Orrialdeak

Showing posts with label debekuak. Show all posts
Showing posts with label debekuak. Show all posts

Euskaraz idaztea debekatu diete euskal preso politikoei Algecirasen

Argazkian, besteak beste, Gorka Garcia Sertutxa "Patas" algortarra preso daukate Algecirasen.
Iturria: Naiz.info

Algecirasko espetxeko zuzendaritzak Gabonak zoriontzeko postaletan euskara erabiltzea debekatua dagoela nabarmentzen duen gutuna igorri die euskal preso politikoei. "Zorionak eta urte berri on", "Eguberri on", "Urte berri, bizitza berri", "Errege magoen gutuna", "Badator Olentzero", "Gabon gau zoriontsua izan" edo "Gabon zahar zoriontsua izan" gisako esamoldeak baino ez ditu onartuko Algecirasko espetxeak euskal presoek igortzen dituzten postaletan. Gainontzeko guztia gazteleraz idatzi beharko dute halabeharrez presoek, bai behintzat espetxeak postalak itzultzea nahi ez badute.

Bitxia den beste esamolde bat ere onartzen du Algecirasko espetxeak: "Zortea Loteria zozketan". Estatu espainolak berak antolatzen duen zozketa aipatzea, euskaraz bada ere, ez du begi txarrez ikusten, antza.

Baldintzok azaltzen diren gutunean Algecirasko espetxeko zuzendaritzak berak dioenez, preso politikoek euren komunikazio postaletan dituzten murrizketak "arindu" egin dira Gabonak direla eta. Urtean zehar, astean bi gutun baino ezin dituzte bidali presoek. Abenduan eta urtarrileko lehen astean, berriz, gutun horiez gain bost postal ere bidal ditzakete. Dena den, murrizketa ugarirekin, ohikoa den bezala. Hala, presoek igortzen dituzten postalek hiru lerro izan ditzakete gehienez ere. Izan ere, "senideei edo lagunei Gabonak zoriontzea" da postalon «helburu bakarra», espetxeko zuzendaritzaren arabera.

Hori dela eta, "letra gehiegi" dituzten postalak presoei itzuliko dizkiete. Horrekin batera, preso bakoitzak orotara bost postal baino gehiago ezingo dituela bidali nabarmendu nahi izan du espetxeko zuzendaritzak. Hortaz, kartazal batean postal bat baino gehiago sartzen badituzte, guztiak itzuliko dizkiete.

Algecirasko espetxeko zuzendaritzak igorritako gutuna:

algeciras-debekuak

Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia izango da larunbatean Algortan

Dozenaka herritar bildu gara gaur arratsaldean Algortako Telletxe plazan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz zein Ertzaintzaren eskutik heldutako azken debekuak salatzeko. Besteak beste, GALek orain 27 urte eraildako Xabier Galdeano kazetari algortarraren aldeko ekitaldia, Aitor Elortza Unanue errefuxiatua zenari duela sei urtetik egiten zitzaion omenaldia eta presoen urtebetetzeak galarazi dituzte. Horretaz gain, astegunetan egun ohi duen kontzentrazioetan jazarpena jasaten ari da azken aldian Etxerat elkartea. Euskal Herrian zabaldu berri den galdu ezinezko aukera honetan, orain arte gertatu ez direnak ikusten ari gara. Hala ere, ez dugu besoak gurutzatuta gelditzeko asmorik. Konponbidea behar dugu! Hori dela eta, larunbat honetan, apirilak 28, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia egingo dugu Algortan. 13:00etan izango da Telletxe plazan.

Gaurko agerraldian plazaratutako oharra (pdf)