Argazkia: Arrasateko Herrira (Facebook)
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak libre utz ditzatela aldarrikatzeko manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Arrasaten, Herrira mugimenduak deituta. Josu Uribetxeberria "hilurren" dagoen presoaren egoera salatu zuten eta, halaber, hura "heriotzaren itxarongelatik" berehala ateratzeko galdegin. Beste hamahiru preso daude osasun egoera larrian, Herriraren arabera.
Mobilizatzen jarraitzeko eskatu zuen. "Uribetxeberria heriotzako itxarongelatik aterako dugu, eta askatu behar ditugu gaixotasun larria duten beste hamahiru presoak ere. Baina, horretarako, bultzaka segitu behar dugu, orain arte egindakoa ez baita aski, eta oraintxe egin behar dugu, egoera hil edo bizikoa baita". BeƱat Zarrabeitiak eta Ines Osinagak hitz egin zuten mugimenduaren izenean martxaren bukaeran.
Manifestazioan izan ziren, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Laura Mintegi EH Bilduren Jaurlaritzako lehendakarigaia, Rufi Etxeberria eta Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Rebeka Ubera Aralarreko Gipuzkoako batzarkidea.
Mintegik Espainiari "salbuespen neurriak" bukatzeko eskatu zion, eta adierazi zuen politika horren aurrean euskal erakundeek ezin dutela isilik egon.
Hurrengo astean ere mobilizazioak
- Asteartean hamalau orduko ekimena Donostiko ospitalaren atarian, 10:00etatik aurrera.
- Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean elkarretaratzea erietxe beraren aurrean, 11:00-12:00ak artean, eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera.
Uribetxeberria asteazkenetik erietxean
Asteazkenetik Donostia erietxean dago Uribetxeberria, minbizia daukala eta. Leongo kartzelatik (Espainia) ekarri zuten, eta Donostiako ospitaletik Zaballako espetxera (Araba) eramango lukete gero.
"2005ean diagnostikatu zioten minbizia eta, horregatik, giltzurrun bat kendu. Handik bi urtera Espainiako Gobernuak ukatu egin zion gaixotasun larriagatiko behin-behineko askatasuna eta, horrela, heriotzara kondenatu zuten", salatu zuen Herrirak Arrasaten.
Haren arabera, Espainiar Gobernua "neurriz gain erakusten ari da ankerkeria eta giza duintasunen mespretxua" espetxe politika aplikatzean. "Ezin argiago diogu: gaixotasun larriren bat duten hamalau presoei behin-behineko askatasuna ukatuz, gobernua heriotza zigorra aplikatzen ari da".