Argazkian, Herrirak gaur eginiko agerraldia / Aitor Renteria / Berria.info
Ezer baino lehen, pasa den larunbatean Baionara hurbildu ziren euskal herritar guztiak zoriondu nahi ditugu. Baita kanpotik etorri zirenak ere. Denon artean mobilizazio handi bat egin genuen, aspaldi Baionan egin den handiena, eta denon artean eskaera argi bat helarazi genien frantziar agintariei: baztertu dezatela preso euskaldunen aurka indarrean mantentzen dute muturreko espetxe politika, hasi daitezela hauen giza eskubideak errespetatzen, eta lotu daitezela Euskal Herrian bultzatzen ari den gatazkaren konponbiderako lanari.

Mobilizazio handi honetan kolore eta pentsaera politiko oso ezberdinak batzeko gai izan gara. Eta Herriratik, honen balioa azpimarratu nahi dugu. Giza eskubideen errespetuari konprometituak dauden eremu guztien inplikazioa beharrezkoa izango baita gobernuak mugi daitezen.
Milaka lagun batu ziren Baionan larunbatean, ekimen ugari burutu ditugu abuztuan gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna galdegiteko, bereziki Josu Uribetxebarriarengan arreta jarririk. Udaberrian Euskal Herriko ia plaza guztietan batu ginen herritarrak. Baina tamalez, egin dugun lana ez da nahikoa izan espetxeetako giltzen jabe direnak jarrera alda dezaten. Halere, Baionako manifestazioak erakutsi digu gero eta gehiago garela aldarrikapen honetan bat egiten dugunak, eta Herriratik, argi dugu, indarrak batuz eta eremu berriak inplikatuz lortuko dugula gure mobilizazioak eraginkortzea. Estatuak tematuak daude ezezkoan. Baina ezezko horren aurrean, baiezkoaren mezua da nagusi gizartean. Eta baiezkoa indartzen goazen heinean lortuko dugu ezezkoan daudenak jarreraz aldatzea.
Bakeari bizkarra emanez jarraitzea, eta oinarrizko giza eskubideen ukazioan tematzea gero eta gutxiago ulertzen da euskal gizartean. Urte luzez gatazka eta sufrimendua baino ezagutu ez duen herria da gurea, eta benetako bake egoera bat nahia baino beharra da Euskal Herriarentzat. Gatazkak ondorio mingarriak izan ditu, eta denek behar dute konponduak izan. Herriratik presoen eta exiliatuen gaia lantzeaz arduratzen gara, baina ez ditugu begiak ixten bestelako minen aurrean.
Benetako bake egoera baten alde ari gara lanean, eta bide horretan, urtarrilaren 12an Bilbon eginen dugun manifestaldiak mugarri berri bat ezar lezake. Hori da gure borondatea, eta borondate horretan batu nahi ditugu euskal gizartearen eremu zabalak.
Milesker guztioi.