Orrialdeak

Showing posts with label pol asensio. Show all posts
Showing posts with label pol asensio. Show all posts

Etxean da Pol Asensio. Ongi etorri!

P5164951

Argazkian, eskuinean, Polen ama, Iratxe emaztea, Sare alaba eta Pol bera Orkrestaren erritmora.

Amaitu ezinezko besarkaden artean egin diote harrera Algortako Amnistia tabernan dozenaka herritarrek Pol Asensio Millan preso politiko ohiari. Goizean Alacant aldeko Villena espetxea atzean utzi ostean, 20:30ak inguruan heldu da sorterrira algortarra. Bost urte eta erdi eman ditu preso. Orkrestak girotutako ekitaldian, ohorezko aurreskua, bertsoak, lore sorta eta brindisa opatu dizkiote herrikideek Poli, "Eusko Gudariak" abestuz bukatzeko. Ondoren, bere argazkia Amnistia tabernatik kendu du Asensiok eta, barruan daudenak gogoan, kanpoko jendearen elkartasuna eta babesa zein garrantzitsua den gogoratu du. Tabernara sartu baino lehen, preso eta iheslariak etxeratu arte lanean jarraitzeko deia luzatu du Algortako Herrira bilguneak. Ildo horretan kokatu ditu preso eta iheslari politikoen aldeko eragileak, larunbateko Plazara! ekimena (11:30ean, Algortako Telletxe plazan), eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso itzubaltzetarraren askatasuna eta 197/2006 doktrinaren derogazioa exijitzeko igandeko eskualde mailako manifestazioa (13:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazatik abiatuta. Hori guztia bukatuta, bere argazkia Abian herriko tabernatik kentzera abiatu da Pol.

Ongi etorri Pol!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Maiatzaren 16an Pol herrira itzultzen da!

pol-herrira

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Etzi irtengo da kalera Pol Asensio

Argazkian, 2012ko maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol, Sare alaba txikia ezagutzeko.

Pol Asensio Millan preso politiko algortarra ostegun honetan, maiatzak 16, kalera irtengo da, Alacant aldeko Villena espetxetik. Pol 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak sententzia irakurri baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril, Espainia). 2008ko urtarrilaren 2an, berriz, Ocaña I espetxera (Toledo, Espainia) eraman zuten, 2007ko abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron (Madril, Espainia) izan ondoren. Eta 2008ko irailaren bukaera eta urriaren hasiera artean Alacantera, Getxo udalerritik 823 kilometrora.

Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide izatea" egotzita, 18/98 auzian. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko baldintzapeko askatasunean beharko lukeela Pol.

Espetxean zela aita hil zitzaion Poli, 2009ko urtarrilaren 23an. Kanpoan gertatutako guztiak, ordea, ez dira berri txarrak izan. 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten.

Herrian bat gehiago!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Maiatzaren 16an kalera irtengo da Pol Asensio

Argazkian, 2012ko maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol, Sare alaba txikia ezagutzeko.

Pol Asensio Millan preso politiko algortarra bi aste barru, maiatzaren 16an, kalera irtengo da, Alacant aldeko Villena espetxeti. Oraindik ez dakigu zein ordutan helduko da Algortara. Adi egon. Horren berri izan bezain laster jakinaraziko dugu. Pol 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril, Espainia) espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak sententzia irakurri baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril, Espainia). 2008ko urtarrilaren 2an, berriz, Ocaña I espetxera (Toledo, Espainia) eraman zuten, 2007ko abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron (Madril, Espainia) izan ondoren. Eta 2008ko irailaren bukaera eta urriaren hasiera artean Alacantera, Getxo udalerritik 823 kilometrora.

Algortarrari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide izatea" egotzita, 18/98 auzian. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, zigorra zazpi urte eta erdira murriztu zion. Hala ere, Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan aipatu du hilabetero plazaratzen duen txostenean dagoeneko baldintzapeko askatasunean beharko lukeela Pol.

Espetxean zela aita hil zitzaion Poli, 2009ko urtarrilaren 23an. Kanpoan gertatutako guztiak, ordea, ez dira berri txarrak izan. 2012ko apirilaren erdialdean Sare alaba txikia erditu zuen Iratxe Polen bikotekideak. Preso algortarra maiatzaren 7an izan zen alabatxoa ikusten.

Herrian bat gehiago!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Pol Asensio eta Endika Lejarzegiren urtebetetzeak. Zorionak!

Pol Asensio Millan preso politiko algortarraren urtebetetzea izan zen urtarrilaren 14an. Endika Lejarzegi Olabarrietak, berriz, hilaren 26an egingo ditu urteak.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, zorionak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Pol eta Endika! Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Pol Asensio Millan
C.P.Alicante II
03400 Villena (Alicante) 

Endika Lejarzegi Olabarrieta
C.P. Monterroxo
27568 Monteroxo (Lugo)

Pol eta Endika askatu! 
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!

Pol eta Sare elkar ezagutzen

Maiatzaren 7an etxera ekarri zuten Pol Asensio preso politiko algortarra, Sare alaba txikia ezagutzera. Bere bikotekide Iratxek ondoko argazkiak helarazi dizkigu.

Pol Asensio bere alaba Sarerekin (albuma)
 

Mila esker Iratxe!

Pol askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

Pol Asensio etxean izan da alaba txikia ikusten

Astelehenean, hilak 7, Zaballako espetxetik Santutxura ekarri zuten Pol Asensio preso algortarra, alaba eta bikotekidea ikustera. 17:00etatik 19:00etara izan zuten etxean. Bi ordutako aurrerapenaz deitu zuten neskalaguna, Pol harantz zeramatela jakinarazteko. Dena ondo joan zen.

Pol askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

Zaballan daukate jada Pol Asensio

Asteartean Alacant aldeko Villena espetxetik atera ostean, atzo iritsi zen Zaballako kartzelara Pol Asensio Millan preso politiko algortarra. Duela aste batzuk izandako alaba ikusten noiz utziko duten zain daude orain familiarrak, Polen amak baieztatu digunez.

Pol askatu!
Preso eta iheslariak herrira!