Kaixo lagunok,
Algortako Herrira bilgunearen atzoko batzarrean joan den larunbateko Goazen Plazara! ekimenaren balorazioa egitea izan zen gai nagusietako bat. Poztasuna nabaria zen kide guztion aurpegian. Itzela izan zen lortutakoa: 457 lagunok bete genituen herriko kaleak, euskal preso politikoen eskubideak errespeta ditzatela exijitzeko asmoz. Guk bitartekoak baino ez genituen jarri. Zuok guztiok lortu zenuten larunbateko marka!
Larunbatekoa pausu bat besterik ez da. Aurrerantzean ere zuen indarra eta kemena beharko ditugu, preso eta iheslariak herrira ekarri eta hutsik dauden aulki zuriak betetzeko. Bihar, ostirala, duzue hurrengo zita: 20:00etan, Telletxe plazan. Bitartean, asteazkenero topatuko gaituzue, 19:00etan, Aldai patronatuan. Herritarren ahalegin kolektiboak emango ditu emaitzak!
Mila esker guztioi!
Lortuko dugu!