Orrialdeak

Uribetxebarriaren alde barauan izan dira eskualdeko lagun ugari

Argazkian, Leioan kontzentrazioa San Bartolomeko jaietan Iosu ta preso gaixoen berehalako askatasuna exijitzeko.

Ur botilak eskutan hartuta lagun, pankartak egiteko tinta, errotulkiak, plastikoa, kartulinak, pankartak, kanpin dendak, kandelak, prentsa, mahai jokoak eta elkartasuna ardatz ehunka izan dira asteburu honetan Herrira mugimenduak antolatutako baraualdi eta mobilizazioetan parte hartu duten pertsonak. 70 mobilizazio baino gehiago burutu dira euskal geografia osoko hainbat txokotan, bertan 400 lagunek baino gehiagok asteburu osoko baraualdia egin dute Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Donostia Ospitaleko aldarria, kamiseta urdinak eta ur botilak Euskal Herrira osora zabaldu dira. Soluzioak nahi eta behar ditugulako, giza eskubideen errespetua aldarrikatzen dugulako, sufrimendua atzean utzi eta bakea eta konponbidearen lan egiten dugulako. Uribe Kostari dagokionez, Leioan 21 lagun izan dira baraualdian, Sopelan 7 eta Urdulizen 6. Plentzian ere izan dira ekimen ezberdinak.

Iosu askatu!
Hamalauak herrira!