Orrialdeak

Herrirak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasunaren berehalako aplikazio praktikoa eskatzen du



Ostegun iluntzean jakin izan genuen berria. Auzitegi Nazionaleko Castro epaileak Iosu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman zion. Hori bai, epaia irmoa izan bitartean espetxeratuta jarraituko du. Herrirak baldintzapeko askatasuna pozez hartu zuen, baina berehalako aplikazio praktikoa eskatu zuen. Donostia Ospitalean poz eta emozio une handiak bizi izan ziren.

Bestalde, iragan den asteazkenean euskal jendarteko 14 pertsona oso ezagunek larri gaixo dauden euskal presoen askatasunaren aldeko manifestazioa deitu zuten. Herrira mugimenduak mobilizazio honekin bat egiten du eta atxikimendua ematen diola jendarteratu nahi. Horrekin, dei zabal bat euskal jendarteari 14 pertsona hauek deitutako ekimenean parte hartzeko. Hitzordua, gaur 17:30ean Donostiako Antiguako tuneletik hasita.