Orrialdeak

Batzar irekia egingo du bihar Algortako Herrirak

Kaixo lagunok,
Eguraldi txarra tarteko, Urtarrileko Azken Ostiralean, hilak 25, ezin izan genuen ekitaldirako prestatutako hainbat kontu eskaini eta kontzentrazio soila egitera mugatu behar izan ginen. Hori guztiatik, barkamena eskatu gura dizuegu. Hala ere, euri zaparrada izan arren, 187 gizon-emakume batu ginen Telletxen, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko.

Mila esker.
Bestalde, bihar, hilak 31, batzar irekia egingo du Algortako Herrira bilguneak. Hitzordua 19:30ean izango da Aldai patronatuan, Itsas-Ganen.

Gai-ordena: 
- Urte beteko balantzea.
- Aurrera begirako erronkak.
- Bestelakoak. 

Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu batzar irekian parte hartzera.

Guztion indarrez euskal preso eta iheslari politikoak etxera ekarriko ditugu!