Orrialdeak

Showing posts with label iñaki gonzalo. Show all posts
Showing posts with label iñaki gonzalo. Show all posts

Kitxuren ama hil egin da

Argazkian, azkeneko bisitan Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" eraman zuten kotxea, Ertzaintza bildutako auzokideen kontra oldartu baino lehen / cc-by Ukberri.net.

Gaur iluntzean hil egin da Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarraren ama. Astelehen honetan, abenduak 24, egingo dituzte hileta elizkizunak. Hala ere, Itzubaltzetako Herrira bilguneak ezin izan du zehaztu oraindik zein ordutan izango diren. Seguruenik aipatu herriko San Jose elizan egingo dituzte. Larriki gaixo zegoen Kitxuren ama. Azken hamalau hilabetetan birritan ekarri izan dute gatibu itzubaltzetarra etxera, Villanublako (Valladolid) espetxetik, ama bisitatzera: bata 2011ko urriaren 14an eta bestea 2012ko martxoaren 21ean. Parot doktrina aplikatzen ez badiote, maiatzean da kalera irtetekoa Kitxu. Gaixotasunak, ordea, semea libre ikusi gabe eraman du ama. Litekeena da preso itzubaltzetarra hileta elizkizunetara ekartzea. 

Algortako Herrira bilguneak elkartasun eta berotasun osoa adierazi nahi dizkie Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" eta bere gertukoei, une samin hauetan.

Gero arte Anjelita!

Valladolideko espetxeko hormetaraino eramango dute Kitxu askatzeko aldarria

Gabon egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Itzubaltzetako Herrira bilguneak. Tartean, igande honetarako, abenduak 23, Villanublako (Valladolid) espetxerako autobusa antolatu dute, bertan preso dagoen Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herrikideak entzun ditzan. Horrenbestez, goizeko 8etan abiatuko dira Itzubaltzeta / Romoko Sabecotik. Aurretik eman beharko da izena, Branka herriko tabernan. Getxo irratiko eta Egin irratiko kazetari izandakoa 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein Angel Figueroarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. "Kitxu"-k hainbat liburu idatzi ditu espetxean.

Egitaraua:

Abenduak 23, igandea
08:00 Valladoliden Kitxuk entzun gaitzan busa (izena eman aurretik Brankan), Sabecotik abiatuta.

Abenduak 24, astelehena
20:30 Olentzeroren kalejira herrian zehar, Brankatik.

Abenduak 28, ostirala
20:00 Urteko Azken Ostiraleko elkarretaratzea.

Abenduak 31, astelehena
20:30 Preso eta iheslaririk gabeko Urte Barriaren aldeko brindisa, Gobelondo eta Aurrezki Kutxa kaleen kantoian.

Kitxu askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

Bihar, Idazle Presoen Nazioarteko Eguna. Kitxu askatu!

Argazkian, 2011ko urriaren 14an Kitxu etxera eraman zuten, larriki gaixo dagoen bere amari bisita egiteko / cc-by Ukberri.net.

Getxo udalerriko preso politikoen artean, literatura lanetan nabarmendu den laguna dugu Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu". "Como no quererte, Alba" izenburua dauka argitaratu duen azken liburua. Aipatu lanak 2010eko martxoan ikusi zuen argia. Lan horretan, El Salvadorren hil zuten Begoña Garcia Arandigoyen "Alba" euskal brigadistari buruz dihardu. 1990eko irailaren 10ean zauritu zuten Nafarroako Gares herriko mediku gaztea, FMLNren eta El Salvadorko armadaren arteko liskarrean. "Bertsio ofizialaren arabera, tiroketaren ondorioz hil zen euskal brigadista. Baina, errealitatea bestelakoa da: Alba zauritu eta bizirik harrapatu zuten soldadu salvadortarrek. Gero, bortxatu egin zuten, torturatu, eta garondoan tiroa emanez exekutatu zuten", Kitxuk liburuan kontatzen duenez. Aurretik, sakabanaketako ziegetan beste bost liburu ere argitaratu ditu itzubaltzetarrak: "Carta a un fantasma", "Nadine", "La barca de Amin" eta "El niño de Maguey" Txalaparta etxean, eta "Hace frio aqui en España", Hiru etxean. "Ataramiñe" bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu.

Ihes egiteko

Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoa Algortan jaio zen, 1964ean. Kazetaritzan lizentziatua, gaur egun espetxean Filosofia egiten ari da. Kazetari lanetan, "Punto y Hora" aldizkarian jardun zuen, gero Getxo Irratian (Getxoko Udal irratia) eta "Egin" egunkarian ere lan egingo zuen.
1994ko urriaren 25ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein Angel Figueroarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Espetxean zegoela, Getxoko zinegotzi aukeratu zuten. Hainbat espetxetatik pasa da, eta 1998tik 2010eko ekainera arte Duenas-eko (Palentzia) espetxean egon da. Orain Valladoliden daukate. Behin zergatik idazten zuen galdetu eta honela erantzun zuen: “idazteko grina barru-barruan dudalako eta egunero bizi behar izaten dudan errealitate beltz eta ilun honetatik ihes egiteko ez dudalako orain arte beste era hobeagorik aurkitu”.  

Kitxu askatu!
Idazle eta kazetari presoak askatu!
Preso eta iheslariak herrira!