Orrialdeak

Danok batera presoak etxera!

azken oP5315400P5315399P5315398P5315396P5315394
P5315390P5315388P5315379P5315376P5315371P5315367
P5315363P5315358P5315348P5315345P5315343P5315340
P5315337P5315334P5315329P5315323P5315317P5315313

Argazkietan, Algortako Herriraren gonbitea onartuz, Getxo Herri Kirol Taldeak hartu zuen elkartasunaren lekukoa, maiatzaren 31n, hileko azken ostiralean, antzerkitxoa eginez 200 bat lagunen aurrean.

Benat arin ibili! Hobe da garaiz ibiltzea, horrela gero lasaiago ibiliko zara... Batek daki zer topa dezakezun bidean. 

Azken konprobazioak! 

Has cojido el Documento Nacional de Identidad"? Ya sabes que sin eso no entras... Ah! Hartuizu txokolate zatitxu bat! Bidea arinduko balitzan baina!

Bai lotu! Benat gerrikoa ondo lotu eta kontuz ibili errepidean... bidea luzea data! 

Lotu gerriko hori, burdinazko gerriko hori, lotzen eta askatzen zaituena batera... 

Ordu asko dituzu aurretik, oso gorrak baina ia ez zara konturatzen, ilusioz beteta zaude. 

Harresi guztiak apur ditzakeen ilusioa. 

Bera ikusi... Emozioak... Barreak... Jakin mina... Negar gurea... Inpotentzia... Eta zalantzak... 

Bisitatik bueltan eta etxerako bidea bai gogorra! 

Orain bai nekatuta zaude, oso nekatuta, nekatuta... 

Honez gero, Benat, bidai asko dituzu aldean. Jendea ere ezagutzen zoaz. Pozten zara lagun horiek ikusteaz eta euren senitartekoez galdetzen diezu. 

Euren ilusioez ilusionatuz, euren irriez irri eginez... negarrak eta kezkak ere. Eta senide txikia sortzen ari zara... 

Pixkanaka elkartasunaren sarea osatzen sentitzen dozu. Horrenbeste bidaiek eman dizuten zama arinduz 

Baina Benat, zuk badakizu hori ez dela nahikoa! Bueno, egia esan, denok badakigu. 

Gatazka politiko hau herri mugimenduak askatuko du. 

Euskal preso politikoak herrikoak direlako eta eroan dauzenan ez dauzelako ekarriko... danok batera presoak etxera!

Etxean da Pol Asensio. Ongi etorri!

P5164951

Argazkian, eskuinean, Polen ama, Iratxe emaztea, Sare alaba eta Pol bera Orkrestaren erritmora.

Amaitu ezinezko besarkaden artean egin diote harrera Algortako Amnistia tabernan dozenaka herritarrek Pol Asensio Millan preso politiko ohiari. Goizean Alacant aldeko Villena espetxea atzean utzi ostean, 20:30ak inguruan heldu da sorterrira algortarra. Bost urte eta erdi eman ditu preso. Orkrestak girotutako ekitaldian, ohorezko aurreskua, bertsoak, lore sorta eta brindisa opatu dizkiote herrikideek Poli, "Eusko Gudariak" abestuz bukatzeko. Ondoren, bere argazkia Amnistia tabernatik kendu du Asensiok eta, barruan daudenak gogoan, kanpoko jendearen elkartasuna eta babesa zein garrantzitsua den gogoratu du. Tabernara sartu baino lehen, preso eta iheslariak etxeratu arte lanean jarraitzeko deia luzatu du Algortako Herrira bilguneak. Ildo horretan kokatu ditu preso eta iheslari politikoen aldeko eragileak, larunbateko Plazara! ekimena (11:30ean, Algortako Telletxe plazan), eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso itzubaltzetarraren askatasuna eta 197/2006 doktrinaren derogazioa exijitzeko igandeko eskualde mailako manifestazioa (13:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazatik abiatuta. Hori guztia bukatuta, bere argazkia Abian herriko tabernatik kentzera abiatu da Pol.

Ongi etorri Pol!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Maiatzaren 16an Pol herrira itzultzen da!

pol-herrira

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Kitxuren askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa izango da igandean Itzubaltzetan

Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoak maiatzaren 4rako zeukan irteera data. Itzubaltzetarrari, ordea, 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika aplikatu diote, espetxealdia luzatuz. Apirilean zehar hainbat ekimen burutu ditu Itzubaltzetako Herrira bilguneak. Asteburu honetan ere egingo dituzte ekitaldiak, "Bizi osorako zigorrik ez!" lelopean, Plazara! ekimenarekin bat eginez. Horrenbestez, ostiraletik igandera, kanpaldia egingo dute. Aipatu azken egunean, eskualde mailako manifestazioak zeharkatuko du Itzubaltzeta / Romo, 13:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuta.

Maiatzaren 18an elkartasun giza katea! Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!

Lagun agurgarri hori,

Urtarrilaren 12an, Giza Eskubideak-Irtenbidea-Bakea lelopean, milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begibistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko etasozialik.

Izan ere, euskal gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behardute konponduak izan.

Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei eta erbestean daudenei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:

·Euskal presoak Euskal Herriratzea.
·Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea.
·Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa.
·Pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua.

Aldarrikapenhauei bultzada eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko, larunbat honetan, maiatzak 18, mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri guztietako plazetan,baita mundu osoko hirietan ere.

Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!

Honen bidez, guztiok batera, Algorta erdialdea (manifestazioen ohikobuelta) inguratuz, gure herriko preso eta iheslariek pairatzen duten sakabanaketaren politika eta honek dakartzan ondorioak irudikatuko ditugu.

Elkartasun katea honela gauzatuko dugu:
  • Manifestazioen ohiko bueltak 1000 metro ditu eta, kontuan hartuta Algortatik urrunen ditugun presoak herritik mila kilometro ingurura daudela, pertsona bakoitzak bi kilometro irudikatuko ditu, ibilbidean zehar jarrita. Bakoitzak bere kilometroa zehazten duen karteltxoa eramango du zintzilik: Telletxetik hasita, hurrenkeran (2, 4, 6, 8... 1000ra heldu arte), 500 lagunez buelta osoa osatuz. 11:30ean jarri dugu hitzordua Telletxe plazan dena antolatu eta karteltxoak banatzeko. Aldi berean, postalak banatuko zaizkie parte-hartzaileei ekimenak iraun bitartean presoei idazteko.
  • 12:00etan sirena jo eta eragile ezberdinek lagunduko dute pertsona bakoitza bere kilometroan kokatzen. 40 minutuz, hots, bisita batek irauten duen denbora egon beharko dira parte-hartzaileek espaloian jarrita.
  • Denbora hori igarota, berriro ere sirena jotzean, bost kale ezberdinetatik abiatuko dira parte-hartzaileak Telletxe plazara, bertan izango den postontzi erraldoiean bere postala-gutuna sartzeko.
  • Ibilbidean zehar eta kilometroen arabera, Algortako presoak dauden kartzela bakoitzaren izena egongo da kokatuta. Eta dagokien espetxean preso bakoitzaren senide eta lagunak.
  • Halaber, gune bereziak egongo dira ibilbidean zehar, ondokoak irudikatuko dituztenak: kontrolak, epaiketak, istripuak, heriotz zigorra, preso gaixoak...
Bukatzeko, poteo-musikatuan Andra Mari auzora, San Isidroetara, abiatuko gara, eta bertan urtero legez auzokideek antolatutako bazkaria egongo da eta jai giro bikaina! Ildo horretan, egun osoan zehar kamiseta urdina janztera animatzen zaituztegu, euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adieraziz. Telletxen bertan egongo dira salgai Herriraren kamiseta urdinak.

Herri honek askotan erakutsi du preso eta iheslariekiko maitasun eta elkartasuna, eta, beste behin ere, espiritu berarekin, maiatzaren 18an Algortako Telletxe plazara elkartasuna adieraztera etor zaitezen gonbidatzen eta animatzen zaitugu!

Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!

Animo eta aurrera!

Algortako Herrira Bilgunea

P.D.: Mesedez, konfirmatu helbide honetara zuen taldetik zenbat lagunetorriko zareten, guztiz beharrezkoa baitugu ekintzak antolatu ahalizateko: algortaherrira@gmail.com

Etzi irtengo da kalera Pol Asensio

Argazkian, 2012ko maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol, Sare alaba txikia ezagutzeko.

Pol Asensio Millan preso politiko algortarra ostegun honetan, maiatzak 16, kalera irtengo da, Alacant aldeko Villena espetxetik. Pol 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak sententzia irakurri baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril, Espainia). 2008ko urtarrilaren 2an, berriz, Ocaña I espetxera (Toledo, Espainia) eraman zuten, 2007ko abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron (Madril, Espainia) izan ondoren. Eta 2008ko irailaren bukaera eta urriaren hasiera artean Alacantera, Getxo udalerritik 823 kilometrora.

Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide izatea" egotzita, 18/98 auzian. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko baldintzapeko askatasunean beharko lukeela Pol.

Espetxean zela aita hil zitzaion Poli, 2009ko urtarrilaren 23an. Kanpoan gertatutako guztiak, ordea, ez dira berri txarrak izan. 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten.

Herrian bat gehiago!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Arkaitz Goikoetxeari 20 urteko espetxe zigorra jarri diote Abrako Itsas Klubaren kontrako atentatuagatik

Arkaitz Goikoetxea Basabe preso politiko getxoztarrari 20 urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko hirugarren epaitegiak, 2008ko maiatzaren 19an ETAk Areetako Abrako Errege Itsas Klubaren aurka burututako atentatuaren egilea delakoan. Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Clara Eugenia Bayarri epaileek "frogatutzat" jo dute bonba furgoneta Azkorriko lagunak jarri eta berak eman zuela abisua telefonoz. Hori dela eta, "hondamen terrorista eta ibilgailu lapurreta delituak" leporatzen dizkiote Arkaitzi. Gaur kaleratutako sententziak diotenez, "Poliziaren aurrean egindako deklarazioetan akusatuak berak onartu zuen ekintza terrorista hori burutu zuela eta horrela berretsi zuen epailearen aurrean". Arkaitzek zein 2008ko uztailaren bukaeran atxilotutako beste bederatzi lagunek, ordea, Guardia Zibilaren aurrean jasandako tratu txarrak eta torturak salatu zituzten

Arkaitz askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Semea erabiliz Olga Sanz preso sopeloztarrari xantai ankerra egiten diotela salatu dute

Argazkian, Sopelako Herrirak presoen alde egindako manifestazio bat artxiboko irudian / cc-by Ukberri.net

Olga Sanz Martin preso politiko sopeloztarrari jaiotzear den umea berarengandik eta aitarengandik banatzeko mehatxua egin diote, senideek eta EH Bilduk salatu dutenez. Euskal Preso Politikoen Kolektibotik (EPPK) ateraraztea eta hori dioen agiria sinaraztea da mehatxuen xedea, sendia eta koalizioaren aburuz. Horren aurrean, umearen, amaren eta aitaren eskubideak bermatzea exijitu dute. Gaur, Julen Arzuaga legebiltzarkideak Olgari Espainiako Gobernuak egiten dion xantai ankerra salatu eta espetxe politikaz galdetu dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariari, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Urkulluk presoekiko jarrera "leun eta sentikorra" izatea eskatu dio Espainiako Gobernuari eta, aldi berean, presoek "haien erantzukizunak beren gain har ditzaten eta dagozkien urratsak eman ditzaten" eskatu du. Olga Sanz pasa den apirilaren 30ean lekuz aldatu zuten Asturiasko Villabona kartzelatik Madrilgo Soto del Real espetxera. Bidaia anbulantziaz egin behar izan zuen, haurdunaldiaren azken hilabetean baitago. Hori dela eta kartzelako erizaindegian dute eta bertan bakarrik dago, espetxe horretako preso politiko bakarra isolamenduan dela. 

Senideek atzo kaleratu zuten oharraren arabera, Olga Sanzi hilabete bat edo falta zaio Oier bere eta Xabi Moreno mutil-lagun eta preso politiko sopeloztarraren semea erditzeko. Halere, Xabi Villabonan mantendu dute, Olga eta Oierrengandik banatuz. Azken 15 urteotan espetxe berean izan da beti bikote sopeloztarra, Alcala, Soto del Real, Zuera, Picassent edo Villabona zela.

Senideek gogoratu dutenez, Oierrez haurdun lotu zenean, Villabonan amentzako modulurik ez dagoenez, bertatik lekuz aldatuko zutela esan zioten Olga Sanzi. Orain arte, baina, haurdunaldiaren jarraipen osoa Oviedoko ospitalean egin diote eta martxoan epaileak hitza eman zion ospitale horretan erdituko zuela, ondoren amaren modulua duen Madrilgo Aranjuez espetxera lekuz aldatuko zituztela bera, semea eta mutil-laguna. Apirilean, ordea, Aranjuezera berehala eramango zutela esan zion kartzelero batek. Gainera, umea Asturiasen izatekotan, "haurra erretenituta geldi zitekeela egun edo hilabete batzuk, espedientea itxi arte" eta horrek atzeratuko zuela Aranjuezerako bidaia.

Haurdunaldia iraun duen denboran zein aurreko urteetan ere, EPPKtik aldentzeko agiria sina dezan presionatu dute Sanz, familiak azaldu duenez: Haurdunaldia, lekuz aldatzea, haurtxoa erretenitzea, bere mutil-lagunarengandik banatzea... behin eta berriro erabili dituzte sinatzen behartzeko.

Familiak zehaztu duenez, hainbat dira Oier, Olga eta Xabiri urratutako eskubideak: espetxealdiak zigor erantsirik ez eragitea, espetxe zigorra sorburutik hurbilen dagoen espetxean betetzea, haurdunaldia baldintza fisiko, psikologiko eta afektibo onetan izatea, amak haurdunaldia mutil-laguna den haurraren aitarekin partekatzea, familia batuta mantentzea, aitak bere neska-lagun eta semearekin egotea eta, garrantzitsuena, haurrak ama eta aita alboan izateko eskubidea.

Olga eta Xabi askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Oti eta Arkaitzen urtebetetzeak. Zorionak!

Iñigo Otazua Urresti "Oti" preso politiko algortarrak atzo, maiatzak 7, egin zituen 45 urte. Arkaitz Goikoetxea Basabe gatibu getxoztarrak, berriz, larunbatean, maiatzak 4, egin zituen 33 urte.
  
Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Oti. Zorionak Arkaitz. Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak: 
Iñigo Otazua Urresti
C.P. Topas
33.799 Topas (Salamanca) 

Arkaitz Goikoetxea Basabe
C.P. Alicante II
03400 Villena (Alicante)  

Maiatzaren 18an elkartasun giza katea! Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!

Lagun agurgarri hori,

Urtarrilaren 12an, Giza Eskubideak-Irtenbidea-Bakea lelopean, milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begibistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko etasozialik.

Izan ere, euskal gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behardute konponduak izan.

Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei eta erbestean daudenei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:

·Euskal presoak Euskal Herriratzea.
·Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea.
·Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa.
·Pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua.

Aldarrikapenhauei bultzada eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiargobernuei urratsak eskatzeko, maiatzaren 18an mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri guztietako plazetan,baita mundu osoko hirietan ere.

Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!

Honen bidez, guztiok batera, Algorta erdialdea (manifestazioen ohikobuelta) inguratuz, gure herriko preso eta iheslariek pairatzen duten sakabanaketaren politika eta honek dakartzan ondorioak irudikatuko ditugu.

Elkartasun katea honela gauzatuko dugu:
  • Manifestazioen ohiko bueltak 1000 metro ditu eta, kontuan hartuta Algortatik urrunen ditugun presoak herritik mila kilometro ingurura daudela, pertsona bakoitzak bi kilometro irudikatuko ditu, ibilbidean zehar jarrita. Bakoitzak bere kilometroa zehazten duen karteltxoa eramango du zintzilik: Telletxetik hasita, hurrenkeran (2, 4, 6, 8... 1000ra heldu arte), 500 lagunez buelta osoa osatuz. 11:30ean jarri dugu hitzordua Telletxe plazan dena antolatu eta karteltxoak banatzeko. Aldi berean, postalak banatuko zaizkie parte-hartzaileei ekimenak iraun bitartean presoei idazteko.
  • 12:00etan sirena jo eta eragile ezberdinek lagunduko dute pertsona bakoitza bere kilometroan kokatzen. 40 minutuz, hots, bisita batek irauten duen denbora egon beharko dira parte-hartzaileek espaloian jarrita.
  • Denbora hori igarota, berriro ere sirena jotzean, lau kale ezberdinetatik abiatuko dira parte-hartzaileak Telletxe plazara, bertan izango den postontzi erraldoiean bere postala-gutuna sartzeko.
  • Ibilbidean zehar eta kilometroen arabera, Algortako presoak dauden kartzela bakoitzaren izena egongo da kokatuta. Eta dagokien espetxean preso bakoitzaren senide eta lagunak.
  • Halaber, gune bereziak egongo dira ibilbidean zehar, ondokoak irudikatuko dituztenak: kontrolak, epaiketak, istripuak, heriotz zigorra, preso gaixoak...
Bukatzeko, poteo-musikatuan Andra Mari auzora, San Isidroetara, abiatuko gara, eta bertan urtero legez auzokideek antolatutako bazkaria egongo da eta jai giro bikaina! Ildo horretan, egun osoan zehar kamiseta urdina janztera animatzen zaituztegu, euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adieraziz. Telletxen bertan egongo dira salgai Herriraren kamiseta urdinak.

Herri honek askotan erakutsi du preso eta iheslariekiko maitasun eta elkartasuna, eta, beste behin ere, espiritu berarekin, maiatzaren 18an Algortako Telletxe plazara elkartasuna adieraztera etor zaitezen gonbidatzen eta animatzen zaitugu!

Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!

Animo eta aurrera!

Algortako Herrira Bilgunea

P.D.: Mesedez, konfirmatu helbide honetara zuen taldetik zenbat lagunetorriko zareten, guztiz beharrezkoa baitugu ekintzak antolatu ahalizateko: algortaherrira@gmail.com

Gaur da azken eguna Elkartasun Eguneko bazkarirako txartelak erosteko

Bazkarirako txartelak 5 euroren truke salgai daude, Abian eta K-set tabernetan. 

Larunbat honetan, maiatzak 4, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun eguna izango da Algortan. Horrenbestez, 14:30ean izango da herri bazkaria Abian kultur elkartean. Bazkaldu ostean, berriz, musika doinuekin nahastuko dira errepresaliatuen aldeko aldarrikapenak. Izan ere, elkarren jarraian, hiru kokaleku ezberdinetan egongo dira kontzertuak: batetik, Abianen, Garrasika taldeak joko du, 16:00etatik aurrera. 17:00etan gutxi gora behera, berriz, Erasoka eta talde sorpresa izango dira kontzertuan, Amesti kaleko K-set tabernan. Azkenik, 19:00etatik aurrera, Fiachras, Sumision City Blues eta Sons of K-set taldeak igoko dira Getxoko Txorimalo gaztetxeko agertokira. Azken horretarako sarrera 5 eurotan egongo da. 

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko dute bihar Algortan

Argazkian, LABek martxoaren 2an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, maiatzak 3, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.

Maiatzaren 16an kalera irtengo da Pol Asensio

Argazkian, 2012ko maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol, Sare alaba txikia ezagutzeko.

Pol Asensio Millan preso politiko algortarra bi aste barru, maiatzaren 16an, kalera irtengo da, Alacant aldeko Villena espetxeti. Oraindik ez dakigu zein ordutan helduko da Algortara. Adi egon. Horren berri izan bezain laster jakinaraziko dugu. Pol 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak sententzia irakurri baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril, Espainia). 2008ko urtarrilaren 2an, berriz, Ocaña I espetxera (Toledo, Espainia) eraman zuten, 2007ko abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron (Madril, Espainia) izan ondoren. Eta 2008ko irailaren bukaera eta urriaren hasiera artean Alacantera, Getxo udalerritik 823 kilometrora.

Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide izatea" egotzita, 18/98 auzian. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko baldintzapeko askatasunean beharko lukeela Pol.

Espetxean zela aita hil zitzaion Poli, 2009ko urtarrilaren 23an. Kanpoan gertatutako guztiak, ordea, ez dira berri txarrak izan. 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten.

Herrian bat gehiago!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Larunbat honetan Elkartasun Eguna Algortan!

algorta-elkartasun-eguna

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Kitxu itzubaltzetarra askatzea eskatuko dute bihar Getxoko udal batzarrean

Argazkian, maiatzaren 4an, Valladolideko espetxera egingo dute martxa.

Itzubaltzeta / Romoko auzokideek eta hainbat eragilek Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko preso politikoa datorren maiatzaren 4an aske uztea, dagokion data, exijitu zuten, larunbatean egindako prentsaurrekoan, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. 1.300 auzotarrek baino gehiagok berretsi dute Kitxuri ezarritako 197/2006 doktrinari dioten errefusa, Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen duela salatuta. Era berean, Getxoko Udalbatzari eskatu zioten itzubaltzetarra eta doktrinaren pean diren beste preso guztiak dagozkien irteera datetan askatzeko galdegin dezan. Eskaera horrekin bat egin dute honako eragileek: Getxoko Bildu koalizioa, Sortu, ELA eta LAB sindikatuak, Uribe Kostako M-15 mugimendua, Itsasoruntz, LZPren aurkako Uribe Kostako asanblada, Itzubaltzetako Gazte Asanblada, Ernai, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Erromo Duin, Erromo eta Pinuetako jai batzordea, herriko koadrilak, HNT,Erromotarrak futbol taldea eta Itzubaltzetako Herrira. Bihar, asteartearekin, eztabaidatuko da horren inguruko mozioa, EH Bilduk aurkeztuta, 17:00etan, Getxoko udaletxean

Bestalde, hurrengo egun eta asteotarako ere Kitxuren eskubideen aldeko ekimenak burutuko dituzte. Besteak beste, maiatzaren 4an, Kitxu gure artean egon behar zen egunean, Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Hilabete horretako 17tik 19ra, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako kanpaldia egongo da eta, aipatu azken egun horretan, Uribe Kosta mailako manifestazioa Itzubaltzetan.

 

Saioa Sanchez berangoztarrari 28 urteko zigorra jarri diote

Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia / cc-by Ukberri.net

Saioa Sanchez Iturregi preso berangoztarrari 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Parisko Justizia Auzitegiak, ostegun gauean albiste-agentziek zabaldu zutenez. Saioak gutxienez zigorraren bi herenak, 18 urte eta zortzi hilabete, espetxean bete beharko ditu, epaiaren arabera. Mikel Carrera Saroberekin batera, 2007ko abenduaren 1an Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil zituela frogatutzat jo dute epaileek. Carrerari biziarteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta gutxienez 22 urte bete beharko ditu espetxean. Asier Bengoa Lopez izan da zapi auziperatuetatik absolbitu duten bakarra, bere aurkako zantzu bakarra txakur-polizien identifikazioa zela. Fiskalak horretan zigortzea froga nahikoa ikusi bazuen ere, epaileek ez dute aintzat jo. Halere, Bengoa ez da kalera irtengo, 15 urteko kartzela-zigorra bete beharko baitu beste kargu batzuengatik. 

Beste lau auzipetuei espetxe-zigorrak ezarri dizkie auzitegiak, nahiz eta Capbretongo gertakarietan zuzenean inputaturik ez egon. Garikoitz Aspiazu Rubina "Txeroki"-ri 9 urte jarri dizkiote, Ibon Goieaskoetxea Arronategiri zazpi, bost urte Eider Uruburu Zabaletari eta beste bost Iratxe Sorzabal Diazi. Uruburu sei urteko beste zigor bat betetzen ari da eta Sorzabal ihes eginda dago. Pasa den apirilaren 2an abiatu zen epaiketa.

Magistratuek erabakia hartzeko bildu aurretik, Goieaskoetxeak akusatuen izenean agiri bat irakurri zuen ostegunean. Alde batetik, Guardia Zibilak torturarekin duen harreman estua gogoratu eta Parisko Auztegiak epaitzeko legitimitaterik ez duela esan zuten. Bestalde, 2011ko urrian ETAk "aro berri bati" hasiera eman ziola gogoratu zuten, besteak beste, "Capbretongo gertakari lazgarririk berriz ez errepikatzeko".

Saioa Sanchez Iturregi 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera, ETAko kideak zirelakoan.

Saioa askatu!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Kandela Eguna egingo dute larunbatean Plentzian

Larunbat honetan, hilak 20, I Kandela Eguna ospatuko dute Plentzian, Kandelaria kultur elkarteak antolatuta. Ekimenez beteriko jai eguna izango da… eta elkartasunari ere garrantzia emango diote: euskal preso eta iheslari politikoen alde egingo den jaialdia izateaz gain, lortuko diren irabazien % 0’7a Bermeoko kaltetuei ematea erabaki dute. I Kandela Eguna ekimen xumea da, diru laguntzarik jasotzen ez duena, %100 autogestionatua izanez. "Ez dugu mozkin handirik lortzea espero; hala eta guztiz, I Kandela Egunak Plentziatik Bermeora bere harri koskorra ekarri nahi du", adierazi dute antolatzaileek. 

Egitaraua:

12:00-14:00 Umeentzako jolasak: ohe elastikoak, egurrezko jolasak, aurpegiak margotzeko tailerra… 
13:00 Triki-poteoa herrian zehar. 
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Pailazoen antzezlana.
20:00 Bideo emanaldia.
22:30 Kontzertuak: Hesian, Akerbeltz eta sorpresa gehiago… 

Bazkarirako txartelak salgai daude Algortako Amnistia tabernan, 5 eurotan.

Munduko preso politikoen eskubideak aldarrikatu ditu Herrirak


Bideoan,  Askapenak elkarretaratzea burutu du preso politikoen nazioarteko egunean eta 30 lagun inguruk bat egin dute Bilboko deialdiarekin. Mobilizazioa eta gero, bi pertsona Marokoko kontsulatutik zintzilikatu eta Saharar gatibuen askatasuna aldarrikatu dute / © Bilboko Branka.

Apirilak 17, nazioarteko preso politikoen eguna den honetan, Herrira mugimenduak munduan zegar arrazoi politikoengatik espetxeratuak dauden pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditu. Horrekin batera, Irlanda edo Hego Afrikako kasuetan suertatu bezala, auzi honi irtenbide integral eta eraginkor bat emateak gatazka politikoen konponbidean duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Eguneroko eskubide urraketa pairatzen dute preso politikoek, sarri euren ingurune sozial eta afektibo osoa ere kolpatua izaten da. Horiek horrela, Herrirak egunerokotasunean zabaltzen dituen aldarriak mundu osoan ematen diren mota honetako egoerei soluzio bideak emateko giltza izan daitezkeela nabarmentzen dugu. Giza eskubideen errespetua oinarrizko jokalekua izanik, irtenbidea preso politikoak egoteko arrazoiak konpontzeko eta bake integrala berriro ere preso politikoak egoteko arrazoiak desagertu eta eskubide guztiak errespetatuak izango diren errealitate bat finkatzeko.

Azken urteetan kasu lazgarri eta eskubide urraketaren berri izan dugu, bai euskal preso politikoei dagokienean zein planetako beste hainbat lekutik. Herriraren ustez, herrialde eta gatazka bakoitzaren berezitasunetik abiatuta, ezinbestekoa da preso politikoen existentziari amaiera ematea munduko hainbat lekutan oinarrizko eskubideen bermea eman eta bakeari ateak parez pare zabaltzeko.

Zoritxarrez, sarri ez da erraza eta preso politikoek pairatzen dituzten eskubide urraketen salaketak ere jazarpena jasotzen baitu. Munduko hamaika txokotan ematen da, baina bertatik bertara ere. Horiek horrela, Herrira mugimenduak Iruñerriko bost gazteri ezarritako gartzela zigorra eta inhabilitazioa eta azken asteetan emandako beste kriminalizazio saikerak zein garai zaharretako jarrereren itzulera arbuiatu nahi ditu. Preso politikoen eskubideak aldarrikatzea, are gehiago euskal jendartearen baitan dagoen adostasun zabala denean eta konponbiderako elementu giltzarri den heinean, zilegia izateaz haratago, giza eskubideen errespetuaren, konponbidea eta bakearen apologia egitea suposatzen du.

Munduko preso politikoen eskubide alde, Herrira mugimendua.