Orrialdeak

Gaixo dauden presoen herrietako alkateekin biltzen jarraitzen du Herrirak

Gaixotasun larriak dituzten presoen herrietako alkateekin udaberrian hasi zuen bilkura dinamikarekin aurrera jarraitzen du Herrira mugimenduak. Preso hauen egoeraz hitz egiteaz gain udaletatik egin daitekeen lanaz aritu dira Herrirako kideak eta alkateak. Atzo Arbizu, Ondarroa eta Oreretako alkateekin batu ziren. Argazkietan azkenengo biak.

Oreretako Herrirak prestaturiko azalpena:

Gaur goizean Herrira mugimenduko kide batzuk Orereta errenteriako alkatearekin bildu dira, bertako herritarra den, Aitzol Gogortza eta beste hamabi preso gaixo larriren egoeraren berri emateko eta herrira mugimendutik planteatzen diren dinamika ezberdinak konpartitzeko. Herrirako kideen artean Arantxa Otaegik (Aitzolen amak) parte hartu du bere semearen egoera azalduz.