Argazkian, Etxerat elkartearen prentsaurrekoa, Bilbon, urtarrilaren 12ko manifestazioa bultzatzeko. (Marisol Ramirez / Argazki Press)
Bilbon eginiko agerraldi batean, Etxerat elkarteak «atxikimendu osoa» adierazi dio Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon deitutako Herri Mobilizazio Orokorrari. Era berean, asteburu horretan, Estatu espainol zein frantsesean, Britainia Handian, Eskozian, Irlandan edo Portugalen aurreikusita dituzten bisitak burutuko ez dituztela jakinarazi dute.
Etxeratek gaur egindako adierazpena:
Egunon, eta milesker agerraldi honetara etorri zareten komunikabide guztiei.
Gaur Etxerat Elkartetik gure atxikimendu osoa adierazi nahi diogu Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon deitu duen Herri Mobilizazio Orokorrari. Eta era berean, asteburu horretan Espainiar eta Frantziar Estatuan, Ingalaterran, Eskozian, Irlandan edo Portugalen aurreikusita genituen bisitak burutuko ez ditugula ere jakinarazi nahiko genuke.
Ezinbestekoa da euskal preso politikoen senide eta lagun guztiok ere mobilizazio horretan parte hartzea, eta horretarako guretzat, eta preso dauden gure senideentzat, hain garrantzitsuak diren asteburuetako bisitak alde batera utziko ditugu aste batez. Asteburu horretan ez ditugu gure gertukoengandik urruntzen gaituzten milaka kilometroak egingo, ez dugu errepidean gure bizitza jokoan jarriko eta guzti honekin amaitzeko denok Bilbon batuko gara. Izan ere, euskal gizartean itxaropen zantzuak nagusi diren arren, gure eta gure zoritxarrez senide eta lagunen egoera ez da inondik inora aldatu, are gehiago, kasu askotan okerrera egin du. Horren adibide, frantziar estatuan azaroaren 10aren ondoren lekualdatze ugariak, gure senide eta lagunek Espainia eta Frantziako espetxeetan aurten jasan dituzten 12 eraso fisikoak, Estrasburgok Ines del Rioren kasuan emandako ebazpenaren ostean, 197/2006 doktrina mantendu eta aplikatzen jarraitzea...
Gauzak honela, gatazkaren ondorioak askotarikoak izan direla kontuan badugu ere, itxaropenez betetako garai berri hauek, aukera berriak ematen dituela ere oso argi dugu. Eta ondorioz, gure senideek eta guk geuk jasaten dugun salbuespeneko espetxe politika honekin amaitu, eta giza eskubideak errespetatuz aurrera egiteko aukera bikaina dela uste dugu.
Honela, euskal jendarteari mobilizazioarekin bat egiteko deia egin nahi diogu. Euskal gizarte osoa Bilbon biltzea espero dugu, eta horretarako egun horretan burutzekoak diren hainbat ekimen ere bertan behera uztea eskertuko genuke. Guztion babesa beharrezkoa izango da gure senide eta lagunen giza eskubideak errespetatuak izateko, euskal presoak gurekin etxera ekartzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta espetxe zigorren luzatzearekin eta bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzeko.
Guztiok indarrak batu behar ditugu Bilbon, aurtengo mobilizazioa ere ikaragarria izan dadin! Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira!