Orrialdeak

Mimoak jaio dira, preso eta iheslarien herriratzean laguntzeko

Euskal preso eta iheslarien herriratzean laguntzeko jaio dira mimoak. Madrilen burutu zuten beraien lehen ekimena larunbatean, Moncloako jauregian. Bertan, preso eta iheslarien herriratzea aldarrikatu dute, pilota Espainiako Gobernuaren teilatuan dagoela adieraziz. Ostegunean, 19:00etan Iruñean dagoen Nafarroako Antzerki Eskolan, egingo dute aurkezpena Euskal Herrian, beraien abesti eta guzti. Julio Soto bertsolariak idatzi du letra eta Tximeleta taldeak musikatu du.