Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, herenegun Donostiako Ospitaleko onkologoekin bildu ostean, iturri juridikoen arabera. Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Aurretik preso gaixoa aske uztearen aurka agertu zen fiskala, presoak duen minbizia Zaballako espetxean artatu daitekeela argudiatuta. Fiskalak bost eguneko epea du epailearen erabakiari helegitea jartzeko. Bitartean, bihar, abuztuak 31, Azken Ostiraleko elkarretaratzea izango da Algortako Telletxe plazan, 20:00etatik aurrera.