Eguerdian, azaroaren 10eko manifestazioaren zein gaur arratsaldeko udaletxeko elkarretaratzearen kartelak jartzen ari zen Algortako Herrira bilguneko kidea identifikatu dute pare bat udaltzainek. Telletxe eta Algortako Etorbidea arteko bidegurutzean afixak pegatzen ari zela hurbildu zaizkio poliziak, DNIa eskatuz. Zergatiaz galdetuta, "horren berri eman behar zutela" esan dio udaltzainetako batek. "Hala ere, ez kezkatzeko" esan dio; "zer edo zer heltzekotan, 'enpresa antolatzaileari', kasu honetan Herrirari, helduko zaiola". Baina, etxeko helbidea eta guzti hartu dio poliziak Algortako Herrirako kideari. "Bitartean, kartelak jartzen jarraitzeko" ere esan diote, "Cespak horiek kentzera etorri arte, afixak bertan izango direla".