Orrialdeak

Herrira: “Herritarren ahalegin kolektiboak emango ditu emaitzak”

Argazkian, Algortako ekitaldiko irudietako bat.

Herrira mugimenduak ekitaldi xume baten bidez plazetako ekimenaren balorazioa egin du gaur goizean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Bertan Itziar Rekalde ipuin kontalariak ipuin bat kontatu du eta ondoren Juan Ibarrondok ekimenaren balorazioa egin dute. Manu Ugartemendia eta Nagore Garcia ere ekitaldian izan dira.

Larunbateko ekimena herritarren aldetik emandako urrats berri bat izan dela azaldu dute, eta bide honetan sakontzeko borondatea agertu dute gainera. Herritarren ahalegin kolektiboak emaitzak emango dituela gaineratu dute.

Larunbatean milaka lagun batu ginen Euskal Herriko plazetan euskal preso politikoen giza eskubideak aldarrikatuz. Ekimen berriak izango dira datozen aste eta hilabeteotan.