Beñat Zarrabeitia eta Emilie Martin Herrirako kideak Estrasburgon aurkitzen dira, nazioartean euskal preso politikoek bizi duten egoeraren berri emateko helburuarekin abian den ekimenaren baitan. Besteak beste Irlandako, Galizako eta Letoniako europarlamentariekin batu dira egunotan. Bihar goizean, eguerdiko 12:30ean elkarretaratzea burutuko da Parlamentuaren aurrean, eta Euskal Herritik joandako herritarrek parte hartu dute bertan. Prentsaren aurrean deklarazioak egingo dira.