Orrialdeak

Showing posts with label itzubaltzeta. Show all posts
Showing posts with label itzubaltzeta. Show all posts

Kalean dira Oskar Sanchez eta beste 13 atxilotu

BVqAKT6IgAATmmK

Argazkian, Roberto Noval zigarro bat askatasunean gozatzen, atzean Oskar Sanchezek bere amarekin hitz egiten duen bitartean / © Bilboko Sortu.

Oskar Sanchez 24 urteko itzubaltzetarra, dagoeneko kalean da, lagun eta senideekin, Ukberri.net agerkariak baieztatu duenez. Berarekin batera, Roberto Noval eta Herriraren aurkako sarekadan atxilo hartutako beste 12 pertsona kalean utzi ditu Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Aretoko epaileak, 15:15ak aldera. Haietako lauri askatasun baldintzatua emateko 20.000 euroko fidantza bana ezarri die. Auzitegiko iturrien arabera, Jon Garai, Nagore Garcia, Manu Ugartemendia eta Jesus Mari Aldunberri lirateke horiek, nahiz eta abokatuek baieztatzerik izan ez duten. 14 lagunek hamabostero sinatu beharko dute, ezin izango dute Estatu espainoletik irten, pasaportea kendu egingo diete eta debekatu diete "ETAko presoak kontrolatzeko zein terrorismoa goratzeko jardueretan parte hartzea". Guztiak auziperatu ditu Velascok, erakunde armatuko kideak izan, finantziazio ilegala burutu eta terrorismoa goratu dutelakoan. 

Deklarazioak goizeko 9:30ean ziren hastekoak, baina Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak beranduago galdekatzen hasi da eta 18 atxilotuetatik 14 hartu ditu bazkaltzeko etenaldia egin arte. Atxilotuen senide, lagun eta auzokideekin batera, Amaiurreko diputatuak izan dira auzitegiaren aurrean, zain. Sanchez eta galdekatutako beste kide guztiek ukatu egin dituzte euren aurkako akusazioak. Itzubaltzetarra, Eneko Ibarguren, Imanol Karrera eta Ekain Zubizarretaren kasuetan Miguel Angel Carballo fiskalak berak aske uzteko eskatu du. Epaileak atxilotuetako hamar libre uztea erabaki du azkenean, eta beste lauri bermea jarri die. Ibon Meñika, Ane Zelaia, Gorka Gonzalez eta Jose Antonio Fernandez 17:00etatik aurrera eroango dituzte epailearen aurrera. Velascok talde armatuko kideak izatea, talde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatu zien Herrirako kideei. Erakundearen jardueren etena berretsi du epaileak. Epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakunde ilegalizatuen jarraipentzat jo du Herrira mugimendua.

Auziaren sekretua atzo bertan behera utzi ostean, eta atxilotuak komunikazio egoeran egonda, abokatuak izan dira auziperatuekin galdeketetan. Atzo eta herenegun ere, Guardia Zibilaren Tres Cantos komisarian izan ziren. Orduan deklaratzeari uko egin ziotenHerrirako kide guztiek, trato "zuzena" jaso zutenek. Bitartean, Uribe Kostan eta Euskal Herrian jarraitzen dute atxilotuen, Herriraren eta euskal presoen aldeko mobilizazioek.

Aiert Larrarte abokatuak zabaldu zuenez, atxilotuak "ongi, atseden hartuta eta lasai" izan dira. Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu itzubaltzetarra astelehenean goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Egun horretako iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela. Asteartean, berriro ere Itzubaltzeta / Romon, 400 lagun batu ziren eta atzo beste 300. gaur ere manifestazioa izango da 20:00etan, Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik.

Mobilizazioak:

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazio judizial, polizial eta mediatikoa arbuiatzeko eta, gaurdaino bezala, Herrirarekin izandako harremanei eutsiko dietela jakinarazteko agerraldia eman zuten atzo. Prentsaurrekoan mobilizazio bateratuak iragarri zituzten ostiral honetarako, urriak 4, eguerdiko 12etan lantoki eta herrietan. Horrenbestez, eskualdean, Erandio, Getxo zein Sopelako udaletxeen aurrean; eta Leioako Bulebarrean egingo dituzte ordu erdiko kontzentrazioak, Eskumaldeko LABek zehaztu duenez. Gainera arratsalderako zenbait mobilizazio izango dira eskualdean. Era berean larunbaterako deituta dagoen nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute: 17:30ean abiatuko da martxa, Bilboko Casillatik.

Deialdi batzuk

Osteguna, urriak 3

· Itzubaltzeta / Romo. Manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik.

· Madril. Elkarretaratzea, 20:00etan, Puerta del Sol delakoan.

Ostirala, urriak 4

· Leioa. Elkarretaratzea, 12:00etan, Boulevard-ean.

· Neguri. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Sopela. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Erandio. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Itzubaltzeta / Romo. Mobilizazioa, 20:00etan, Kolas plazan.

· Leioa. Manifestazioa, 20:00etan, Boulevard-etik.

· Algorta. manifestazioa, 20:00etan, Telletxetik.

Larunbata, urriak 5

· Itzubaltzeta / Romo. Jende katea, 13:00etan, Kolas plazatik.

· Bilbo. Nazio manifestazioa, 17:30ean, Casillatik.

Algortan ere izango da mobilizazioa bihar

Eguerdian, elkarretaratzea izango da 12:00etan, udaletxe aurrean, euskal gehiengo sindikalak deituta. Iluntzerako, berriz, mobilizazioa deitu du Algortako Herrira bilguneak, 20:00etan, Telletxe plazan.

Gaur goizeko 9:30etik aurrera, Oskar Sanchez Setien itzubaltzetarra eta Herriraren kontrako operazioan atxilotutako beste 17 lagunek deklaratzen hasi behar zuten Madrilen. Baina, oraindik, horren berririk ez daukagu. Eloy Velasco epaileak hartuko ditu Espainiako Auzitegi nazionaleko 6. Aretoan, talde armatuko kideak izatea, talde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatuta. Orduan libre uztea ala espetxeratzea erabaki beharko du. Epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakunde ilegalizatuen jarraipentzat jo du Herrira mugimendua. Auziaren sekretua bertan behera utzi ostean, Velasco atzo zen defentsa abokatuei sumarioaren liburukiak ematekoa. Izan ere, komunikazio egoeran egonda, abokatuak gaur izango dira auziperatuekin. Atzo eta herenegun ere, Guardia Zibilaren Tres Cantos komisarian izan ziren. Orduan deklaratzeari uko egin zioten Herrirako kide guztiek, trato "zuzena" jaso dutenak. Bitartean, Uribe Kostan eta Euskal Herrian jarraitzen dute atxilotuen, Herriraren eta euskal presoen aldeko mobilizazioek.

Itzubaltzeta / Romon, atzoko manifestazioaren ostean, Oskar Sanchezen senideak, lagunak eta hainbat auzokide hasi ziren prestatzen Madrilerako bidaia, nobedadeak ahalik eta gertuen ezagutzeko eta Sanchezekin egon ahal izateko. Horrekin batera, gazte itzubaltzetarraren amak mezua luzatu zien plazan bildutakoei. Herenegun bezala, eskerrak eman zizkien egun zail hauetan sendiak jaso duen laguntasuna, babesa eta maitasunagatik. Harro agertu ziren Oskarrekin eta egundoko lagun eta lankide dituela berretsi zuten.

Deialdi batzuk:

Osteguna, urriak 3

· Itzubaltzeta / Romo. Manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik.

· Madril. Elkarretaratzea, 20:00etan, Puerta del Sol delakoan.

Ostirala, urriak 4

· Leioa. Elkarretaratzea, 12:00etan, Boulevard-ean.

· Neguri. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Sopela. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Erandio. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

. Algorta. Mobilizazioa, 20:00etan, Telletxe plazan.
 
· Itzubaltzeta / Romo. Mobilizazioa, 20:00etan, Kolas plazan.

· Leioa. Manifestazioa, 20:00etan, Boulevard-etik.

Larunbata, urriak 5

· Itzubaltzeta / Romo. Jende katea, 13:00etan, Kolas plazatik.

· Bilbo. Nazio manifestazioa, 17:30ean, Casillatik.

Herrirako kideen atxiloketa salatuko du ostiral eguerdian euskal gehiengo sindikalak

Gaur, 18:30ean, Etxe Merkean jarri du hitzordua Itzubaltzetako Herrira bilguneak, ostiral eta larunbateko mobilizazioak prestatzeko. Gaur ere manifestazioa izango da, 20:00etan, Kolas plazatik abiatuta. Algortako Herrira bilguneak deialdi horrekin bat egin du eta herritarrak bertan parte hartzera deitzen ditu.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek Herrira herri-mugimenduaren aurkako operazio judizial, polizial eta mediatikoa arbuiatzeko eta, gaurdaino bezala, Herrirarekin izandako harremanei eutsiko dietela jakinarazteko agerraldia eman dute. Prentsaurrekoan mobilizazio bateratuak iragarri dituzte ostiral honetarako, urriak 4, eguerdiko 12etan lantoki eta herrietan. Horrenbestez, eskualdean, Erandio, Getxo zein Sopelako udaletxeen aurrean; eta Leioako Bulebarrean egingo dituzte ordu erdiko kontzentrazioak, Eskumaldeko LABek zehaztu duenez. Era berean larunbaterako deituta dagoen manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu dute: 17:30ean abiatuko da martxa, Bilboko Casillatik. 

Deklaratzeari uko egin diote Oskar Sanchez eta gainontzeko atxilotuek

IMG_2213

Argazkian, atzoko manifestazioa Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote gaur goizean Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari: Amaia Esnal, Ekain Zubizarreta, Jesus Mari Aldunberri, Eneko Ibarguren, Jose Antonio Fernandez, Roberto Noval, Ibon Meñika, Beñat Zarrabeitia eta Oskar Sanchezi; azken hori, Itzubaltzeta / Romoko 24 urteko laguna. "Berria" egunkariak zehaztu duenez, atzo gauean deklaratu behar zuten Guardia Zibilaren aurrean, Nagore Garcia, Manu Ugartemendia, Fran Balda, Jon Garai, Sergio Labaien, Imanol Karrera, Eneko Villegas, Gorka Gonzalez eta Ane Zelaia, baina horiek ere hitz egiteari uko egin zioten. Sumarioa gaur goizean ireki dutela-eta abokatuak Espainiako Auzitegi Nazionalera joan dira epaileak atxilotuei zehazki zer leporatzen dien jakitera. Bihar 09:30ean hasiko dira deklaratzen Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrean, iturri judizialek jakinarazitakoaren arabera, eta arratsaldera arte luzatuko da. Inkomunikatuta ez dauzkatenez, gehienez ere 72 ordura luza dezake Guardia Zibilak atxiloaldia. Gainera, dei baterako eskubidea dute atxilotuek, baina guardia zibilek berek deitu zieten senideei atxilotuta zeuzkatela esateko. Aiert Larrarte abokatuak Euskadi Irratian hitz egin du eta adierazi du egoerarekin "kezkatuta", baina atxilotuak "ongi, atseden hartuta eta lasai" daudela.

Auzokideek emandako elkartasuna eskertu dute Oskar Sanchezen senideek

IMG_2245

Argazkian, atzoko manifestazioa Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Bart gaueko 9ak aldera hasi dira deklaratzen Guardia Zibilaren aurrean Herrirako 18 kide atxilotuak. Agerraldia Madrilgo Tres Cantos komisarian izan da eta inputatuek konfiantzazko abokatua izan dute alboan. "Busturialdeko Hitza" aipatuz Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez, Nagore Garciari, Manuel Ugartemendiari, Gorka Gonzalezi, Ane Zelaiari, Francisco Baldari, Jon Garairi, Sergio Labaieni, Imanol Karrerari eta Eneko Villegasi galdeketa egitea zeukaten aurreikusita. "Biharko egunean [gaur, asteazkena] zehar, Oskar deklaratuko duela jakin izan dugu" esan zieten Itzubaltzetako Herriraren kideek Oskar Sanchezen alde atzo iluntzean manifestatu ziren 400 pertsonei. Aurretik zabaldu bezala, atxilotuak bihar pasako dira Eloy Velasco epailearen aurretik, "egun horretan amaitzuko baita legeak ezartzen duen 72 orduko gehienezko epea". Herrirak gatibu itzubaltzetarraren senideek eta gertuko lagunek emandako mezua ere zabaldu zien plazan batutakoei: "gure eskerrik beroenak, zuei, guztioi, itzelak zarete eta ematen diguzuen elkartasun eta indar honekin muga guztiak apurtuko ditugu”. Horrekin batera, gaurko eta datozen egunetarako mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Herriraren arabera, "anitzak izan dira euskal preso eta iheslari politikoen alde buruturiko ekimenak eta Euskal Herriak jasan duen eraso berri hau borroka horretan jarraitzeko beste arrazoi bat besterik ez da. Argi utzi dute herri honek egunero erakusten duen elkartasunak urduri jartzen dituela eta beraien urduritasunak gora egingo du, mantentzen duten blokeoa apurtu arte", ohartarazi zutenez.

"Herrira herri izaera duen mugimendua izan da jaiotzetik eta heldu da ordua tantaz tanta itsasoa sortzeko. Heldu da herri gisa erantzuteko ordua. Horretarako, hainbat ekimen egingo ditugu", iragarri zuten euskal presoen aldeko militanteek. Hasteko, gaur eta bihar, "Oskar eta besteak libre egon arte", manifestazioa izango da azken egunotako ordu eta leku berean, 20:00etan, Kolas plazatik. Ostiralean, ordea, auzo eta herri guztietan ekimenak izango direla aurreratu dute. Azkenik, larunbat goizerako, 13:00etan "Itzubaltzetako herri osoa piztuko duen ekimenara gonbidatu" dituzte auzokideak. "Giza kate erraldoia" osatuko dute preso eta iheslari politiko guztien eskubideen alde, Aurrezki Kutxa, Gobelondo eta Kalamua kaleetatik. Arratsean Bilbon izango da nazio manifestazioa, 17:30ean Casillan abiatuko dena.

Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu itzubaltzetarra astelehenean goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Egun horretako iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.

18 atxilotuei ETAko kideak izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatzen dizkie Velasco epaileak.

Oskar Sanchez eta beste atxilotuak etzi eramango dituzte epailearengana

Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu itzubaltzetarra eta Herrirako kidea etzi goizean, osteguna, eramango dute epailearen aurrean deklaratzera, konfiantzako abokatuak lagunduta, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Sanchezekin batera, Herriraren aurkako polizia-operazioan atxilotutako beste 17 pertsona ere eramango dituzte Eloy Velasco epailearengana, Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek albiste-agentziei adierazi dietenez. Gauzak horrela, Guardia Zibilak gehienezko 72 orduko atxiloaldia agortuko du Herrirako kideekin. Bitartean, Sanchez Guardia Zibilak Madrilgo Tres Cantos herrian duen Komandantzian dago, komunikazio egoeran. 18 atxilotuei ETAko kideak izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatzen dizkie Velasco epaileak. Arratsaldeko 8etan, Sanchezen aldeko manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik.

Itzubaltzetarra atzo goizeko 10:30ak aldera atxilotu zuten Hernanin, Herrirak bertan duen bulegoan, bilera batean. Gauera arte han izan zuten, guardia zibilek lokala miatzen zuten bitartean. Atzo iluntzean, 620 lagunek eskatu zuten Sanchezen askatasuna Itzubaltzeta / Romon. Sopelan, Altzagan eta Astrabuduan ere mobilizazioak izan ziren, 70, 60 eta 25 pertsona batu zirela.

Larunbatean danok Bilbora!

zapatua

Kartela jaitsi eta zabaldu (jpg)

Gaur danok Itzubaltzetara! Oskar eta besteak askatu!

1017290_10151897855014549_1070850772_n

Kartela jaitsi eta zabaldu! (jpg)

Tantaz tanta, euskal presoen eskubideen alde. Tantaz tanta, konponbidearen alde

IMG_2163

Argazkian, gaur Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldi jendetsua / cc-by Ukberri.net

Prentsaurreko honetan agertzen garen alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialok iritzi publikoari helarazi nahi diogu Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioari buruzko iritzi bateratua, batetik, eta gertakari hori dela-eta elkarrekin emango dugun erantzunaren berri, bestetik.

Hasteko aipatu beharra daukagu hemen bildutako erakundeok Herrirarekin normaltasunez ditugula harremanak, eta horri eutsi egingo diogula. Asko partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Halaber, ez dugu ezkutatu nahi beldur garela azken orduotan egoitza polizialean jaso dezaketen tratua medio.

Erabat arbuiatzen dugu ekintza judizial, polizial eta mediatiko hau gidatu duen erabaki politikoa. Izan ere, erabaki honek eskubide eta askatasun demokratikorik funtsezkoenak urratzen baititu. Herrira gurean erakunde aski ezaguna dugu: bere ekintza publikoa da; gure inguruko erakunde sozial eta politiko asko eta askorekin dago harremanetan, eta haiekiko lankidetza bilatzen du; bere ekimen guztiek hiru ezaugarri izan dituzte, eta uneotan ezinbestekoa da horiek nabarmentzea: baketsuak izan dira, elkar ulertuz pluraltasuna izan dute helburu, eta betiere giza-eskubideen defentsa izan dute ardatz.

Horrenbestez, guretzat begi-bistakoa da bidegabekeria honek helburu politiko bat, edo hainbat, duela. Lehena, ageri-agerikoa, euskal preso politikoen eskubideen defentsa kriminalizatzea. Noiz, eta argitaratzekotan denean espainiar estatuak presoekiko ezarri duen zigorren luzapen krudelari buruzko epaia. Kriminalizazioa medio espainiar gobernuak aldez aurretik zuritu nahi du bere jokabidea, giza-eskubideen auzitegi europarrari kargu hartuko bailioke estatu-arrazoiaren aurkako
epai bat emanez gero.

Bigarrenik, operazio honekin sine die luzatu nahi dute itun antiterroristaren aro politikoa, hots, makrosumario eta ilegalizazioek markatu duten aroa. Gure herriko esparru zabal baten lan politikoa eragoztea da xedea, hark irtenbideen aldeko jarrera izanagatik, ataka antirrepresiboan kateatuta gera dadin eta bere garapena galarazte aldera. Horixe da estatuaren “immobilismo” delakoaren helburua: Euskal Herrirako agenda bakarra aparatu guztien mobilizazio itsua da: errepresiboak, judizialak, instituzionalak nahiz komunikabideetakoak.

Hirugarrenik, nabarmena iruditzen zaigu makrooperazio honen keaz estali nahi dituztela egun espainiar gobernuan dagoen alderdiak dituen konta ezineko arazoak, esaterako, bi besterik ez aipatzearren, ustelkeria kasuak edota erabakitzeko eskubidearen aldeko erreibindikazio nazionalak gori-gori egotea. Ideia honen isla biribila da zein unetan datorren operazio hau, hain zuzen gobernuak justiziak erreklamatutako torturatzaileak atxilotzea ukatu duenean.

Laugarrenik, uste dugu era honetako operazioekin saiatzen ari direla presoen auzia gutxi batzuen arazo bihurtzen. Horregatik, gogoratu beharra daukagu hemen bildu garen erakundeok preso eta errefuxiatuekiko eskubideekin zalantzarik gabeko konpromisoa hartu dugula, eta konpromiso horri ez diogula amore emango, estatua setaz saiatuagatik ere. Hain zuzen, operazioa nolabait gure aurka ere badoa, eskubide horien defentsan Herrirarekin lanean ari izan baikara azken aldion.

Horregatik, sinetsita gaude erantzun zabal eta irmoa bultzatu behar dugula bidegabeko operazio honen aurka. Atzo goizetik bertatik erantzuna emateko dozenaka ekimen izan da gure herrietan eta eskualdeetan. Horiekin batera, hemen gauden antolakundeok iragartzen dugu Bilbon manifestazio nazionala izango dela datorren larunbatean, urriak 5, arratsaldeko 5.30etan, Casillan hasita. Gure helburua da espainiar estatuari helaraztea euskal jendarteak bidegabekeria hauekiko duen sentipena, eta gure elkartasuna adieraztea atxilotuekin, berehala libre utz ditzatela exijituz.

Ekitaldia deitzen dugun erakundeok lan egingo dugu mobilizazio honek aste honetan babesik zabalena izan dezan. Hots, lan egingo dugu Herrirak egiten duen gisan, “Tantaz tanta”, guztion eskubide eta askatasunen defentsan elkar ulertzeko ahaleginez.

Deitzaileak:

Alternatiba
Aralar
Askapena
Bai Euskal Herriari
Behatokia
Bilgune Feminista
CGT
Egiari Zor Fundazioa
EHNE
EILAS
ELA
Eleak mugimendua
Elkartzen
EPPK bitartekaritza
Erabaki
Ernai
ESAIT
ESK
Eskubideak
Etxerat
Euskal Herrian Euskaraz
Eusko Alkartasuna
Ezker Batua
GITE-IPES
Gorripide
HIRU
Ikasle Abertzaleak
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Komite Internazionalistak
LAB
Sare antifaxista
Sortu
Taupaka, sortzaileon elkartea
Torturaren Aurkako Taldea

Ehunaka auzokidek eskatu du askatasuna Oskar Sanchezentzat Itzubaltzetan

IMG_2056

Argazkian, dozenaka lagun manifestazioaren ostean atzo Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Herrira euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa agindu, eta 18 pertsona atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak. Oskar Sanchez Setien gazte itzubaltzetarra da Herrira mugimenduaren aurkako sarekadan atxilotutako 18 pertsonetako bat. Sanchez abokatua da eta arlo juridikoan egin izan du lan Herrirarentzat. Guztiak komunikazio egoeran daude eta atxilotu dituztenetik 72 ordutara konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukera izango dute eta Auzitegi nazionalera eramango dituzte, Itzubaltzeta / Romoko Herrira taldeak jakinarazi duenez. Adierazpenak 620 auzokide batu zituen "Elkartasuna ez da delitua! Oskar eta besteak askatu!" lelopeko martxaren ostean egin zituzten. Erandion ere, sarekadaren aurkako eta atxilotuen aldeko elkarretaratzeak egin zituzten. 60 lagun mobilizatu ziren Altzagan eta beste 25 Astrabuduan. Datozen ordu eta egunotan, mobilizazio gehigotara deitu dute. Gaur, 20:00etan manifestazioa izango da Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik eta ondoren batzarra egingo dute. Mobilizazio hori egunero egingo dute, Oskar Sanchez eta beste atxilotuak Guardia Zibilaren esku egon bitartean. Azkenean, larunbatean nazio manifestazioa izango da Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuta, 17:30ean. Ernaik UK Martxaren egitaraua moldatuko du.

Herriraren jarduera, bi urtez etenda

Herrirak bere maitasuna agertu zizkien atxilotu guztiei, haien senideei eta gertukoei eta bereziki, Oskar militantziakide eta lagunaren senideei besarkadarik handi eta beroena bidali zieten. Gogoratu dutenez, Herrira mugimendua orain bi urte sortu zen, eta bere ibilbide osoan zehar preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean ibili da. Atzokoan, berriz, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten Herrirakideek auzotarren aurrean: Euskal Herriko plaza eta kaleek entzungo dituzte gure errebeindikazio legitimoak. Beranduago jakin zen Eloy Velasco epaileak bi urtez eten duela Herriraren jarduera.

Itzubaltzeta / Romon ohartarazi zutenez, atzoko bezalako operazio polizialek ez dute lortuko preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko borroka ezerezean uztea. Ez dute lortuko elkartasuna debekatzea. Baieztatu zutenez, azken preso politikoa kalean egon arte, azken errefuxiatu eta iheslaria etxean gertukoekin izan bitartean, herri honetan eta auzo honetan haien eskubideen aldeko borroka izango da. Ez ditugu inoiz bakarrik utziko.

OHARRA: Oskar Sanchez Setien atxilotua itzubaltzetarra da eta ez algortarra, Facebook-en adierazi bezala. Hainbat urteetan, baina, abokatuak bizitza soziala egin du Algortan. Barkamena eskatzen diegu Sanchezen senideei, gertukoei eta irakurle guztiei

Ehunaka auzokidek eskatu du askatasuna Oskar Sanchezentzat Itzubaltzetan

IMG_2056

Argazkian, dozenaka lagun manifestazioaren ostean atzo Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Herrira euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa agindu, eta 18 pertsona atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak. Oskar Sanchez Setien gazte itzubaltzetarra da Herrira mugimenduaren aurkako sarekadan atxilotutako 18 pertsonetako bat. Sanchez abokatua da eta arlo juridikoan egin izan du lan Herrirarentzat. Guztiak komunikazio egoeran daude eta atxilotu dituztenetik 72 ordutara konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukera izango dute eta Auzitegi nazionalera eramango dituzte, Itzubaltzeta / Romoko Herrira taldeak jakinarazi duenez. Adierazpenak 620 auzokide batu zituen "Elkartasuna ez da delitua! Oskar eta besteak askatu!" lelopeko martxaren ostean egin zituzten. Erandion ere, sarekadaren aurkako eta atxilotuen aldeko elkarretaratzeak egin zituzten. 60 lagun mobilizatu ziren Altzagan eta beste 25 Astrabuduan. Datozen ordu eta egunotan, mobilizazio gehigotara deitu dute. Gaur, 20:00etan manifestazioa izango da Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik eta ondoren batzarra egingo dute. Mobilizazio hori egunero egingo dute, Oskar Sanchez eta beste atxilotuak Guardia Zibilaren esku egon bitartean. Azkenean, larunbatean nazio manifestazioa izango da Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuta, 17:30ean. Ernaik UK Martxaren egitaraua moldatuko du.

Herriraren jarduera, bi urtez etenda

Herrirak bere maitasuna agertu zizkien atxilotu guztiei, haien senideei eta gertukoei eta bereziki, Oskar militantziakide eta lagunaren senideei besarkadarik handi eta beroena bidali zieten. Gogoratu dutenez, Herrira mugimendua orain bi urte sortu zen, eta bere ibilbide osoan zehar preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean ibili da. Atzokoan, berriz, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten Herrirakideek auzotarren aurrean: Euskal Herriko plaza eta kaleek entzungo dituzte gure errebeindikazio legitimoak. Beranduago jakin zen Eloy Velasco epaileak bi urtez eten duela Herriraren jarduera.

Itzubaltzeta / Romon ohartarazi zutenez, atzoko bezalako operazio polizialek ez dute lortuko preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko borroka ezerezean uztea. Ez dute lortuko elkartasuna debekatzea. Baieztatu zutenez, azken preso politikoa kalean egon arte, azken errefuxiatu eta iheslaria etxean gertukoekin izan bitartean, herri honetan eta auzo honetan haien eskubideen aldeko borroka izango da. Ez ditugu inoiz bakarrik utziko.

OHARRA: Oskar Sanchez Setien atxilotua itzubaltzetarra da eta ez algortarra, Facebook-en adierazi bezala. Hainbat urteetan, baina, abokatuak bizitza soziala egin du Algortan. Barkamena eskatzen diegu Sanchezen senideei, gertukoei eta irakurle guztiei

Kitxu eta Aimarren urtebetetzeak. Zorionak!

Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarrak larunbatean, ekainak 15, egin zituen 49 urte. Aimar Hidalgo Lertxundi gatibu algortarrak, berriz, datorren astelehenean, ekainak 24, egingo ditu 34 urte.
  
Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Kitxu. Zorionak Aimar. Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak:
Iñaki Gonzalo Casal
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)

Aimar Hidalgo Lertxundi
C.P. Herrera de la Mancha
Ctra. de Argamasilla, s/n
13200 Herrera de la Mancha (Ciudad Real)

Kitxuren askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa izango da igandean Itzubaltzetan

Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoak maiatzaren 4rako zeukan irteera data. Itzubaltzetarrari, ordea, 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika aplikatu diote, espetxealdia luzatuz. Apirilean zehar hainbat ekimen burutu ditu Itzubaltzetako Herrira bilguneak. Asteburu honetan ere egingo dituzte ekitaldiak, "Bizi osorako zigorrik ez!" lelopean, Plazara! ekimenarekin bat eginez. Horrenbestez, ostiraletik igandera, kanpaldia egingo dute. Aipatu azken egunean, eskualde mailako manifestazioak zeharkatuko du Itzubaltzeta / Romo, 13:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuta.

Kitxu itzubaltzetarra askatzea eskatuko dute bihar Getxoko udal batzarrean

Argazkian, maiatzaren 4an, Valladolideko espetxera egingo dute martxa.

Itzubaltzeta / Romoko auzokideek eta hainbat eragilek Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko preso politikoa datorren maiatzaren 4an aske uztea, dagokion data, exijitu zuten, larunbatean egindako prentsaurrekoan, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. 1.300 auzotarrek baino gehiagok berretsi dute Kitxuri ezarritako 197/2006 doktrinari dioten errefusa, Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen duela salatuta. Era berean, Getxoko Udalbatzari eskatu zioten itzubaltzetarra eta doktrinaren pean diren beste preso guztiak dagozkien irteera datetan askatzeko galdegin dezan. Eskaera horrekin bat egin dute honako eragileek: Getxoko Bildu koalizioa, Sortu, ELA eta LAB sindikatuak, Uribe Kostako M-15 mugimendua, Itsasoruntz, LZPren aurkako Uribe Kostako asanblada, Itzubaltzetako Gazte Asanblada, Ernai, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Erromo Duin, Erromo eta Pinuetako jai batzordea, herriko koadrilak, HNT,Erromotarrak futbol taldea eta Itzubaltzetako Herrira. Bihar, asteartearekin, eztabaidatuko da horren inguruko mozioa, EH Bilduk aurkeztuta, 17:00etan, Getxoko udaletxean

Bestalde, hurrengo egun eta asteotarako ere Kitxuren eskubideen aldeko ekimenak burutuko dituzte. Besteak beste, maiatzaren 4an, Kitxu gure artean egon behar zen egunean, Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Hilabete horretako 17tik 19ra, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako kanpaldia egongo da eta, aipatu azken egun horretan, Uribe Kosta mailako manifestazioa Itzubaltzetan.

 

Elkartasuna legezkoa dela aldarrikatu dute Itzubaltzetan, Rodrigori harrera eginda

Argazkian, atzoko manifestazioa Itzubaltzetan / cc-by Ukberri.net.

Bera herenegun atxilotzean bi helburu nagusi zeudela iritzi zion atzo Iker Rodrigo Basterretxea Itzubaltzeta / Romoko auzokide lutxanarra eta Bizkaiko Sorturen koordinatzaileordeak. Alde batetik, "esker abertzaleari Estatuaren partetik mezu bat helaraztea: ez digutela utzi nahi, ez digutela bidea erraz jarriko". Hor kokatu zuen "nire atxiloketarekin Sorturen kontra muntatu dituzten aldamio mediatiko-politiko-juridiko guztiak". Beste aldetik, "elkartasuna bera delitu bilakatzea" ere xedea zelakoan dago. Eta horren aurrean argi esan zuen elkartasuna ez dela delitua. Hori dela eta, tinko mantentzera deitu eta presoen senideekin jarraituko dugula eta beraien alboan gure berotasuna eta gure elkartasuna adierazten eta beraiekin batera aurrera egingo dugula agindu zuen. Aipatu deklarazioak Areeta eta Itzubaltzeta / Romo zeharkatu zituen "Elkartasuna ez da delitua. Konponbide garaia da!" lelopeko martxaren ostean eta askatasuna berreskuratu eta ordu gutxitara egin zituen, 130 bat auzotarren aurrean. Manifestazioa abiatu aurretik ere, Iker Rodrigo agurtzeko eta besarkatzeko baliatu zuten unea hainbat auzotarrek. Izan ere, herenegun Guardia Zibilak atxilotu zuen eta Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean Eloy Velasco epaileak aske utzi zuen, "terrorismoaren goratzea" leporatu badio ere.

Eli Zubiaga, Iker Rodrigo eta D3Mko auziperatuen absoluzioa berretsi dute

Argazkian, 6.000 euroko fidantza ordainduta, 2009ko martxoaren 25ean atera zen Kordobako espetxetik Eli Zubiaga algortarra / cc-by Etengabe.

Espainiako Auzitegi Gorenak D3M eta Askatasuneko 11 kideren absoluzioa berretsi du gaur goizean, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez. Auziperatutako lagunen artean Eli Zubiaga algortarra eta Itzubaltzeta / Romon bizi den Iker Rodrigo lutxanarra daude. Gaurkoan, poztasun bikoitza izan du Rodrigok, Lopez Peñaren gorpuari egindako harrerako auzian, auziperatuta baina aske utzi baitute. Gaur ebatzi duen epaian Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak 2012ko ekainaren 18an 13 auziperatuak aske uzteko hartutako erabakia. Akusatuek sufragio aktibo zein pasiborako eskubidea zutela gogoratu zein ETAren interesen aldeko lan egin bazuten ere, hori nahita egin zutenik esateko frogarik ez zegoela argudiatu zuten orduan Manuela Fernandez Prado epaimahaiburuak eta Ramon Saez Valcarcel magistratuek. Halere, Nicolas Poveda epaileak emandako boto partikularrean oinarrituta Vicente Gonzalez Mota fiskalak helegitea aurkeztu zuen. Pasa den martxoaren 7an errekurtsoa aztertzeari ekin zion Gorenak.

Iker Rodrigo kalean da jada

Argazkian, Iker Rodrigoren atxiloketa salatzeko mobilizazioa atzo Erandion.

Iker Rodrigo Bizkaiko Sorturen koordinatzaileordea kalean dago jada. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. epaitegiko magistratuak bi orduz galdekatu ostean aske utzi du, fidantzarik gabe, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Erandioztarra atzo atxilotzeko agindu zuen Velascok. Halere, Lutxanako politikariak bi astero epaitegira joan beharko du sinatzera eta pasaportea erretiratu diote. Gauzak horrela, Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa zenaren harreragatik abiatutako ikerketan inputatuta jarraituko du Iker Rodrigo, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gatazkaren konponbidea oztopatu nahi dutenekin lotu du Rodrigoren atxiloketa, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Arratsaldean, 20:00etan Itzubaltzeta / Romo eta Areeta artean dagoen Xake plazan egingo diote harrera Iker Rodrigori. Itzubaltzetan bizi da mutila.

Arraiz gaur goizean berretsi duenez Sortuk ez zuen antolatu Lopez Peña zenaren hilotzaren harrera. Bere ustez, "Rodrigo atxilotu dute Lopez Peñaren sendiaren gertukoa delako. Kointzidentzia hori bilatu nahi izan dute harreraren atzean Sortu dagoela esan eta ilegalizazioarekin mehatxu egiteko". Lopez Peñaren sendiak atzo goizean aldarrikatu zuten harrera ekitaldiak "pribatuak" zirela eta ezein erakunderik ez zituela antolatu. 

Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak D3M eta Askatasuneko 11 kideren absoluzioa berretsi du gaur goizean, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez. Auziperatutako lagunen artean Eli Zubiaga algortarra eta Iker Rodrigo lutxanarra bera daude.

Iker Rodrigoren atxiloketa salatuko dute bihar Itzubaltzetan

Argazkian, gaurko manifestazioa Erandion / cc-by Ukberri.net.

Iker Rodrigo Basterretxea Bizkaiko Sorturen Zuzendaritzako kidea aska dezaten aldarrikatzeko 480 bat gizon-emaztek egin dute martxa Erandion zehar, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Niko Moreno Sortuko kideak PPri leporatu dio giroa berotu eta atxiloketa interes poiltikoengatik burutu izana. Gaineratu duenez, jakina da Rodrigok eta Sortuk ez zutela leporatzen dizkieten Lopez Peñaren gorpua hartzeko ekitaldiak antolatu, preso politikoa zenaren senideek gaur berretsi dutenez. Iker Jalon Erandioko Bilduren zinegotzia, berriz, atxikimendua agertu die Rodrigori eta bere senideei eta dagoeneko bere abokatuarekin izateko aukera izan duela azaldu du. Bihar Auzitegi Nazionalean deklaratuko du Iker Rodrigo, goizeko 10etan, eta hori dela eta bihar ere Itzubaltzeta / Romon 20:00etan manifestazioa izango dela zabaldu dute.

Maiatzera bitartean ekimenak egingo dituzte Kitxuren askatasuna aldarrikatzeko


Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur egin du Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko auzi saioa. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Bada, goizean bezala, iluntzean ere mobilizazioak egin dituzte eskualdean doktrina horren derogazioa exijitzeko. Algortako Telletxe plazan 110 bat lagun elkartu dira eta Itzubaltzeta / Romon 75 pertsona inguruk egin dute manifestazioa. Sopelako udaletxe aurrean, Plentziako Pirulin eta Urdulizko metro geltoki ondoan ere izan dira kontzentrazioak. Itzubaltzetako Herrira bilguneak, gainera, hainbat ekimen iragarri ditu hurrengo hilabeteetarako. Besteak beste, "Kitxu gure artean egon behar zen egunean", Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Hilabete horretako 17tik 19ra, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako kanpaldia egongo da eta, aipatu azken egun horretan, Uribe Kosta mailako manifestazioa Itzubaltzetan.

Aurretik, ostiral honetan, 13:00etan jarri dute hitzordua Itzubaltzeta eta Lamiakoren muga den Putzegilearen errotondan, Korrikaren lekukoa hartuta, preso eta iheslari politikoei ere "euskara emateko". Egun berean, asanblada orokorra egingo du Itzubaltzetako Herrirak, 19:30ean, kultur etxean. Joan den ostiralean ziren egitekoak, baina bertan behera utzi zuten etxean espetxealdi arinduan zeukaten Anjel Figueroa Fernandez preso gaixo algortarra zendu zelako. Azkenik, apirilaren 30ean, 197/2006 doktrinaren kontrako mozioa aurkeztuko dute Getxoko udal batzarrean, ordura arte batutako sinadurak baliatuta. Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan eta gaztetxean (etxe merkea) ez ezik, Algortako Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko aukera. Bitartean, Kitxuri animo-gutunak bidaltzeko eskatu dute. 

Helbidea:

Iñaki Gonzalo Casal
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)

Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. 197/2006 dontrina eten!
Ines del Rio, Kitxu eta besteak askatu!

Hainbat lagun kalera atera dira jada eskualdean 197/2006 doktrina indargabetzea exijitzeko



Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez, 09:30 aldera hasi da Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handian, eta 11:15 inguruan amaitu. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Del Rioren abokatuek argudiatu dute 197/2006 dotrinaren bidez zigorrak atzeraeraginez aldatu direla, eta moldatu dutena "zigorra ezartzeko modua" dela adierazi du Espainiaren defentsak. Bitartean, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herri osoan Euskal Herrian doktrina horren derogazioa exijitzeko. Eskualdeari dagokionez, hamar lagun elkartu dira Itzubaltzetako Artatza-Romo institutu aurrean, 11:15ean; eta 30 gizon-emakume Algortako Telletxe plazan, 13:00etan, Eskumaldeko LABek deituta. Arratsaldean, 19:00etan, Sopelako udaletxeko plazan egingo dute elkarretaratzea. Eta 20:00etan, Algortako Telletxe plazan, Plentziako Pirulin eta Urdulizko geltoki ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon manifestazioa egingo dute iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik abiatuta.