Espainiako Poliziak pasa den larunbatean atxilotutako Josu Rodriguez "Nekora" gazte berangoztarra berehala aska dezaten eskatu zuten atzo arratsean 250 lagunek baino gehiagok. Algortako kaleak manifestazioan zeharkatu ostean, Rodriguez egun Basauriko espetxean dagoela argitu zuen Joseba Elorriaga "Peski" Gazte 1+Ez! ekimeneko partaideak eta "Nekora" atxilotu zuten 2007ko sarekada bereko biktimak. Izan ere, lehenengo bertsioen arabera, gaztea Madrilen zegoela zabaldu zen. Elorriagaren esanetan, Rodriguezek bisita izan du eta igandean deitu ahal izan zuen. Gainera, modulu berean EPPKko beste lau preso daudela zehaztu zuen.
Josu askatu!
Preso eta iheslariak herrira!
Ukberri.net: "Nekora" etxean nahi dutela aldarrikatu dute Algortan