte
aldera. Horixe da estatuaren “immobilismo” delakoaren helburua: Euskal
Herrirako agenda bakarra aparatu guztien mobilizazio itsua da:
errepresiboak, judizialak, instituzionalak nahiz komunikabideetakoak.

Hirugarrenik, nabarmena iruditzen zaigu makrooperazio honen keaz estali
nahi dituztela egun espainiar gobernuan dagoen alderdiak dituen konta
ezineko arazoak, esaterako, bi besterik ez aipatzearren, ustelkeria
kasuak edota erabakitzeko eskubidearen aldeko erreibindikazio nazionalak
gori-gori egotea. Ideia honen isla biribila da zein unetan datorren
operazio hau, hain zuzen gobernuak justiziak erreklamatutako
torturatzaileak atxilotzea ukatu duenean.

Laugarrenik, uste dugu era honetako operazioekin saiatzen ari direla
presoen auzia gutxi batzuen arazo bihurtzen. Horregatik, gogoratu
beharra daukagu hemen bildu garen erakundeok preso eta errefuxiatuekiko
eskubideekin zalantzarik gabeko konpromisoa hartu dugula, eta konpromiso
horri ez diogula amore emango, estatua setaz saiatuagatik ere. Hain
zuzen, operazioa nolabait gure aurka ere badoa, eskubide horien
defentsan Herrirarekin lanean ari izan baikara azken aldion.

Horregatik, sinetsita gaude erantzun zabal eta irmoa bultzatu behar
dugula bidegabeko operazio honen aurka. Atzo goizetik bertatik erantzuna
emateko dozenaka ekimen izan da gure herrietan eta eskualdeetan.
Horiekin batera, hemen gauden antolakundeok iragartzen dugu Bilbon
manifestazio nazionala izango dela datorren larunbatean, urriak 5,
arratsaldeko 5.30etan, Casillan hasita. Gure helburua da espainiar
estatuari helaraztea euskal jendarteak bidegabekeria hauekiko duen
sentipena, eta gure elkartasuna adieraztea atxilotuekin, berehala libre
utz ditzatela exijituz.

Ekitaldia deitzen dugun erakundeok lan egingo dugu mobilizazio honek
aste honetan babesik zabalena izan dezan. Hots, lan egingo dugu Herrirak
egiten duen gisan, “Tantaz tanta”, guztion eskubide eta askatasunen
defentsan elkar ulertzeko ahaleginez.

Deitzaileak:

Alternatiba

Aralar

Askapena

Bai Euskal Herriari

Behatokia

Bilgune Feminista

CGT

Egiari Zor Fundazioa

EHNE

EILAS

ELA

Eleak mugimendua

Elkartzen

EPPK bitartekaritza

Erabaki

Ernai

ESAIT

ESK

Eskubideak

Etxerat

Euskal Herrian Euskaraz

Eusko Alkartasuna

Ezker Batua

GITE-IPES

Gorripide

HIRU

Ikasle Abertzaleak

Joxemi Zumalabe Fundazioa

Komite Internazionalistak

LAB

Sare antifaxista

Sortu

Taupaka, sortzaileon elkartea

Torturaren Aurkako Taldea

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-73263390672894822152013-10-01T12:14:00.000+02:002013-10-01T12:14:30.198+02:00Ehunaka auzokidek eskatu du askatasuna Oskar Sanchezentzat Itzubaltzetan

Argazkian, dozenaka lagun manifestazioaren ostean atzo Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Herrira euskal
preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa
agindu, eta 18 pertsona atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak. Oskar Sanchez Setien gazte itzubaltzetarra da Herrira mugimenduaren aurkako sarekadan
atxilotutako 18 pertsonetako bat. Sanchez abokatua da
eta arlo juridikoan egin izan du lan Herrirarentzat. Guztiak komunikazio egoeran daude eta atxilotu dituztenetik 72 ordutara konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukera izango dute eta Auzitegi
nazionalera eramango dituzte, Itzubaltzeta / Romoko Herrira taldeak
jakinarazi duenez. Adierazpenak 620 auzokide batu zituen "Elkartasuna ez
da delitua! Oskar eta besteak askatu!" lelopeko martxaren ostean egin zituzten. Erandion ere, sarekadaren aurkako eta atxilotuen aldeko
elkarretaratzeak egin zituzten. 60 lagun mobilizatu ziren Altzagan eta
beste 25 Astrabuduan. Datozen ordu eta egunotan, mobilizazio gehigotara
deitu dute. Gaur,
20:00etan manifestazioa izango da Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik
eta ondoren batzarra egingo dute. Mobilizazio hori egunero egingo dute,
Oskar Sanchez eta beste atxilotuak Guardia Zibilaren esku egon bitartean.
Azkenean, larunbatean nazio manifestazioa izango da Bilboko Aita
Donostia plazatik abiatuta, 17:30ean. Ernaik UK Martxaren egitaraua
moldatuko du.

Herriraren jarduera, bi urtez etenda

Herrirak bere maitasuna agertu zizkien atxilotu guztiei, haien senideei
eta gertukoei eta bereziki, Oskar militantziakide eta lagunaren
senideei besarkadarik handi eta beroena bidali zieten. Gogoratu dutenez,
Herrira mugimendua orain bi urte sortu zen, eta bere ibilbide osoan
zehar preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean ibili da. Atzokoan, berriz, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten
Herrirakideek auzotarren aurrean: Euskal Herriko plaza eta kaleek
entzungo dituzte gure errebeindikazio legitimoak.
Beranduago jakin zen Eloy Velasco epaileak bi urtez eten duela Herriraren
jarduera.

Itzubaltzeta / Romon ohartarazi zutenez, atzoko bezalako operazio
polizialek ez dute lortuko preso eta iheslari politikoen eskubideen
aldeko borroka ezerezean uztea. Ez dute lortuko elkartasuna debekatzea. Baieztatu zutenez, azken preso politikoa kalean egon arte, azken errefuxiatu eta iheslaria
etxean gertukoekin izan bitartean, herri honetan eta auzo honetan haien
eskubideen aldeko borroka izango da. Ez ditugu inoiz bakarrik utziko.

OHARRA: Oskar Sanchez Setien atxilotua itzubaltzetarra da eta ez
algortarra, Facebook-en adierazi bezala. Hainbat urteetan,
baina, abokatuak bizitza soziala egin du Algortan. Barkamena eskatzen
diegu Sanchezen senideei, gertukoei eta irakurle guztiei

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-59338357358276208162013-09-30T12:22:00.000+02:002013-09-30T12:22:00.154+02:00Herriraren aurkako sarekada ari da bururatzen Guardia Zibila

Guardia Zibilak Herrira presoen aldeko plataformaren aurka sarekada du zabalik gaur goizetik. Benemeritak Bilboko, Hernaniko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan sartu da eta gutxienez 15 pertsona atxilotu dituzte, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak esan duenaren arabera. Bilboko Eusko Alkartasuneko egoitzan ere sartu dira guardia zibilak, akatsez edo. Oraindik ez dago argi nortzuk diren atzemandakoak, baina, EFE agentziaren eta "Berria" egunkariaren arabera , orain arte atxilotutakoen artean Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Ibon Meñika eta Roberto Noval daude. Polizia operazioa Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta abiatu du Guardia Zibilak, 10;45ean, Herrira legez kanporatutako Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren ondorengoa ote den aztertzeko ikerketa baten baitan. Hain zuzen ere, plataforma horrek presoen alde egindako omenaldien harira etorri ei da operazioa. Epaileak Twitterreko 32 profil, Facebookeko 125 eta 38 wegbune ixtea eta plataformaren diru kontuak blokeatzea ere agindu du.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-26685752280173172312013-09-26T16:13:00.000+02:002013-09-26T16:17:19.579+02:00Josu Rodriguezen urtebetetzea. Zorionak!

Josu Rodriguez Mallabiarrena "Nekora" euskal preso politikoaren urtebetetzea izango da astelehenean, irailak 30. Gazteak 28 urte egingo ditu.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, zorionak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Josu eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbidea:

Josu Rodriguez Mallabiarrena

C.P. Soria

Pza. Marqués del Saltillo, 1

42071 Soria (Soria)

Josu askatu!

Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-27859712825546439972013-09-26T09:46:00.003+02:002013-09-26T11:28:01.900+02:00Urriaren 17an kalera irtengo da Jagoba Terrones

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Jagoba Terrones Arrate Berangoko euskal preso politikoa eta Algortako bizilaguna urriaren 17an aterako da Castellon II espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta Auzitegi Gorenak zigorra berretsi egin zuen, 2009ko urriaren 16an. Egun horretan atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Ondoren, Castellon II espetxera eraman zuten.

Herrian bat gehiago!

Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-55237497050101223512013-09-25T17:04:00.001+02:002013-09-25T17:14:33.911+02:00Iraileko Azken ostirala: "Jose Luis eta Maite libre! Epaiketa politikorik ez!"

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Algortako Herrira bilgunearen gonbitea onartuz, Libre Getxon ekimenak luzatu du kontzentraziorako deialdia. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-30717658145730661222013-09-25T16:51:00.002+02:002013-09-25T16:53:52.071+02:00Libre Egunera joateko autobusak izango dira eskualdean

Datorren
urriaren 14tik aurrera, Xabier de la Maza Peña gazte gorliztarra
epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean beste 39 neska-mutilekin
batera. Bakoitzarentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak,
Segi gazte erakunde ilegalizatutako kideak izatea egotzita. Horretaz
gain, urriaren 17an abiatuko dute "herriko tabernen" auzia: 36 akusatuen
artean dira Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun
Barbarias urduliztarra. Hainbat urtez Getxoko Udalean lan egin eta PPk
bertatik kaleratu nahi izan zuen Sabin del Bado sondikarra ere
auziperatuta dago sumario honetan.

Igande honetan, irailak 29, Libre
Eguna egingo dute Lekeition, urrian hasiko diren makroepaiketetan
auziperatutakoak antolatuta. Bertara joateko, eskualdetik autobusak
izango dira: besteak beste, goizeko 9etan aterako da Algortako Telletxe
kaletik eta 20:30ean bueltatuko da Lekeitiotik. Abian kultur Elkartean
izena eman daiteke.

Jose Luis, Maite eta beste guztiak libre!

Epaiketa politikorik ez!

Eman zure atxikimendua libre.epaiketarikez.org webgunean.

Libre Getxon ekimenaren webgunea: libregetxon.wordpress.com

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-7659685579308859062013-09-16T18:32:00.003+02:002013-09-16T18:32:59.632+02:00Herrirak gizartea tantaz tanta aktibatu nahi du, eta Bilbon urtarrilaren 11n itsasoa osatzera deitu du

Larunbat arratsaldean, Iruñean, Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldian, Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurkako Herritarron Epaia eman zuen aditzera.
Koaderno handi honek 80 herri baino gehiago bisitatu ditu uda honetan, herritarren ekarpenak eta herri honen gehiengo politiko, sindikal eta sozialarenak jasotzeko. “Hauxe da Europara igorriko dugun epaia: giza eskubideak, konponbidea, bakea; hau da, 197/2006 doktrina berehala indargabetu dezatela”, Herrira-ko kide Jone Galarzak eta Egoitz Luisak azaldu zutenez.

Herritarron Epaiak hainbat ekarpen jaso zituen ekitaldian, besteak beste Martina Anderson, Mark Demesmaeker, Tatjana Zdanoka eta Iñaki Irazabalbeitia europarlamentarioena, mezu bat bidali baitzuten Bruselatik.
Carlos Olalla aktore madrildarrak eta Maite Bidarte kazetari nafarrak aurkeztu zuten ekitaldia, eta unerik hunkigarrienetako bat Etxerateko Idoia Mujikaren mintzaldia izan zen; izan ere, presoen eta haien senitartekoen giza eskubideak aldarrikatu zituen, bai eta “bizitzeko eskubidea eta bakean bizitzeko eskubidea” ere. ”Zuen sostenguari eta elkartasunari esker jarraitu dugu arnasa hartzen -esan zuen-, baina orain garaia da harlauza astun hau gainetik kentzeko, eta denok norabide berean bultza egiteko eskatzera etorri gara”.

“Tantaz tanta itsasoa gara”

Ekitaldiaren bigarren zatian, Gotzon Sanchez aktoreak eta Miren Amuriza bertsolariak azaldu zuten zein den Herrirak hurrengo hilabeteetan abian jarriko duen dinamika. Haiek adierazi zutenez, euskal gizartean adostasuna dago salbuespen neurriak atzean utzi beharraz, eta hemendik aurrera garbi dugu zein den gure egitekoa: milaka pertsona horiek aktibatzea Madrileko eta Parisko immobilismoa gaindituko duen masa ekintza sozial baten bitartez.

Horretarako, Herrirak sektore sozial guztien inplikazioa bilatuko du, eta larunbateko ekitaldia filosofia berri horren adibidea izan zen, arte eszenikoen munduko aportazioak, musikaren arlokoak nahiz kirolaren arlokoak bildu dituelako… Une gorena amaierakoa izan zen, Anaitasuna kiroldegian zeuden guztiek batera kantatu dutenean “Give peace a chance” abestiaren bertsioa, Vendetta taldearena.

Une horretan aurpegi ezagun asko ikusi genituen agertokian: Angeles Iztueta, Iñaki Goioaga, José Navas, Javier Madrazo, Bakartxo Ruiz, Miren Aranoa, Tasio Erkizia, Pernando Barrena, Martxel Toledo, Ainhoa Etxaide,Txerra Bolinaga…

Urtarrilaren 11n Bilbon

Dinamika berriaren abiapuntua, Herrirak urtarrilaren 11n Bilbon eratu nahi duen “itsasoa” izango da; horretarako, “gutako bakoitza ur tanta ezinbestekoa izango da”, Gotzon Sanchezek eta Miren Amurizak azaldu zutenez. “Eremu publikoaren okupazioa izango da, inoizko handiena Euskal Herriko historia hurbilean, eta, une jakin batean, denok gora begiratu eta gure tanta zerurantz altxatuko dugu. Eta orduan itsasoa izango gara, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsasoa”.

Horrez gainera, iragarri zuten gaixo dauden presoen askatasunaren aldeko jardunaldiak egingo direla Ipar Euskal Herrian azaroaren azken astean zenbait mobilizaziorekin batera. Era berean, abenduaren 7an, Durangoko kaleetan olatu erraldoia osatzeko deialdia egin zuten, Bilboko itsasoaren proba-saio orokorra, alegia. Eta abenduaren 10ean jardunaldi batzuk hasiko dira Iruñean, sakabanaketari eta espetxeetan gertatzen diren giza eskubideen kontrako urraketei buruzkoak.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-59482734762704725052013-09-09T11:19:00.000+02:002013-09-09T11:19:27.005+02:00Salbuespen neurrien aurkako giza olatu erraldoia sortu du marea urdinak Donostian

197/2006 doktrinaren aurkako aldarriarekin bete zen atzo Donostiako Boulevard-a. Boga egin ondoren, Herrirak gune propioa ireki zuen Trinitate Plazan eta giro bikainean igaro zen arratsaldea.

Hona hemen Herrirak zabaldutako idatzia:

Itsasoaren aurka lanean aritu dira gaur traineruak Donostian, eskuz esku, arraunak astinduz, talde lanean, ahalegin betean, helburua lortu asmoz. Guztia eman dute Badian, kaitik zetorren kolore festa eta animoen bultzada sentituz. Arraunaren metafora, ezin egokiagoa da, Euskal Herrian bake eta konponbide eszenatoki bat lortzeko ditugun erronkei heltzeko norabidean.

Izan ere, talde lana, ahalegin betea eta jendartearen inplikazioa ezinbestekoa izango da indarrean dagoen espetxe politikarekin amaitzeko. 197/2006 doktrinarekin amaitu dezakeen epaiaren zai gaude, baina Estrasburgotik etorriko den ebazpenaren gainetik, giltza gure eskuetan dago. Herritarrok izan behar dugu protagonista, gure jarduna ezinbestekoa izango da gauzak aldatzeko. Guztion artean, talde lanean, elkar lagunduz, enpatia izanez, galdera berriei erantzun berriak eskainiz.. lortuko dugu!

Jendartea, bere osotasunean, egun indarrean dagoen eskubide urraketa gaindituko duen olatuaren protagonista eta bultzatzaile nagusia behar du. Garaipen kolektibo baten bidean irmoki jarriko gaituen olatu herritarra. Salbuespen neurrien amaiera, espetxe politikaren Karenteko aldaketa, giza eskubide guztien eskubidea eta konponbidea eta bakearen eraikuntza definitiboa ekarriko duena.

2013 urtean eta Europar Batasunaren testuinguruan, ez da onargarria euskal preso politikoek pairatu behar duten egoera. 197/2006 doktrina aplikatuta daukatenen kasuan, Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratuz gainera. Baina ez hori bakarrik, ez da inolaz ere onargarria sakabanaketak istripuak eragiten jarraitzea edo Pablo Gorostiagak eta bere familiak pairatu behar izan duen egoera, justiziarik gabekoa, sumingarria eta krudela.

Espainia eta Frantziako gobernuek itxikeria nabaria erakusteaz gain, giza eskubideak larriki urratu eta ondorio lazgarriak dituzten salbuespen neurriak mantentzearen aldeko hautua egin dute, euskal jendartearen bake eta konponbide nahiari muzin eginez. Baina, posible da egora hori aldatzea. Eta aldaketa hori ez da zerutik etorriko, euskal jendartearen baitan sortutako indar metaketa, ilusioa eta lan determinazioaren eskutik baino.

Ezinbestekoa da Euskal Herriko bizitza sozial guztia blaituko duen olatua sortzea. Euskal jendarteak, bere osotasunean eta sentsibilitate ezberdinak barnebilduz, erronka kolektiboa du: 197/2006 doktrina bezalako neurriekin amaitzea. Beraz, goazen guztiok gure arrauna hartzera eta bake eta konponbidearen alde boga egitea. Asko entrenatu beharko dugu, saio asko egin beharko ditugu, bidetik gero eta taldekide gehiago batu beharko ditugu eta gure indarretan sinetsi beharko dugu

Horregatik, gaur, Donostiatik datorren larunbatean, irailak 14, Iruñeko Anaitasuna Pabiloian egitekoa den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, euskal jendarteak bere historia idatzi behar du, bere eskuekin, eta hori da Herritarron Epaia bezalako ekimenen izpiritua. Ez gara ametsetaz ari, kimeretatik urruti gaude eta ez dugu ezinezkoetan sinisten. Oso argi dugu, gurekin, guztiekin, guztion artean, erabat posible da. Posible da… eta lortuko dugu!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-53137911774366320932013-09-09T11:08:00.004+02:002013-09-09T11:08:43.948+02:00Ehunka lagunek sakabanaketa salatu dute Laudion

Polizia autonomikoak jarritako trabak gaindituz, Aiaraldeko herriko plaza jendez lepo bete zen ostiralean salbuespeneko politika arbuiatu eta Gorostiaga sendiari babesa erakusteko. Pablo
Gorostiagarekin gertatu dena salatzeko kontzentrazioa deitu zuen Herrirak
Laudion. Liskarrak izan ziren Ertzaintzarekin Pabloren argazkia pankartan
zegoelako. Alkateak eztabaida izan zuen haiekin eta Pabloren semea
identifikatu zuten.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-6537751708878983922013-09-05T11:30:00.000+02:002013-09-05T11:37:01.110+02:00 Irailaren 14an, goazen Anaitasunera!

Bideoa ikusi eta zabaldu

Gotzon Sanchez-ek zuzendutako 197/2006 doktrinaren kontrako film
laburra. Aktoreak: Oihana Maritorena, Eñaut Gantxegi, Itziar Rekalde eta
Carlos Olalla.

Irailaren 14an, goazen Anaitasunera!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-11712144797295122902013-09-04T22:37:00.000+02:002013-09-04T22:37:33.565+02:00Sakabanaketaren amaiera eskatzeko elkarretaratzea izango da ostiralean Laudion

Espetxe politikak ez du atsedenik ematen, bere aplikaziotik eratorritako eskubide urraketa lazgarria etengabekoa baita. Horren eredu argia dira Aranjuezen dagoen Asier Aginako presoaren bi senideek pairatutako istripua –bizkarreko lesioak eragin dizkiena- eta Pablo Gorostiagak hiltzera zihoan bere emaztea azkeneko aldiz bisitatzeko aukera ez izatea. Laudioko bizilagunak, 70 urte baino gehiago ditu eta Herrera de la Manchako espetxe urrunean preso, koman zegoen bere bikotea zen Judith Uriarte bisitatu ahal izateko baimena eskuratu zuen duela astebete baino gehiago. Baina, baimen hori izan eta trasladatua izateko denbora nahikoa izan arren, Gorostiagak ezin du Judith Uriarte berriro ere bizirik ikusi ahal izan.

Gertatutakoa erabat krudela eta arbuiagarria izateaz gain, euskal jendartearen gehiengo baten bake eta konponbide nahiaren kontra jotzen du. Aginakoren senideek pairatutako ezbeharra zein Gorostiagak sufritutako egoera bortitzak, sakabanaketa politikoan dute sorburua. Giza eskubideak urratzen dituen neurri arbitrarioa da dispertsioa, euskal jendartearen baitan gehiengo zabal baten nahiaren kontrakoa eta nazioarteko hainbat eragile eta instituzioek salatutakoa. Irakurketa sinplea da, euren eskubide zibil guztiak indarrean dituzten presoen senide eta lagunek astebururo ehunka kilometro egitera behartuta egongo ez balira, istripu, zauri eta heriotza arrisku modu nabarmenean jaitsiko litzateke. Eta, Gorostiaga Euskal Herrian egongo balitz, Judith Uriarte bizirik agurtzeko aukera izango zukeen.

Sufrimendu eta eskubide urraketa guztiekin amaitzeko garaia da. Bake eta konponbidearen bidean, euskal jendartean erronka kolektibo erraldoia du begien aurrean: Sakabanaketa politikarekin behingoz amaitzea. Astebururo, milaka euskal herritarren pairatu behar duten minari, arriskuari eta giza eskubideen urraketari aurre egitea. Europar Batasunaren testuinguraren baitan, edozein oinarri etiko eta giza eskubideen aurka jotzen duen salbuespen neurri honen aplikazioa ez da onargarria. Hortaz, ezinbestekoa da, sakabanaketaren aurkako ahalik eta borondate gehien biltzea, amankomuneko lan espazioak sortzea eta bizitza soziala dagoen gune guztiak aldarri honekin blaitzea.

Horiek horrela, gertatutako salatu eta berriro ere gerta ez Darin eskatzeko, Herrirak elkarretaratzea deitu du ostiral honetan Laudion. Hitzordua 19:30ean izango da Plazan, “Sakabanaketarekin amaitu, euskal presoak Euskal Herrira” lemapean.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-11132993051188612362013-09-03T18:48:00.001+02:002013-09-03T18:48:25.877+02:00Presoen bi senitarteko zauritu aurtengo zazpigarren auto istripuan

Aranjuezko kartzelan preso den Asier Aginako durangarraren amak eta lehengusinak izan zuten auto istripua atzo, astelehena, aurrez-aurreko bisitara bidean. Ezbeharra goizeko 10etan izan zen Madrileko Guadalix de la Sierra udalerriaren parean, errepidearen estugune batean lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera zituenean. Senide biak ospitalera zuzendu ostean eta zegozkien probak egin eta gero, jasotako kolpeak eragindako lesio zerbikal eta lunbarra diagnostikatu zieten. Aurrez-aurreko bisita gabe geratu ziren eta kotxeak kalte handiak izan zituen.

Honakoa sakabanaketaren ondorioz, senide eta lagunek aurten pairatzen duten zazpigarren istripua da; 17 lagunek izan dituzte istripu hauek. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso zegoela orain ia hiru hilabete hilik aurkitutako Anjel Figueroa Fernandez algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.

Euskal preso politikoen senide eta lagunak milaka kilometro egitera behartuak direla astebururo dispertsio politikaren eraginez, Etxerat elkarteak salatu duenez. Istripuak, osasunaren hondatzea, eta 16 kasutan ere, heriotza errepidean..., hau da, egungo espetxe politikak dakarren kalte-ordaina legez dagokigun bisita eskubidea gauzatzeko. Etxeratek dispertsioan oinarritutako espetxe politikarekin bukatzea eta senide zein presoei dagozkien eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzen du.

Sakabanaketarik ez!

Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-66249723152617447782013-09-03T18:34:00.000+02:002013-09-05T18:21:04.240+02:00“Zigorren herria”: 197/2006 doktrinaren kontrako kantu bat aurkeztu dute zenbait musikarik

Kanta deskargatzeko: HEMEN

Vendetta musika taldeak, Ines Osinaga (Gose), Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Xabi Solano (Esne Beltza) kantariak lagun, 197/2006 doktrinaren kontrako kantu bat grabatu du, “Zigorren herria” izenburupean. Zuzenean aurkeztuko dute datorren irailaren 14an, Herrira-k Herritarron Epaia plazaratzeko antolatu duen ekitaldian. Kantuak John Lennon abeslariaren “Give peace a chance” du oinarri musikan, birmoldaketa Pello Reparaz-ek sortu du eta hitzak Jon Garmendia “Txuria” euskal iheslari politikoak idatzi ditu. Ipar Euskal Herrian grabatu dute, Paxkal Etxepareren estudioetan, eta Pariseko Source Mastering estudioetan masterizatu.

Abestiak irailaren 14ko ekitaldiari amaiera emango dio, hainbat musikarik eta sektore desberdinetako kidek kantatuta, dagoeneko Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango direla adierazi baitute. Ikusleek ere parte hartzea pentsatuta dago, eta irudi horiekin bideoklip bat grabatzea, Europara Herritarron Epaiarekin batera bidaltzeko.

Horretarako, Herrira-k kantua eta hitzak jasotzen dituen bideo hau zabaldu du, eta gonbita luzatzen die herritar guztiei Anaitasuna kiroldegira joateko eta abestia ensaiatzen denbora tartetxo bat emateko. Helburua 2.000 laguneko abesbatza lortzea da, errepika hau batera kantatzeko: “All we are saying is give peace a chance”.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-10285421297206330472013-09-03T18:25:00.002+02:002013-09-03T18:25:44.448+02:00Herritarron Epaiak alderdi, sindikatu eta eragile sozialen ekarpenak bilduko ditu aste honetan

Argazkian, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu"
itzubaltzetarra da egun 197/2006 doktrina ezarrita daukan eskualdeko
preso bakarra.

197/2006 doktrinaren kontrako Herritarron Epaia azken txanpan da. Aste honetan, Herrirak bi ekitaldi antolatu ditu alderdi, sindikatu eta eragile sozialen ekarpenak biltzeko. Lehenbiziko hitzordua asteazken honetan da, Bilbon, 19:00etan, Kafe Antzokian, eta bigarrena Iruñean, ostiralean, 19:00etan, Sarasate pasealekuan.

Eragile askok adierazia dute ekitaldietan egongo direla, eta haietako bakoitzaren ordezkariak bere ekarpena egingo dio Herritarron Epaiari. Bestetik, Bilboko ekitaldian 197/2006 doktrinaren kontrako film labur bat aurkeztuko da. Filmaren zuzendaria Gotzon Sanchez da, eta Oihana Maritorena, Eñaut Gantxegi, Itziar Rekalde eta Carlos Olalla madrildarra dira aktoreak. Horrez gain, Josu Bergara abeslariaren emanaldia izango dugu bertan.

Herritarron Epaia koaderno handi bat da, uda honetan Euskal Herriko bazterrak bisitatzen ari dena 197/2006 doktrinaren kontrako aportazioak biltzeko. Ibilbidearen azken plaza Iruñeko Anaitasuna kiroldegia izango da, irailaren 14an. Sorpresaz betetako ekitaldia antolatu du Herrira-k, eta, bertan, jendaurrean emango du bere epaia Europako erakundeei bidali baino lehenago.

Ekimen honen bitartez –Inés del Ríoren errekurtsoari buruz Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hemendik gutxira emanen duen epaiaren harira antolatua–, Herrira-k aditzera eman nahi du kasu honetarako epaia emana dagoela. Epaiak badu alde juridiko bat, 2012ko uztailean Estrasburgoko epaian aho batez adierazia, baina, batez ere, badu alde soziala ere, gehiengo politiko, sindikal eta sozialarena, garbi eskatu baitu giza eskubideen errespetua eta 197/2006 doktrinaren indargabetzea.

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-41593390487986728752013-08-15T15:21:00.002+02:002013-08-15T15:22:13.173+02:00Argazki lehiaketa antolatu dute Monterroxoko presoek

Argazkian, behean, eskuinean, Endika Lejarzegi algortarra, Monterroxoko gainontzeko euskal preso politikoekin batera.

Jakingo duzuenez, euskal preso politikoak urtean zehar borroka mota ezberdinak buruten dituzte beraien eskubide urratuen alde, bai espetxe erakundeari nola Euskal Herriari zuzenduak izaten direnak.

Amnistiaren bidean, besteak beste, eskatzen dute: estatus politikodun presoak direla onartzea, dispertsioarekin bukatzea, preso gaixoen kaleratzea, bizi arteko zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrina derogatzea eta zigorra bete duten kideen kaleratzea, 3/4k edota 2/3ak beteak eta baldintzapeko askatasunaren epeetan dauden kideen kaleratzea... salbuespenezko neurrien desagerpena, alegia.

Oraingoa, Monterroxoko (Galizia) espetxeko EPPKko presoei kalea eta kartzelaren arteko harremana egiteko asmoz, honako ekimen hau egitea bururatu zaie:

Argazki txapelketa:

Saria. Bertoko kideak egindako eskulan bat.

Parte hartzeko. Zuen argazki bidali bakarka edo taldeka zure izena eta helbidearekin batera. Argazkiak honakoa jasotzen duzutenetik iraila bitartean igorri, jasotzen ditzten guztien artean zozketa bat egingo dute irailaren bukaeran.

Bitartean, preso eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute Monterroxoko presoek.

Endika Lejarzegi

C.P. Monterroxo

27568 Monterroxo

Monterroxo Getxotik 600 kilometrotara dago. Bertan, euskal preso politiko hauek daude:
Ibai Aiensa Laborda,
Mikel Aiensa Laborda,
Bigarren Ibarra Izurieta,
Endika Lejarzegi Olabarrieta,
Kepa Rezabal Zurutuza,
Juan Jose Zubieta Zubeldia,
Kepa Zubizarreta Balboa.

Endika Lejarzegik helarazitako gutuna:

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-2442327394768690106.post-31378130659668537432013-08-08T15:19:00.001+02:002013-08-08T15:19:16.265+02:00Portu Zaharreko jaietan ere gurekin gura ditugu!

Algortako Herrirahttp://www.blogger.com/profile/15214344177114648075noreply@blogger.com0