Cadizeko Puerto III espetxean aurkitzen diren euskal preso politikoak borrokaldia burutzen ari dira, kartzela horretan isolamenduan dauden Xabier Garcia Gaztelu "Txapote" galdakoztarra eta Ibai Beobide bilbotarra isolamendutik atera eta modulura eraman ditzaten, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Besteak beste, bertan dira Aitor Cotano algortarra eta Txapoteren bikotekide Irantzu Gallastegi berangoztarra. Ostiralero janariaren bandejari uko egiten diote Puerto III espetxeko euskal preso politikoek. Eta pasa den astean isolamenduan aurkitzen diren bi presoek baraualdia ere burutu zuten astelehen eta ostiralean.
Cotano askatu!
Preso eta iheslariak herrira!
Preso eta iheslariak herrira!