Lagun agurgarri hori,
Urtarrilaren 12an, Giza Eskubideak-Irtenbidea-Bakea lelopean, milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, beste behin ere, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begibistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko etasozialik.
Izan ere, euskal gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behardute konponduak izan.
Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei eta erbestean daudenei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:
·Euskal presoak Euskal Herriratzea.
·Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea.
·Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa.
·Pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua.
Aldarrikapenhauei bultzada eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiargobernuei urratsak eskatzeko, maiatzaren 18an mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri guztietako plazetan,baita mundu osoko hirietan ere.
Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!
Algortan ere, Herrira bilgune herritarrak, indar metaketa eta herritarren esperantzaren eta gogoaren adierazgarri izango den ekimena antolatuko du, 500 gizon-emakumez osatuta egon behar duen ELKARTASUN KATE erraldoia eginez eta horretarako zure laguntza guztiz beharrezkoa dugu!
Honen bidez, guztiok batera, Algorta erdialdea (manifestazioen ohikobuelta) inguratuz, gure herriko preso eta iheslariek pairatzen duten sakabanaketaren politika eta honek dakartzan ondorioak irudikatuko ditugu.
Elkartasun katea honela gauzatuko dugu:
- Manifestazioen ohiko bueltak 1000 metro ditu eta, kontuan hartuta Algortatik urrunen ditugun presoak herritik mila kilometro ingurura daudela, pertsona bakoitzak bi kilometro irudikatuko ditu, ibilbidean zehar jarrita. Bakoitzak bere kilometroa zehazten duen karteltxoa eramango du zintzilik: Telletxetik hasita, hurrenkeran (2, 4, 6, 8... 1000ra heldu arte), 500 lagunez buelta osoa osatuz. 11:30ean jarri dugu hitzordua Telletxe plazan dena antolatu eta karteltxoak banatzeko. Aldi berean, postalak banatuko zaizkie parte-hartzaileei ekimenak iraun bitartean presoei idazteko.
- 12:00etan sirena jo eta eragile ezberdinek lagunduko dute pertsona bakoitza bere kilometroan kokatzen. 40 minutuz, hots, bisita batek irauten duen denbora egon beharko dira parte-hartzaileek espaloian jarrita.
- Denbora hori igarota, berriro ere sirena jotzean, lau kale ezberdinetatik abiatuko dira parte-hartzaileak Telletxe plazara, bertan izango den postontzi erraldoiean bere postala-gutuna sartzeko.
- Ibilbidean zehar eta kilometroen arabera, Algortako presoak dauden kartzela bakoitzaren izena egongo da kokatuta. Eta dagokien espetxean preso bakoitzaren senide eta lagunak.
- Halaber, gune bereziak egongo dira ibilbidean zehar, ondokoak irudikatuko dituztenak: kontrolak, epaiketak, istripuak, heriotz zigorra, preso gaixoak...
Bukatzeko, poteo-musikatuan Andra Mari auzora, San Isidroetara, abiatuko gara, eta bertan urtero legez auzokideek antolatutako bazkaria egongo da eta jai giro bikaina! Ildo horretan, egun osoan zehar kamiseta urdina janztera animatzen zaituztegu, euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adieraziz. Telletxen bertan egongo dira salgai Herriraren kamiseta urdinak.
Herri honek askotan erakutsi du preso eta iheslariekiko maitasun eta elkartasuna, eta, beste behin ere, espiritu berarekin, maiatzaren 18an Algortako Telletxe plazara elkartasuna adieraztera etor zaitezen gonbidatzen eta animatzen zaitugu!
Baietz 500era heldu! Guztion artean lortuko dugu!
Animo eta aurrera!
Algortako Herrira Bilgunea
P.D.: Mesedez, konfirmatu helbide honetara zuen taldetik zenbat lagunetorriko zareten, guztiz beharrezkoa baitugu ekintzak antolatu ahalizateko: algortaherrira@gmail.com