Orrialdeak

Turkiako espetxeetan gose greban diren preso politiko kurduei elkartasuna erakutsi die Herrirak

Herrira mugimenduak bere kezka eta ezinegona adierazi nahi du Turkiako espetxeetan gose greban aurkitzen diren preso politiko kurduen egoera dela eta. Gatazka politikoaren ondorioz espetxean aurkitzen diren 1.000 lagun inguru gose greban aurkitzen dira une honetan Turkiako espetxeetan. 

63 presok irailaren 12an ekin zioten gose grebari, eta hauetako batzuk egoera larrian aurkitzen dira une honetan. Ondoren preso gehiago batzen joan dira protestaldira. 

Besteak beste, Abdullah Ă–calan preso eta buruzagi politikoa libre uztea aldarrikatzen dute, baita beraien hizkuntza erabiltzeko eskubidea ere. 

Herrira mugimenduak gogora ekarri nahi du Turkiako espetxeetan preso kurduen aurka ematen den eskubide urraketa ankerra eta egunerokoa dela.

Zentzu honetan, munduan dauden preso politiko guztien giza eskubideen errespetua aldarrikatu nahi dugu Herriratik. Gatazka politikoak elkarrizketaren eta justiziaren bidez konpondu behar direla uste dugu, bai Euskal Herrian eta bai munduan. Eta benetako bake egoera batek preso politiko guztien kaleratzea berarekin ekarri behar duela pentsatzen dugu. 

Amaitzeko gure elkartasuna adierazi nahi diegu gose greban daude preso politiko kurduei, eta besarkadarik sentikorrena helarazi nahi diegu beraien senideei.