Orrialdeak

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatu dute Algortan

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea egin zuen pasa den ostiralean, ekainak 7, Eskumaldeko LAB sindikatuak. Kontzentrazioa Algortako Telletxe plazan egin zuten sindikatuko dozenaka kide eta zaleek, eguerdiko 13:00etan. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean.

Euskal presoak Euskal Herrira!
Euskal presoak lantokietara!