2013ko urtarrilaren 12an mobilizazio erraldoia bezain eraginkorra egin nahi du Herrira Mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen alde. Azken urteotan data hauen bueltan euskal preso politikoen eskubideen alde bildu den jendetza handia izan da, gure ustez gizartearen zati handi batek duen borondatearen erakusle izan delarik.
Herrira mugimendutik hasiak gara 2013ko urtarrilaren 12an burutu asmo dugun ekimenari bueltaka. Baina mobilizazio herritar, erraldoi eta eraginkor bat izan dadin herritarren ideiak jaso nahi ditugu, ezer zehaztu aurretik. Kanpainaren estrategia, leloak, irudiak, mezua… Guztiaren inguruko iritzi eta proposamenak jaso nahi ditugu, baita aurreko urteotan izandako mobilizazioen gaineko iritzi eta kritikak. Zer egin dezakegu? Nola hobeto orain arteko?
Bidali hona zure iritzia: herrira@herrira.org
Milesker!!!